Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

  • “Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.

Ahotsa.info

2025eko irailaren 3an - 11:11
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aurrez Katalunian, Aragoin edota Errioxan ikusitakoaren ildotik, Espainiako Vueltaren aurkako jarrerak segida izan du Nafarroan, astearte honetako etapan. Yala Nafarroak eta BDZ Nafarroak deituriko protesta baketsuei erantzunez, milaka zalek ikur palestinarrak astindu dituzte ibilbidean zehar eta “Stop genocide”, “Israel hiltzailea” eta “Free Palestine” gisako pintaketak egin dituzte errepidean.

Presentzia polizial handiko ibilbidean, Israel-Premier Tech txirrindulari taldea babes polizial berezia izaten ari da. Tentsio unerik handienak Irunberrin jazo dira: hainbat lagun errepidea mozten saiatu dira, baina Foru Poliziak eta Guardia Zibilak esku hartu dute, baztertu egin dituzte eta gutxienez bi pertsona identifikatu dituzte.

Bizkaian ere boikotera deitu dute

Bilbo-Bilbo asteazken honetako etaparako ere, boikota dago deituta. Gernika-Palestinatik salatu dute Premier Tech txirrindulari taldeak “Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa hartzen duela bere burua, eta hortaz, “estatu genozida baten enbaxadoreak” direla. UCI eta Vueltaren antolatzaileak salatzen dituzte, talde israeldarrari parte hartzen uzteagatik.

Bermeoko Udalak ere dei egin die biztanleei, Vuelta herritik pasatzen denean Palestinarekiko elkartasuna adieraztera eta genozidioa salatzera, Palestinako ikurrak eramanez.

Bestalde, ostegun honetarako kazerolada deitua du Gernika-Palestinak, Euskal Herriko udaletxeen aurrean, 19:00etan. “Genozidioa lehenbailehen amaitu dadin” urratsak emateko eskatu dute.

Ahotsa.info-k bideoan jaso du hamargarren etapa:

 


2026ko ekainaren 2
Haizea Ziluaga Larreategi, Global Sumud Flotillaren abokatua
“Bingen Zupiria epaitegian deklaratzera deitu beharko lukete”

2026ko maiatzaren 26
Global Sumud Euskal Herriaren mobilizazioa Eusko Legebiltzarraren aurrean
“Gezur hutsa da Ertzaintza probokatu genuela, eta munduak hori badaki”

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.