EHZ

Asteburu honetan eginen da EHZ festibala, Arberatze-Zilhekoan

  • Fermin Muguruza afixan nagusi, Olaia Inziarte, Naxker, Xiberoots, Errobi, Kaskezur, Zetkin, Tapia eta Leturia eta beste hainbat musikari igoko dira oholtzara ekainaren 27, 28 eta 29an. Horrez gain, antolatu diren hitzaldietan, hala nola lurraren defentsaz, diskurtso eta errepresio faxistei aurre egiteaz, Palestinaz, berrarmatzeaz eta gerra inperialistaz eta euskararen egoeraz mintzatuko dira. "Herri batez osatua eta herriaren erritmoak markatua" izango dela adierazi dute antolatzaileek.


2025eko ekainaren 24an - 09:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bost urte Irrisarrin eman ondoren, hazi berri bat erein zuen iaz EHZ festibalak Arberatze-Zilhekoan (Nafarroa Beherea), eta hala egiten jarraituko du aurten ere. Ekainaren 27tik 29ra bitarte oholtza gainera igoko dira Fermin Muguruza, Olaia Inziarte, Naxker, Xiberoots, Kaskezur, Zetkin, Errobi eta Tapia eta Leturia gisako artistak. Horrez gain, egungo auzi nagusiez mintzatzeko tartea ere izango dute festibalera bertaratuko direnek, hala nola lurraren defentsa, diskurtso eta errepresio faxistei aurre egitea, Palestina, berrarmatzea eta gerra inperialista eta euskararen egoera jorratuko dituzten hitzaldiekin.

Antolatzaileek adierazi dute festibala "herri batez osatua eta herriaren erritmoak markatua" dela, "produktu kultural merkantilizatuen erritmo frenetiko eta esponentzialetik kanpo". "Elkar trukea, auzolana eta autogestioa" oinarri harturik, belaunaldiz belaunaldi milaka laguntzailek lan militanteari esker landatu dute EHZ. Antolatzaileen arabera, festibalak landuriko lurrak "emankor"  izaten segitzen du, "kulturgintzaren kapitalizazioa eta pribatizazioa inoiz baino bortitzagoa den garaiotan".

Fermin Muguruza eta Errobi, kartel buru

Festibalak iraungo dituen hiru egunetan oholtzara igoko diren musikarien artean, Fermin Muguruza eta Errobi izango dira nagusi. Lehena, iaz 40. urteurreneko birari ekin eta joan den astean Anoeta estadioan 30.000 lagun bildu ondoren igoko da Arberatzeko-Zilhekoako oholtzara. Antolatzaileek esan dutenez, Muguruzak lotura handia du EHZ festibalarekin bere hastapenetatik, hark lagundu baitzuen festibala sortuko zuen Piztu elkartea eratzen, Esan Ozenki bere disko independentearen bidez.

1985ean Agur t'erdi diskoa grabatu ondoren talde gisa bereizi baziren ere, Errobiren ibilbidea piztu zuten berriz Mixel Ducau eta Anje Duhaldek 2024an, taldearen 50. urteurrenaren harira. EHZ festibaleko oholtzara igande arratsaldean igoko da "euskal kantagintzako izen mitikoetako bat" dena, antolatzaileek diotenez.

Musikaz gain, ikuskizunerako eta eztabaidarako tartea ere bai

Egungo makrofestibalen logikatik kanpo, EHZ festibala ez du bakarrik musikak osatuko, baita ikuskizunek eta hitzaldiek ere. Lehenari dagokionez, larunbatean Ibawa kolektiboaren "Gaua" proiektuaz eta Altxaliliren drag antzezlanaz gozatzeko aukera izango dute ikusleek; igandean, esaterako, Ane Lindane umoregile bilbotarraren bakarrizketaz edota Duguna dantza talde iruindarraren ikuskizunaz. 

