Erresuma Batuan 700 lagun atxilotu ditute jadanik, Palestine Action taldeari babesa adierazteagatik

  • Uztailean Keir Starmerren gobernuak erakunde "terrorista" gisa izendatu zuenetik, Palestine Action taldearen aldeko mezuak erakusteagatik ehunka lagun atxilotu dituzte. Larunbatean manifestazioa antolatu dute Londresen eta beste mila pertsonatik gora atxilotzeko arriskuan daude.

Londresko Parliament Squaren egindako protesta. EP

2025eko irailaren 04an - 12:09
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"I oppose genocide. I support Palestine Action" (Genozidioaren kontra nago. Palestine Action babesten dut) leloa daramaten kartelak edo kamisetak eramateagatik jadanik 700 lagun atxilotu dituzte Erresuma Batuan, horietatik asko Londresko Parliament Square plaza ezagunean egindako elkarretaratze jendetsu batean.

Erresuma Batuko Parlamentuak Palestine Action taldea debekatzeko eskatu zuen –385 aldeko boto izan zituen eskaerak eta 26 kontrakoak– eta Kier Starmerren gobernuak hala egin zuen uztailean, Terrorismoaren Legea oinarri hartuta. Erabaki horrek kritika ugari jaso ditu eta geroztik ugaritu egin dira Palestine Action babesteko ekimenak herrialdean.

Asteartean Defend Our Juries erakundeko bost lagun atxilotu zituen britainiar Poliziak; 'The Guardian'-en esanetan, larunbatean manifestari guztiak atxilotzeko arriskuan daude

Larunbaterako beste manifestazio bat deitu dute Parliament Squaren, giza eskubideen alde kanpainak egiten dituen Defend Our Juries erakundeak antolatuta, eta mila lagunetik gorak baieztatu dute han izango direla. Hain justu, asteartean erakunde horretako bost lagun atxilotu zituen britainiar Poliziak; The Guardian-en esanetan, larunbatean manifestari guztiak atxilotzeko arriskuan daude.

Palestinako genozidioaren kontrako protesteei ez ezik, debekuak eta atxiloketek protesta baketsuak egiteko eskubideari ere eragiten diela diote Palestine Actionen alde azaltzen ari direnek. Hala, irailaren 1ean beste sarekada masibo bat egin zuen Polizia metropolitanoak eta 47 lagun atzeman zituen, gehienak 60 urtetik gorako herritarrak ziren.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestinarekin elkartasuna
2025-09-04 | El Salto
Genoako portuko zamaketariek Israelerako bidalketak blokeatuko dituzte, sionistek elkartasun ontzidiari eraso eginez gero

2010ean "Mavi Marmara" itsasontzia abiatu zenetik, Palestinarekiko elkartasun itsas operaziorik handiena osatzen du Global Sumud Flotillak. Israelgo Gobernuak terroristatzat jo ditu nazioarteko ekintzaileak.


Espainiako Vueltako Bilboko etapa geldiarazi dute Israelen aurkako protestek, eta ez dira helmugara iritsi

Bilboko erdigunean amaitu behar zuen txirrindularitza etapak, baina Deustun sartzear zirela antolakuntzak erabaki hori hartu du, helmuga ingurua manifestariz beteta zegoelako. Aurretik ere igaro dira helmuga puntu horretatik, eta istiluak izan dira. Ertzaintzak gutxienez hiru... [+]


2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


Teknologia
Turistak eta aktibistak

Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]


Genozidioa salatzeko ekintza, Hondarribiko egun nagusian: “Aldarrikapenak zentzu sakonagoa ematen dio jaiari”

Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]


Bigarren aldiz moztu dute Espainiako Vuelta Israelen parte-hartzea salatzeko

Bigarren aldiz gelditu dute Katalunian Espainiako Vuelta Israel-Premier Tech taldearen parte-hartzea salatzeko. Hainbat pertsonak Palestinako banderak atera dituzte eta txirrindularien bidea oztopatu dute Oloten.


Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.


2025-08-20 | Ahotsa.info
Ibaitik itsasoraino, Tuteratik Hendaiara, Palestinaren aldeko ibilaldia irailaren 10etik 20ra

Ibilaldiaren helburuak dira, alde batetik, Euskal Herrian kausa palestinarra babesteko sarea ikusaraztea eta aktibatzea, eta, bestetik, sionismoarekin kolaboratzen duten enpresa eta erakundeak salatzea, hala nola CAF, Teva, Carrefour, Zara eta Bardeako tiro poligonoa. Euskal... [+]


Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]


NBEren Segurtasun Kontseilua Gazan bahituta dauden israeldarrez mintzatuko da asteartean

Bahituen "egoera larriaz" eztabaidatuko dute biltzarrean egongo diren herrialdeek, Danny Danon Israelek Nazio Batuen Erakundean duen enbaxadorearen arabera. Hamasek adierazi du bahituek osasun arreta jasoko dutela baldin eta Israelek Gazara laguntza humanitarioa... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Israelgo Armadarentzat altzairua ekoitzi duen Sidenor enpresako burua saritu du Jaurlaritzak

LAB sindikatuak kritikatu du Sidenor enpresako buruari Joxe Mari Korta saria ematea, enpresa hori "Israelgo Armada indartzeko altzairua saltzen" aritu baita orain gutxira arte.


2025-06-19 | Axier Lopez
Banco Santanderrek armagintzan eta genozidioan duen parte-hartzea salatzeko ekintza egin dute Azpeitian

Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.


Israelen okupazioaren konplizeak
Apartheid isilaren geltokiak

Mundu guztia Gazari begira ari da orain. Baina Palestina ez da lur hori bakarrik. Bada beste lurralde bat, izen bera duena, ostutako lurren atzean, moztutako gorputz adarra nola begiratzen diona galdutako lurrari: Zisjordania, eta, egoera are bereziagoan, Jerusalem. Lurralde... [+]


Eguneraketa berriak daude