Mattin Jauregik egiteko berezia du Egonarria saioaren bigarren denboraldian: lurrari lotutako proiektu berezi baten lekukotasuna ekartzea Euskal Herriko txoko batetik. Lehenik Lizartzara jo du, Akaitz Sarasolaren gaztainadira. Sarasolak eta Aintzane Kortajarenak Barandiaran bekarekin ikertu dute galdua dugun gaztainaren kultura. Saio honetan, Sarasolak bere arbasoengandik jaso duen gaztainadiaren berezitasunak azaldu ditu: besteak beste, 350 urte dituen gaztainondoa erakutsi du, eta gaztaina mota anitzak ere bai. Negua gaztainak afalduta pasatzen zuten gure arbasoek, nola zaintzen zuten gaztainadia? Zergatik dira herri lurrak garrantzitsu gaztaina biziberritzeko?
Akaitz Sarasolak Mattin Jauregiri erakutsi dion gaztainadian aniztasun handia dago: badira 100 urteko arbolak eta 350eko, barietate anitzak, txertatuak eta gabeak... “Hemen dagoen balioa, ekologikoa, genetikoa, kulturala, baita linguistikoa ere, oso handia da”, azaldu du gaztainzale gazteak.
Onena duzu bideoa ikustea, gaztaina motak ezagutu bitartean ikasiko baitituzu hitzak, arbasoen elikadura, gaztainondoak lantzeko modua... eta hitz idatzietara ekarri ez ditugun bitxikeriak, gertakizunak eta ikus-entzunda ulertzen diren azalpen zehatzak.
Balio kulturalari garrantzia berezia ematen dio gaztainadiak berreskuratu nahi dituen Sarasolak: “Kultura gabe berreskuratzen badugu landaketa, fruitu edo sektore bat, nik uste horrek ez duela etorkizunik. Sustraituta egon behar du, lotura bat izan behar du gizartean, etorkizuna izateko.
Barandiaran bekarekin lanketa hori egiten saiatu gara. Gaztainak zer garrantzia eduki zuen, zer garrantzia dauka eta zer garrantzia izan dezake? Horretarako, adin ezberdinetako jendea elkarrizketatu dugu, helduetatik hasita, umetatik oso presente izan zutenak gaztainaren kultura hori guztia; gero gure gurasoen inguruko jendea; eta gero gazteak”.
Sarasolaren hitzetan, “garai batean oso garrantzitsua zen gaztainondoa, oinarrizko elikagaia zelako. Lau-bost hilabetean egunero jateko zutena gaztaina zen. Gaztaina goxoa da egun batean, bitan, hirutan, astebetean... udazkenean zehar bost edo sei aldiz jateko. Baina urrian hasi eta martxora arte egunero gaztainak afaldu behar badituzu, nik uste pixka bat nazkatuta bukatuko zutela”.
Neguan bizirik irauteko gaztainak baldin bazituzten, gaztainadian beharrezko ziren fruituak txandan txandan emango zituzten gaztainondoak. Honela azaldu du Sarasolak: “Baziren hasieran etortzen ziren gaztaina batzuk. Aurrean dugun arbola hau, adibidez, goiz gaztain bat da. Hauek ziren lehenbizi jaten zirenak. Klase hau oso preziatua zen, azkar etortzen zelako (iraila bukaeran) eta bildu eta berehalaxe jaten zelako. Horren zain zeuden, gosea hiltzeko modu bat baitzen. Horren ondoren, San Migeletatik hasita San Martinak arte, astero-astero bazegoen gaztainondo klase diferente bat gaztaina ematen zuena. Batzuk ziren egosita jateko, beste batzuk erreta jateko, beste batzuk kontserbatzeko, beste batzuk momentuan jateko… Batzuek handiagoak, besteak txikiagoak, txikia normalean etxean jasotzeko izaten zen, handia Tolosara eramaten zen saltzera, prezio handiagoa zuelako…”.
Egun, “handia” eta “txikia” aldagaiaz gain, zein beste hitz erabiltzen ditugu gaztainak bereizteko?
