Gasteizko Txagorritxun eta Bizkaiko Basurtun berriro agertu da koronabirusa

  • Igandean Gasteizko Txagorritxu ospitaletik hiru COVID-19 kasu berriren albistea zabaldu ostean, astelehenean Osakidetzak jakinarazi du hamar gehiago kutsatu direla Bizkaiko Basurtuko ospitatealn. Bietan ere gaixoak eta osasungintzako profesionalak daude kutsatuta eta itxura guztien arabera erietxe barruan gertatu dira infekzioak.

Txagorritxuko ospitalea, Gasteizen.

2020ko ekainaren 08an - 08:30
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Koronabirusaren agerraldi berria Txagorritxun, horixe izan da asteburuan COVID-19aren aktualitatearen albiste nagusia, laino txiki baina kezkagarri batez zikindu duena Hegoaldea osorik konfinamenduaren arintzearen 3. fasean sartzearen inguruko poza. Bi gaixo eta erizain bat dira Gasteizko ospitale publiko ezagunenean berriro agertu den koronabirusaren protagonistak, baina horietako batek kezka berezia eragin du, itxura guztien arabera klinikan bertan kutsatu baita: hilabete darama Txagorritxun, aurretik bitan egin diote PCR proba (lehenbizikoz bertara sartzean) eta bietan negatiboa emana zuen.

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak jakitera eman duenez lau kasu konfirmatu horiekin harremanen bat eduki duten beste 75 langileren egoera aztertzen ari dira. Astelehenean Osasun sailburuak eman behar duen prentsaurrekoan jakinen da horiei egindako frogen emaitza eta ea zenbat langile dauzkaten isolatuta.

Astelehenean azken orduetan pandemiak EAEn utzitako datu nagusiak emateko prentsaurrekoan Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak eman du bigarren episidioaren berri, alegia, koronabirusaren agerraldi berri bat ikertzen ari direla Basurtuko ospitalean. Kasu honetan ere erietxean sartzerakoan egindako testetan negatibo eman zuten bi pazienteri atzeman diete COVID-19aren arrastoa eta hauekin harremanetan egondako gaixo eta profesionalei testak egindakoan zortzi positibo gehiago aurkitu dituzte, gaixoen artean zortzi eta langileen artean bi. Orain Basurtun testak egiten ari omen zaizkie gaixo eta profesional horiekin harremanetan egon diren gehiagori. 

(Albiste hau 17:32ean eguneratu da)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025-05-07
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude