Gasteizko alkate Gorka Urtarani

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

COVID-19ren larrialdiak agerian utzi du gizarte-zerbitzu publikoek eta haien koordinazioak duten garrantzia. Halaber, begi-bistan utzi ditu osasunean, hezkuntzan, ingurumenean, enpleguan eta bizikidetzan izandako atzerapausoak, aurrekontu-murrizketa etengabeen ondoriozkoak. Horri guztiari Giza Eskubideak urratzen dituen lege baten aplikazioa gehitzen bazaio, Atzerritarren Legea kasu, argi uzten du migratzaileak direla babesgabetasun-egoera handienean geratzen direnak. Hori ez da gure bizilagun migratzaileen arazo esklusiboa, gero eta gehiago baitira, lanean ari diren arren, pobreziaren atalasea gainditzen duten pertsonak: zaintza eta zerbitzu lanetan ari diren kolektiboak besteak beste, edo sexu-lanean, edo garbiketan, guztiak feminizatuak diren kolektiboak. Alarma egoeran, Lakuako kiroldegi batean 53 pertsona sartu izanak agerian utzi du faltsua zela Gasteizen inor ez zela kalean bizi zioen kontsigna.

Horregatik, Ongi Etorri Errefuxiatuak Arabak Gasteizko arduradun politikoei eskatzen diegu premiazko neurriak har ditzatela, hala eskatzen duten pertsona guztiei beharrezko arreta bermatzeko. Inor ezin da babes gabe geratu.

"Alarma egoeran, Lakuako kiroldegi batean 53 pertsona sartu izanak agerian utzi du faltsua zela Gasteizen inor ez zela kalean bizi zioen kontsigna"

Konfinamendu-etapan kalean zeuden pertsonak, presaka eta ondo antolatu gabe artatuak izan dira eta osasun-krisialdiak eskatzen dituen prebentzio-baldintzak betetzen ez dituen espazio batean konfinatu izan dituzte. Hau ezin da berriro gertatu, harrera orok duina izan behar du, pisu hutsak edo hotel-plazak horretarako gaituz. Gure apustua PERTSONA GUZTIEN ERREGULARIZAZIOA da, nahiz eta hori udalaren eskumena ez izan, ez dugu onartzen inor kalean abandonatuta geratzea, Udaltzaingoak hirian zirkulatzeko eskatutako baimena izapidetu gabe, eta etengabeko polizia-kontrol eta miaketen aurrean babesik gabe geratzea. Alkatetzari exijitzen diogu ziurtatzea poliziak ez dituela bere funtzioak gainditzen eta salatutako ustezko gehiegikeriak ikertzea, horietako asko arrazistak izanik.

Era berean, osasun-alarmaren ondorengo etaparako beharrezkoak diren neurriak eskatzen ditugu:

Neurri ekonomiko eta administratiboak kolektibo hauek babesteko: Zaurgarritasun egoera larrian daudenak eta lanik gabe geratu direnak, etxetik bota dituztenak, alokairua ordaintzeko arazoak dituztenak, etxebizitzarik aurkitzen ez dutenak, tutoretzapean zeuden gazteak eta abar. Neurri hauen helburua, politika positiboekin batera, zera litzateke: beharrezko prestazio ekonomikoak erraztea, beharra duten pertsonei alokairuko etxebizitzak erraztea eta alokairuko merkatua arautzea. Honetarako, bizitegi-baliabideak premiaz zabalduz eta beharrezkoak diren plazak sortuz, beharra duten pertsona guztiei arreta duina ziurtatzeko.

"Alkatetzak iragarritako neurriak, “Orain Vitoria Orain Gasteiz” planaren parte direnak, ez dira nahikoak eta egoerari aurre egiteko gai izango den plana baino, marketing elektorala iruditzen zaigu"

Zentzu horretan alkatetzak iragarritako neurriak, “Orain Vitoria Orain Gasteiz” planaren parte direnak, ez dira nahikoak eta egoerari aurre egiteko gai izango den plana baino, marketing elektorala iruditzen zaigu, postontziz postontzi egindako propaganda banaketa barne.

Erroldatzea: hiri honetan bizi diren pertsona guztien errolda bermatu behar da, haien bizitegi-egoera eta egoera juridikoa edozein izanik ere. Errolda oinarrizko eskubideak eskuratzeko atea da, eta eskubide horiek bermatuta egon beharko lukete. Errolda sozialaren figura zabaltzea proposatzen dugu, entitate sozialei irekiz.

Migratzaileen erregularizazio administratiboa. Badakigu ez dela udal eskumena, baina honek badu gaitasuna migratutako pertsona orok jasaten dituen irregulartasun egoeraren ondorioak arinduko dituzten politikak diseinatzeko.

Ongi Etorri Errefuxiatuak Arabak ez du onartuko likidezia ekonomikoaren faltan argudiatutako ezezkorik, jakin badakigulako beharrezkoak ez diren hirigintza eta enpresen makro-proiektuetarako bideratzen den diruaren zati txiki batekin konponduko litzatekeela arazoa.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurri gehiago: Iritzia Gasteiz Euskal Herria Araba
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...