Bi grebalariak ez dira espetxean aurkeztu: AskeGunea Deustun urriaren 11n

  • Urtzi Martinez eta Jon Telletxea ez dira espetxean aurkeztu. Hori adierazi 11:00etan Bilboko Albia lorategian Grebalariak Aske plataformak egindako prentsaurrekoan. Bi auziperatuon izenean oharra irakurri du Irantzu Ialdeberek, eta "lege arrotzen eta kapitalisten aurrean desobedientziaren bidetik jotzea" erabaki dutela adierazi dute. Urriaren 11rako AskeGunea deitu dute Deustun.


2014ko urriaren 2an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Prentsaurreko jendetsuan adierazi dute Martinez eta Telletxea ez direla espetxean aurkeztu. (Arg: Eleak)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bi urte eta erdiko espetxe zigorra bete beharko dute bi gazteek greba orokorreko istiluetan parte hartu izanaz akusatuta. Herritarrei dei egin diete urriaren 11n 10:00etatik 14:00etara Deustuko Done Petri plazara joatera.

2012ko martxoaren 29ko greba orokorreko istiluetan parte hartu izana egozten diete gazteei eta irailaren 22an hasita 10 eguneko epea izan dute espetxean beren burua aurkezteko. Hasieran, zigorra 15 hilabetekoa zen, baina desordena publikoa eragitea leporatuta zigorra handitu egin zieten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!