Garra hauspotuz, surik ez da itzaltzen

Argazkia: La Vérité pour Adama / L. Gayer

2023ko uztailaren 18an - 05:38
Azken eguneraketa: 07:47

Poliziaren pean dagoena Yssoufou Traore da. Zehazkiago, Frantziako Poliziak 2016an hildako Adamaren anaia. Lurreraturik dute, belaunarekin blokeaturik. Oroit George Floyd? Postura horretan hil zuen Poliziak. Postura berean hil zen Yssoufouren anaia ere. Justizia eta erreparazioa galdetzeko manifestazioaren ondotik ateratako argazkia da. Atxilotu eta komisariara. Komisariatik ospitalera. Salaketa jarri du. Beste behin justizia eske.

Poliziak Nahel Merzouk gaztetxoa hil zuenetik hamaika egunetara. Kontrol batean tiroz hil du Poliziak, kitorik. Eskerrak hortik zihoan batek unea grabatu izana. Bestela, Alhoussein Camara-ren gisa geldituko zen: inoiz argitu gabeko Poliziaren hilketa bat, eta hildakoaren hurbilekoentzat sekula aitortu gabeko injustizia bat. Nahel Merzouk hil baino hamabost egun lehenago hil zuen Alhoussein Camara Poliziak, kontrol batean. Legea bere alde du Frantziako Poliziak: kontroletik ihes egiteagatik, zilegizko defentsa bideratu dezake, bere bizia arriskuan duelakoan. Zilegi du Poliziak arma tiro pum parekoaren bizitzari bukaera ematea. Frantziako Estatuan, beltz eta arabiar bat zuri bat baino hogei aldiz gehiago kontrolatua da. Hori dio eskubideei begira dagoen Estatuaren Defenseur des droits instituzioak. Enegarren aldiz bideraturiko kontrolak ezinegona sortzen diola? Kasu, arma tiro pum. Zenbakia plazaratu berri du Basta komunikabide independenteak: 26 herritar hil zituen tiroz iaz Frantziako Poliziak. Banlieue edo auzo popularretakoen lekukotasunak irakurri eta esanguratsua da zenbatek dioten "Nahelen istorioa entzutearekin nire anaia txikia izan zitekeela pentsatu dut". Frantziako auzo popularretako anaia, arreba eta ahizpa guzien eguneroko ogi direlako Polizia armatuaren kontrolak.

Bizitza aitzina doa suteek kiskalitako auzo horietan. Sua piztu zuena dabil orain erre usaina arnasten, eta arras ongi daki egunerokoak berdin-berdin segituko duela beretzat. Akim 1979; Toumi 1983; Ibrahim 1994; Zyed eta Bouna 2005ean; Theo 2017; Nahel 2023… Poliziak hildakoaren izena eta matxinada urtea. Horrela osatu dezakegu banlieue-en historia bat. Suteek balio digute gureratzeko auzo horietan bazterturiko eta ahantzitakoen errealitatea. Oroitarazteko han direla, langabezian, zerbitzu publikoen eskasian, eskaintza artistikoaz urrun, diskriminazioen artean, gaizki izatean eta Poliziaren baitako arrazakeria sistemikoaren jomugan.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia gehiegikeria
2024-04-30 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat erail du Poliziak AEBetan, belaunarekin lepoa estutu ostean

Istripu batetik ihes egin zuela aitzakiatzat hartuta, taberna batera sartu, lurrera bota eta buruz behera lotu zuten poliziek 53 urteko gizona. Zortzi minutuz izan zuten lurrean.


Mbolo Moye Doole plafatormak elkarretaratzea deitu du, manteroen aurkako arrazakeria eta indarkeria poliziala salatzeko

Plataformak salatu du indarra neurriz kanpo erabiltzen dela migratzaileen eta arrazializatuen aurka, eta saltzaile ibiltarien aurkako jazarpena etengabe egiten dela, batez ere turismo handiko garaietan, oporraldietan.

Manifestazioa egingo dute ostegun arratsaldean, 19:30ean,... [+]


2024-04-03 | ARGIA
Barakaldon udaltzainek izandako esku-hartze "neurrigabea" eta "arrazista" salatu dute

Hainbat herritarri suzko arma batekin tiro egin ostean bi pertsona zauritu zituzten udaltzainek, horietako bat larri, pasa den martxoaren 21ean, Barakaldon. Tirokatuak kalean bizi ziren magrebtar jatorrikoak izatea ez dela kasualitatea dio 77 elkartek sinaturiko adierazpenak:... [+]


Eneko Valdés eta Juan Calvo, Ertzaintzaren zaintzapean hilak: 30 urteko aldea, kointzidentzia gehiegi

1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo bilbotarra hil zen Arkautiko Ertzaintzaren komisarian, atxilo zegoela. 2023ko uztailean ARGIAk heriotzaren inguruko informazio eta datu berriak argitaratu zituen, agerian uzten zituztenak Calvok jasotako tratu txarrak zein Poliziaren gezurrak... [+]


Eguneraketa berriak daude