Udaltzaingoan arreta euskaraz bermatzeko gomendatu dio Arartekoak Erandioko Udalari

  • 2024ko irailean, herritar batek salatu zuen Erandioko udaltzain batek arreta euskaraz ukatu eta jokabide hori behin baino gehiagotan errepikatu zela, baita telefonoz kexatu zenean ere. Salaketak erakusten duenez, hasiera batean, arreta eta dokumentazioa gaztelaniaz bakarrik eman ziren, eta, beraz, urratu egin ziren herritarren hizkuntza-eskubideak, euskaraz artatua izateko eskubidea baitute, hizkuntza ofiziala baita EAEn, gaztelaniagaz batera.


2025eko ekainaren 24an - 08:45
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Arartekoak informazioa eskatu zion Erandioko Udalari, eta hark onartu zuen zailtasunak zituela euskaraz artatzeko, izan ere, epai judizial baten ondorioz ezabatu egin zen  zenbait hizkuntza-eskakizunen derrigortasuna polizia-plantillan. Hala ere, txostenak agerian utzi zuen eragile gehienek badutela arreta euskaraz emateko behar besteko akreditazioa, eta araudia eta protokoloak ez zirela modu eraginkorrean aplikatzen ari.

Ebazpen horretan, Arartekoak ondorioztatzen du Erandioko Udalak bermatu egin behar duela hizkuntza-eskakizunak egiaztatuta dituzten eragile guztiek arreta euskaraz eman ahal izatea, eta horretarako erabakia ez dagoela agentearen borondate indibidualaren mende. Horrez gain, hizkuntza-eskubideetan eta euskarazko arreta-protokoloetan prestakuntza indartzea gomendatzen da, bai eta herritarren arretan errespetuaren eta diskriminaziorik ezaren kultura sustatzea ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Eguneraketa berriak daude