Jauregi aurkezleak galdetu dio Sarasolari ea gaixotasunek ekarri duten gaztainadiaren galera. Sarasolak gaitzak azaldu dizkio: “XIX. mendean sartu zen oin beltza (gazteleraz tinta). Gaztainondoari ipurditik sartzen zaio eta gaztainondo guztia lehortzen du oso urte gutxitan. Bestetik, Bigarren Mundu Gerra inguruan sartu zen txankroa deitzen zaion gaitza. Azaleko gaitz bat da. Horrek ez du gaztainondoa hiltzen baina asko ahultzen du. Gainera, 2013-2015 inguru horretan liztor txiki bat sartu zen, ostoetan kuku-sagarrak bezalakoak egiten dizkiena (agalla gazteleraz)”.
Gaitzek kalte handia eragin badute ere, Sarasolaren ustez gizartearen aldaketak ergin du gaztainondoak gure kulturan garrantzia galdu izana: “Garai batean gaztaina pobreen eguneroko eguneroko jakia zen. Eta gaur egun behar hori ez dagoenez, baldintza hobeagoetan bizi garelako edo diru gehiago daukagulako janaria erosteko, eta ez garenez lurretik hain gertu bizi, gaztainak ez dauka baliorik. Beste leku batzuetan jakin dute balio komertzial bat ematen: Galizian, Asturiasen gutxiago, Leongo Bierzun, Portugalen... horietan gaztainaren kultura ez da hainbeste higatu. Baina hemen inork ez du saiakerarik egin gaztaina bultzatzeko eta gaitzak, lanketa eza, utzikeria, kulturaren galera... horiek guztiek elkartuta arbolak aurretik eraman dituzte. Eta diru goseak ere bai: pinu asko sartzeko gaztain asko bota dira”.
Sarasolak nabarmendu duenez, “gaztainondo hauek ez ziren norberaren lurrean landatuak. Herri lurretan landatutakoak ziren. Herri lurren galera izan daiteke gaztaina galtzearen beste arrazoietako bat: lurraren pribatizazioa. Landaguneko herriak biziberritzeko herri lurrak oso garrantzitsuak dira. Eta gaztaina hor barruan ulertu behar dugu. Herri lurrak askotan gaztainondoa landatzeko ziren: askotan ia monolaboreak ziren gaztainondoak, pobreen jana zelako eta saltzeko balio zuelako”. Dei egin die “herri lurrak dituzten Gipuzkoako herri gutxi horiei, eta zorionez, Nafarroan gehiago direnei: gaztainondoa biziberritzeko oso garrantzitsuak dira herri lurrak. Ea utzita dauden herri lur horiek guztiak berriz ere martxan jartzeko modua den gaztainondoa”.
Jauregik galdetu dio ea gaztainak berreskuratuko ote duen garai batean zeukan indarra. Gogoratu du egun gaztain janak egiten direla... Sarasola: “Lehen zeukan indarra berreskuratzea oso zaila da, gosea pasatzen hasi arte behintzat. Baina uste dut baliabide oso on bat dela herri txikiak eta landagunea biziberritzeko”. Gaztainak oso lan gutxi eskatzen duela azaldu du: “Gaztain bat landatzen duzu, txertatzen duzu, gutxieneko zainketak egiten dizkiozu, egun batean azpiko guztia garbitzen diozu eta hurrengo egunean etortzen zara eta gaztainak biltzen dituzu. Oso aukera ona da baserrietan diru gehigarri bat lortzeko; beste herrialdeetan egiten den bezala, ez gara ezer asmatzen ari. Gaztaina diru sarrera duen jende asko dago Iberiar penintsulan, Frantzian eta Italian. Etorkizunera begira, labore oso errentagarria da, eta baserritarren etorkizunerako elementu garrantzitsua izan daiteke”.
Sarasolak Jauregi aurkezleari ernamuindutako gaztaina handi, potolo eta esferikoa eman dio, honek bere hurrengo elkarrizketatuari eraman diezaion: “Ernamuina da gaztainondoak botatzen duen lehenbiziko sustrai edo zaina, eta punta honetatik arbola oso bat sortuko da. Ondorengo elkarrizketatuari hau oparitu nahiko nioke, gaztain arbola bat etxetik gertu eduki dezan”.
Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.
Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01). Hemen... [+]
Euskara eskakizunak zehazteko derrigortasun indizea ezabatzea eta erabakia erakunde bakoitzaren esku uztea proposatu zuen iragan astean EAJk. LABek salatu du derrigortasun indizea kenduz gero, epaileen "borondate euskarafoboak" ezarriko lukeela hizkuntza eskakizunaren... [+]
Lanpostuak, emakumeak artatzeko egonaldi ertaineko harrera zerbitzua eta aurrekontua murriztu ditu Aldundiak.
Xabier Lertxundi alkateak adierazi du istiluak leku eta ordu ezberdinetan gertatu direla, eta haien artean ea loturarik dagoen ikertzen ari dira. Udaltzaingoak laguntza eskatu dio Ertzaintzari 03:30 aldera, eta haiek oldartzean hainbat lagun zauritu dituzte. Segurtasun Sailak... [+]
Ekainaren 13an, ezohiko ekitaldi baten lekuko izan zen Pekineko Herriaren Areto Handia: Txinako Alderdi Komunistaren aginte goren osoak (baimenduta leudekeen absentziak salbu; nola jakin horietakoa ote zen He Weidong jeneralarena? Izan ere, ez zen ageri mahai nagusian,... [+]
Ez dute itxiko, baina orain arte eskaini duten programazioari ezin izango diote eutsi. "Bira txikiago bat" izango dela zabaldu dute sare sozialetan.
Legez, 16 urte bete arte ezingo dituzte sare sozialak erabili Australian, urte bukaera honetatik aurrera. Baina nola gauzatzen da hori praktikan? Gobernuaren azterketa batek ondorioztatu du teknikoki bideragarria dela, eta aurrekaria jarri du bide bera hartu nahi duten... [+]
El Salto hedabideak argitaratu zuen Espainiako dozenaka musika jaialdiren Superstruct sustatzailea Israelen aldeko funts batek erosi zuela. Geroztik, musika talde eta bakarlari ugari batu dira KKR-ren aurkako boikot kanpainan, eta Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren... [+]
Mark Rutte NATOko Idazkari Orokorrak ukatu egin du “baztertze klausula” onartu zaionik Espainiako Estatuari. Kalkuluen arabera, BPGren %3,5a gastu militarretara bideratu beharko du gobernuak, NATOk eskatzen dituen kompromisoak betetzeko.
Iranek AEBen Qatarreko base militarrari eraso egin ostean eman du ustezko akordioaren berri Etxe Zuriko maizterrak, Truth Social sare sozialean. Ostean, Israelgo Gobernuak adierazi du Trumpen proposamena onartu duela, eta berdina egin du Irango Segurtasun Nazionaleko... [+]
Fermin Muguruza afixan nagusi, Olaia Inziarte, Naxker, Xiberoots, Errobi, Kaskezur, Zetkin, Tapia eta Leturia eta beste hainbat musikari igoko dira oholtzara ekainaren 27, 28 eta 29an. Horrez gain, antolatu diren hitzaldietan, hala nola lurraren defentsaz, diskurtso eta... [+]
2024ko irailean, herritar batek salatu zuen Erandioko udaltzain batek arreta euskaraz ukatu eta jokabide hori behin baino gehiagotan errepikatu zela, baita telefonoz kexatu zenean ere. Salaketak erakusten duenez, hasiera batean, arreta eta dokumentazioa gaztelaniaz bakarrik eman... [+]
Gaztetxearen aldeko manifestazio jendetsu bat egin zuten larunbatean Durangon, espazioaren irekieraren berri eman eta lau egunera. "Lehenengo gaua ere ez genuela bertan pasatuko esan ziguten, eta oraindik gaztetxean tinko jarraitzen dugu", aldarrikatu... [+]
Errektoretzaren erantzun ezan, ehun bat irakaslek berriz eskainiko diete ikasleei ahozko froga euskaraz pasatzeko aukera. Guraso elkarteek ere bat egin dute ekimenarekin, errektoretzaren inplikazioa eskatuz.
Donostiarra, defenda ezazu zurea leloarekin pankarta bat jarri dute, Jesusen Bihotza duen Espainiako bandera batekin batera.