El Salto hedabideak argitaratu zuen Espainiako dozenaka musika jaialdiren Superstruct sustatzailea Israelen aldeko funts batek erosi zuela. Geroztik, musika talde eta bakarlari ugari batu dira KKR-ren aurkako boikot kanpainan, eta Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren konplize gisa seinalatuta jaialdietan jotzeari uko egin diote. Azkena Castro Urdialesen (Kantabria) urtero egiten den Sonorica jaialdia izan da, eta Bulego talde azkoitiarrak bertan ez jotzea erabaki du.
Dagoeneko udan murgilduta, musika jaialdien garaia iritsi da Espainiako Estatura ere, eta, horrekin, ugaritzen ari dira jaialdi horietan jotzeari uko egiten ari diren taldeak eta bakarlariak. Izan ere, El Salto hedabideak ikerketa batean ezagutarazi zuen Espainian dozenaka musika jaialdi antolatzen dituen –hala nola Sónar, Viña Rock, Resurrection Fest, Monegros eta Arenal Sound– Superstruct sustatzailea erosi zuela KKR funts israeldarrak. Ikerketaren arabera, arlo ezberdinetan harreman zuzenak ditu funts horrek Palestinan genozidio bat gauzatzen ari den estatuarekin: esaterako, zibersegurtasunean eta Palestinako lur okupatuetan etxebizitzak eraikitzen ari den enpresa batean.
Horren harira, ikerketa argitara atera eta egun gutxira dozenaka musika taldek eta bakarlarik –tartean Fermin Muguruza, ETS edota Lendakaris Muertos– komunikatu bateratu bat atera zuten, KKR funtsak finantzatutako musika jaialdietan jotzeari uko egiten ziotela iragartzeko. Funts horrekin lotura izateagatik Israelen aurkako boikot kanpainaren baitan seinalatutako azken musika jaialdia Sonorica izan da, urtero Castro Urdialesen (Kantabria) egiten dena uztailaren erdialdean. Hain zuzen, sare sozialetan argitaratutako ohar batean Bulego talde azkoitiarrak iragarri du ez duela joko jaialdi horretan.
"Uste dugu taldeak helarazi nahi dituen askatasun balioekin zintzoak izan behar dugula. Palestinan gertatzen ari dena onartezina da eta kontraesanez betetako mundu baten isla jarraitzen dugun arren, kasu honetan gure posizionamendua ezinbestekoa zela uste dugu", adierazi du Bulegok oharrean. Taldeak aitortu du ez dela erabaki erraza izan, zaila baita "Bulego bezalako proiektu batentzat tarte bat lortzea euskal hiztunen mugetatik haratago dauden espazioetan".
Nazio Batuen Erakundeak Israelgo legez kanpoko kokalekuetan negozioak egiten dituzten enpresen zerrenda berritu du. 68 lantokiren izenak gehitu ditu, eta tartean dago CAF. Beasaingo enpresak egun bat lehenago argitaratutako agirian zioen Jerusalemgo tranbiak “giza... [+]
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Azken aste eta hilabeteetan CAFek jasotako presioaren aurrean, enpresak agiria atera du eta berretsi du Jerusalemgo tranbiak giza eskubideak aintzat hartzeko parametro guztiak betetzen dituela, eta proiektuarekin aurrera jarraituko duela.
Hogei urte bete ditu Palestinako eskubideen aldeko Boikot, Desinbertsio eta Zigorrak (BDS, ingelesezko siglekin) nazioarteko mugimenduak. Omar Barghouti BDS mugimenduaren sortzaileetako bat da. Urteurrenaren harira, hitzaldia eman zuen AEBetan. Europe Solidaire Sans... [+]
FINANTZAK ETA INDUSTRIA
AXA
Frantziar aseguru enpresak Israelgo bankuei dirua mailegatzeari utzi zion 2024ko abuztuan, DBZ eta Ekō elkarteen urtetako kanpainaren ostean.
Sidenor
Israelgo armadari altzairu militarra saltzen zion Euskal Herrian egoitza... [+]
Milaka pertsonaren inplikazioari esker, Ibaitik itsasora martxak lortu zuen Tuteran hasitako ibilbidea Hendaian burutzea, bidean Gazako genozidioaren eta apartheidaren konplize diren zenbait enpresatan salaketak egin ostean: CAF, M. Torres, Teva, Zara, Carrefour... Irailaren... [+]
Asteburu honetan jakin dugu, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen bitartez, Israelek 33. FCI/IGP Munduko Txapelketan parte hartu duela, Gasteizen ospatu den nazioarteko txakur lehiaketa batean. Duela egun batzuk izan genuen txapelketaren berri, baina Israel ez zegoen... [+]
Sharon Ronen israeldarrak FCI-IGP 33. munduko txakur txapelketan parte hartu duela jakinarazi du Palestinarekin Elkartasuna eragileak. Gasteizko Udalari “sionismoaren konplize” izatea leporatu dio.
Zinemaldiko hasierako gala izan da ostiralean, eta Kursaaleko oholtzan Palestinaren eta Israeli boikota egitearen aldeko aldarriak entzun dira. Itziar Ituñok, Silvia Abrilek eta Toñi Acostak aurkeztu dute gala, eta hiruek egin dute Palestinaren alde.
Genoako portuko langilea da duela hogei urtetik, eta Portuko Langileen Kolektibo Autonomoko (PLKA) kidea da Italo. Erakunde hori 2011n sortu zen, eta azken asteetan ospetsu egin da nazioarteko komunikabideen, haien kide batek ziurtatu zuenean Israelgo Estatuak Gazara doan... [+]
Palestinan bideratzen ari den genozidioa salatu dute Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariek. Hainbat neurri hartuta ditu EHUk eta tartean, batzorde bat sortzeko proposamena egina dio errektoretzak Palestinaren aldeko unibertsitate mugimenduari, aurretik ere unibertsitateak... [+]
Ia ehun Ministro Kontseilutan genozidioaren kolaboratzaile zuzenen ondoan eserita egon ondoren, IU haserre-plantak egiten ari da eta mahaia uzteko mehatxua egin du.
Artikulu honen pean doa ondoko artikulua.