Gasteizko Mercedes-Benz lanera bueltatu dira, enpresako batzordearen onespenik gabe

  • Hilabete pasa itxita egon ostean, lanera buelta egiteko erabakia hartu du enpresak. Langileen segurtasuna bermatzea lehentasunezkoa dela adierazi du zuzendaritzak, eta horregatik lanaldi bakarrean egingo dutela lan. Enpresa batzordea lanera bueltatzearen aurka azaldu da.

Gasteizko Mercedes Benz lantegiko langile bat. Argazkia: El Confidencial.

2020ko apirilaren 27an - 11:23
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Langileen eta enpresako batzordearen presioek eraginda erabaki zuen ateak ixtea Mercedes-Benzek martxoaren 16an. Orain berriz ireki ditu ateak, lanaldi bakarrean eta sarrera mailakatua eginez. Langileen segurtasuna garrantzitsuena dela gehitu du enpresak, eta hori bermatua egongo dela. Hartutako segurtasun neurriak “Osalanek emandako gidalerroetan oinarrituta” daudela adierazi du.

Enpresa batzordeak desadostasuna azaldu du, eta adierazi du ez duela inolako akordiorik sinatu zuzendaritzarekin. LABek salatu du enpresak ekoizpenera buelta egitea lehenetsi duela, eta arrisku taldeetan dauden langileak lanera ez deitzeko eskatu dio. Enpresa batzordeak ere eskatu dio enpresari lan erritmoa erlaxatzeko eta “arriskutsuenak” diren lanpostuen analisia egiteko.

LABek adierazi du enpresak ez dituela eskaerak kontutan hartu.


Koronabirusa kanalean gehiago
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.