“Ze gaizki egin dut nik? (…) Urratsak egin behar dira eta orain militanteak behar du engaiatu. Behar dira azkeneko pausoak eman. Aski komeria orain eta kalapita eta gainera egiteko… Orain behar da prozesu hori bururaino eraman, horretan da gure gakoa. Euskal Herriak behar du aterabide bat. Pausu inportanteak emanak dira eta behar da horretan segitu eta bakoitzaren engaiamendua galdegiten du horrek.”
Aski poztu gintuzten guztiok uztailaren 9an adierazpen horiek. “Hori da!” bat atera zitzaigun barrenetik. Jarrera garbi bat adierazten zuten hitzok. Ezker abertzaleko militantzia ezaugarritu izan duen zintzotasuna eta gardentasuna darie hitzoi. Gu guztiok konpartitzen ditugun balioak eta jarrerak. Ausardia eta erantzukizun politikoz jokatu zuen Grazi Etxebeherek polizia frantsesak Ortzaizeko bere lagun batzuen etxean gordeta zeuden ETAko militanteak atxilotu zituztenean. Berehala joan zen San Ferminetatik etxera, militante horiek berak hartu zituela etxean publikoki adieraztera. Laguntasuna eta erantzukizuna, balore nagusi bezala hartuta berriz ere.
Ez zen hor gelditu dena ordea. Atxilotua izan aurretik, irratian egindako adierazpenetan “desarmatu nahi duen erakunde bati” lagundu diola eta beraz ez duela ezeren “dolurik” azaldu zuen argi eta garbi. Zer dolu izan behar zuen bada!
Lehengo astean, Ortzaizetik ez oso urruti, Baigorrin izan zuen bigarren zatia operazio hark. David Pla eta Iratxe Sorzabal militanteak atxilotu zituzten. Hain justu ustez, borroka armatuaren behin betiko amaiera iragarri zuten militanteak. ETAren egitura militarra desegiteaz ustez arduratu direnak. Eurekin batera Ramon Sagarzazu eta Pantxo Flores atxilotu zituzten. Zarata egiten du elkarrizketarik nahi ez duenak. Espainiako eta Frantziako Gobernuek ostera euren erantzukizun eza erakutsi zuten. Garbi esan behar baita: herri bat (euren Estatuen baitako herritarrak) gatazkara kondenatzea eta sufrimendua luzatzea baino arduragabekeria handiagorik ez dago.
Eta horretan dabiltza, bestela ez lukete harro adieraziko behin eta berriz elkarrizketarako eskua luzatzen ari direnen “burua moztu” dutela eta “heriotza agiria” ezarri diotela. Maila bereko lotsagabekeriak dira Eusko Jaurlaritzak egindako adierazpenak ere, atxiloketa oro ETArekin amaitzeko aurrera urratsa direla esanez. Ziur? Desarmatzeko prestutasuna adierazi eta norabide horretan lanean ari den erakundearen militanteak atxilotzea aurrera urratsa da? Serio?
Urte luzez, hemen, belaunaldi berrioi etorkizun hobea eskaintzeko asmoz, borrokan engaiatu ziren militante ugari. Proiektu emantzipatzaile baten alde jardun dute borrokan, gatazkarik gabeko herri librea baketsua eta justua eraikitzeko asmoz. Ez da ba hain zaila ere herritarroi hitza ematea.
Gu geu ere, guda horren erdian jaiotako belaunaldien parte gara abesti harek zioen gisan eta ongi dakigu zer den gatazkaren gordina, sufrimendua. Ondorioak jasan eta ezagutzen ditugu. Artikulu honen sinatzaileok ere baditugu lagunak espetxean zein erbestean. Gu geu ere Entzutegi Nazionaleko bankiloan eseri arazi gaituzte nahiz eta zortea izan dugun loteria makabro horretan. Ez dugu horrek jarraitzerik nahi. Ez dugu nahi halako orainik ez eta etorkizunik ere.
Guztiok konponbidea eta bakearen alde jardun dugu eta ari gara lanean. Garai bakoitzean bere ezaugarriekin eta moldeekin. ETAk duela lau urte urrats historikoa eta erabakigarria eman zuen Euskal Herrian bakea lortzeko norabidean, borroka armatuaren behin betiko amaiera adieraziz.
Estatu espainola eta frantsesa kontrakoan gotortu dira ordea. Ez dute etorkizun librerik nahi. Ez dute bakerik nahi. Gatazkan mantendu nahi gaituzte. Gatazkan antza erosoago daude. Gatazka antza errentagarria zaie. Ondorio hori baizik ezin da atera ETAko militanteen atxiloketatik.
Guztion zeregina da ordea urratsak ematea eta urratsak eman araztea. Herritarron garaia da inoiz baino gehiago. Beti aldarrikatu izan dugu gazteok antolatu eta borrokatzeko beharra, begira geratu gabe. Ez da tenis partida bati begira egoteko sasoia, jokalari izatekoa baizik.
Handira jokatzeko garaia da, eta alderdikeriak alde batera uzteko exijitu behar diegu etengabe urratsak zangotrabatzen ari direnei. Modu ordenatuan itxi beharra dago fase historiko hau, bestela zauriak behar bezala itxi gabe, ezinezkoa izango baita gure helburu politikoak lortzeko eraginkortasun osoz jokatzea.
Gazteekin batera, herritarrekin batera jardun behar dugu. Erabakia, bakea. Erabaki ahal izatea da behin betiko bakea ekarriko duen giltza, gatazka politikoa konponduko duena. Eta berau eraikitzeko erabaki irmoa hartua dugu guk, ETAk, zein euskal jendarteak. Eta hala erakutsi behar dugu larunbatean Donostian egingo den manifestazioan. Gazte guztioi dagokigu etorkizun hobe horren alde lan egin duten militante guzti horiei gure babesa adierazi eta bake bidean laguntzea, Grazi Etxebeherek erakutsi zuen gisan. Guda baten erdian jaio ginen, eta gu gara, erabaki propioak hartuz guda honi dagokion amaiera emango diogunak.
Gotzon Elizburu, Garazi Mugertza, Iraitz Salegi, Maialen Etxeberria, Mikel Button, Mikel Moreno, Aitor Anda, Irati Sienra. #9akLibre auziko kideak
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]