Arberatze-Zilhekoako eskolan, larunbatean eta igandean eskainiko diren hitzaldietan, egungo testuinguru politiko eta sozialari dagokionez puri-purian dauden hainbat auzi jorratuko dira: besteak beste, Palestinako genozidioa, euskararen egoera, lurraren defentsa, berrarmatzea eta gerra inperialista eta diskurtso eta antolakunde faxisten gorakada.

Haurrentzako xokoa

Haurrentzako eskaintza ere edukiko du EHZ festibalak "Haurren xokoa" espazioan, larunbatean eta igandean bertan tricking tailerra, esku-lan tailerrak edota Pontx pailazoaren emanaldia eskainiko direlarik. Gainera, igande eguerdian karpa azpian EHZk urtero antolatzen duen Zikiro tradizionala izango da Euskal Herriko Laborantza Ganbararen eskutik, eta bertan Ipar Euskal Herriko laborariek laborantza herrikoian ekoizturiko produktuak izango dira eskura.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHZ
EHZ eta Hatortxu Rock jaialdiek bonu bateratu bat iragarri dute

Bi festibaletara joateko bonuak 150 euro balio ditu eta maiatzaren 6tik 19ra eskuratu daiteke. EHZ jaialdia ekainaren 27tik 29ra ospatuko dute Aberatzen eta azken Hatortxu Rocka Lakuntzan izango da, uztailaren 24tik 27ra.


EHZk aurtengo leloa eta lehen taldeak jakinarazi ditu

Elkarteak ekainaren 27, 28 eta 29an Arberatzen (Nafarroa Beherea) izango den jaialdian izateko aurresalmenta abiatu du ostegunean. Hiru eguneko sarrerak 43 euro balioko ditu eta Ipar Euskal Herriko "lau ertzetatik" festibalera hurbiltzeko autobusak antolatuko dituztela... [+]


Badator EHZ: aurtengo berrikuntzak, informazio praktikoa, ordutegiak, erasoen aurkako protokoloa...

Azken urteetan bezala, belaunaldi eta gustu guztiei zuzendutako kalitatezko eskaintza oparoa proposatzeko xedea adierazi du EHZko antolakuntzak.

ARGIA festibalaren babesle eta laguntzaile da eta han izango gara: BTN bideopodcastaren atal berezia grabatuko dugu larunbat goizean,... [+]


2024-05-16 | Euskal Irratiak
Mattin Irigoien
“Berrikuntzak frantsesaren eskutik heldu badira, zaila izanen da geroan euskaraz bizitzea”

Nola ezar euskara, gal-bidean, ahal-bidean eta zabal-bidean? Galdera horri ihardukitzen entseatuko da Mattin Irigoien Zabalik elkarteko kidea, ostegun honetan eskainiko duen mintzaldian.


EHZk kartela itxi du: Gorka Urbizu, Anari, Libe, Bananas, Raimundo el Canastero...

Hitzaldi eta mahai inguruen aurrerapena ere egin dute: Palestinaren egoera, Europako paktua eta immigrazio legea, laborarien mobilizazioa edota festibal eta musikagintza ereduaren eztabaida, besteren artean. Ekainaren 28an, 29an eta 30ean izanen da festibala, lehen aldiz... [+]


2024-04-02 | ARGIA
Pelax, Rudiger, Su Ta Gar, Süne edo Octopussy, EHZn iragarritako talde berrien artean

Auhen, Janus Lester eta Old School Funky Family taldeak ere izango dira festibalean. Ekainaren 28an, 29an eta 30ean egingo dute jaialdia, Arberatzen. Hiru egunetarako bonu berriak jarri dituzte salgai.


Belako, Nakar, Benizze, Lysistrata eta Vincen Garcia EHZren 28. edizioan

Lehen aldiz festibala Amikuzeko Arberatze herrian ospatuko da. Ekainaren 28, 29 eta 30an izango da.


Eguneraketa berriak daude