Gasteizko udaltzain batek polizia operazio baten irudiak hartzea debekatu nahi izan zion mehatxuka ARGIAko kazetari bati 2020ko maiatzaren 7an. ARGIAk salaketa aurkeztu zuen Gasteizko Herritarren Defendatzailearen aurrean. Sindikoak arrazoia eman dio ARGIAri: Polizia grabatzea eskubidea da; herritar guztiona, ez soilik kazetariona. Sindikoari emaniko erantzunean, Udaltzaingoak berak onartzen du kazetariaren eskubidea. Udaltzaingoaren esanetan, “egon daitezke, kasuren batean, oker egon... [+]
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Pasa den larunbatean, Donostiako Mikel Laboa plazaren inguruan haur, guraso eta auzokideak zirela, bat-batean Ertzaintza “modu oldarkor eta erasokor batean” plazara sartu zela, plaza bortizki hustu zutela eta hainbat auzokideren aurka oldartu zirela salatu dute Antiguako bizilagunek. “Aurrez inolako abisurik eman gabe haurrak dauden gune batean halako indarrarekin sartzeak ez dauka justifikaziorik”.
Kazetarien eskubideen murrizketa bortitza dakarren “Segurtasun orokorra” deitu legea Frantziako Parlamentuan da. Prentsa askatasuna bermatzen duen 1881eko legearen kontra Emmanuel Macron presidenteak buruturiko eraso bat gehiago dugu hau. 2017an boterera helduz geroztik emandako eraso hauei begira jarri gara; baita ere presidentetzara heltzeko bideari, komunikabideen eta Macronen arteko harremana ezin delako isilean atxiki.
Pausu bat atzera eman du Frantziako Gobernuak polizien irudiak grabatzea mugatzen duen "Segurtasun globala" deitu lege-proposamenari dagokionez eta berridatzi egingo duela aitortu du. Hala ere, ez du inolako zehaztapenik eman edukiari zein moldaketei dagokionez.
Joan den larunbatean hiru poliziak jipoi latza eman zioten Parisko musika estudio batzuetan Michel Zecler musika ekoizleari. Jipoiak hamairu minutuz iraun zuen eta estudioko bideoak dena grabatu zuen. Irainak ere etengabekoak izan ziren, besteak beste, "beltz zikin hori". Poliziei espedientea ireki diete eta eskantalua piztu da Frantzia osoan, polizia biolentzia kasu berriagatik.
Migratzaileek Paris kanpoaldean zuten kanpalekua hustu zuen poliziak joan den astean eta aterperik ezean, Paris erdigunean dagoen Errepublikaren Plazan kanpalekua ezarri zuten astelehenean 400 bat lagunek. Ikuskizun tamalgarritzat eta errepresiotzat jo du askok gau horretan bertan gertaturikoa: poliziak bortizki bota ditu migratzaileak, indarrez eta negar-gasa erabiliz.
Lege proposamen horrek kazetarion hainbat askatasun zangopilatzen ditu. Azaroaren 20an izan zen Legebiltzarraren lehen bozketa eta 146 agertu dira alde, 24 kontra.
Polizia kontrol baten argazkiak ateratzea debekatu nahi izan zion Poliziak Baionan, mehatxu eginez. Kazetariak asteazkenean jarriko du salaketa Polizia Etxean.
Bilboko Udaltzaingoak senegaldar gazte talde bati egindako miaketak eta identifikazioak salatu ditu SOS Arrazakeria Bizkaiak. Elkarteak salatu du halako esku-hartzeak sistematikoki gertatzen direla eta arrazakeriak bultzatuak direla.
Azaroaren 3 honetan hasi dira "Ordenuaren mantentzeko eskema nazional berria" deitu dokumentuaz eztabaidatzen Frantziako Legebiltzarrean. Hemezortzi hilabeteko gogoetaren emaitza da 29 orriko dokumentua, zeinetan zangopilatzen diren kazetarien eskubideak. Horrez gain, LBD40 balen eta GM2M granaden erabilpena baimentzen die poliziei eta jendarmeei.
Elhadji Ndiaye jatorri sengaldarreko Arrotxapeako bizilaguna duela lau urte hil zen, Espainiako Poliziak atxilotu ondoren, komisaldegian. Hainbat kolektibok haren heriotza argitzeko eta errudunak zigortzeko eskatu dute.