Udako solstizioarekin batera ospatu dugu Bai Euskarari sarien 9. edizioa. Ohi bezala, ekitaldi berezia izaten da Bai Euskarariren komunitatea osatzen dugunontzat. Alor sozioekonomikoaren espazioetan euskararen sustapenaren alde egindako ibilbideagatik edo ekarpenagatik, nabarmendu izan ditugu Bai Euskarari ziurtagiria duten enpresa eta pertsona ugari aurreko urteetan.
JEZ (Laudio), IMH Institutua (Elgoibar), Kirmen Uribe, Refractarios Kelsen (Aduna), Hirukide ikastetxea (Tolosa), Sokoa (Hendaia), Xabier Mendiguren Bereziartu, Skunk Funk, Arlan (Erandio), Jose Anjel Iribar (Athletic), VUSA eraikuntzak (Galdakao), Leitzako, Aresoko, Goizuetako eta Aranoko ziurtagiridunak, Anaje Narbaiza (Elay), Banaiz Bagara, Mendia Optika (Gasteiz), Kike Amonarriz, Euskal Herria Esnea, Nekatur, Gaizka Garitano, Sorginen Museoa eta Lezea (Zugarramurdi), Laneki, Mikel Lezamiz (Mondragon taldea), Miren Fuldain Farmazia (Getaria), Zergatik eta Elkar Fundazioko Joxemari Sors eta Jon Jaka.
Aurten, solstizioaren aitzakian, suaren inguruko euskararen akelarre berezia ospatu nahi izan dugu. Aberasgarriak izan ez diren une eta esperientziak albo batera utzita, ikasgai onak baliatu eta aurrera begirako erronkei gogotsu heldu nahi diegu. Elkarrekin. Elkarlanean. Elkar eraginez. Konplizitateak zipriztinduriko giro sorgindua eraikitzen lagundu nahi dugu. Sua, txalaparta, lapiko magikoa, erritualak... eta edabe berezi bat ere partekatuko dugu, euskal komunitatea indartu eta balioa gehituko diona.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Zuekin guztiokin batera, aurrera eginez.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko
Lorpenak nabariak dira eta aurrera jarraitzeko adorea ematen digute. Gaurkoan bereziki nabarmendu behar dugu Bai Euskarari Ziurtagiria duten Euskal Herri osoko ia 1400 enpresa, saltoki eta era guztietako entitate baino gehiago egiten ari diren lana, haien konpromisoa, eredua eta eragina. Aitortza esplizitoki egitea garrantzitsua da. Behar dute. Behar dugu. Bai Euskarari ziurtagiria duten entitate hauei aitortu, baloratu eta aintzat hartu behar zaie egiten ari diren lana, gure hornitzaileak kontratatzeko garaian, administrazioen deialdietan eta abarretan. Guztion artean, balioa eman behar diogu egiten ari garen lanari.
Baina ez dugu honekin konformatu nahi. Birpentsatu behar dugu zer egin eta nola eragin nahi dugun alor sozioekonomikoaren espazioetan euskarak leku handiagoa irabazteko. Hala nahi duten herritar guztiek zerbitzuak eta produktuak euskaraz jaso eta lana euskaraz egiteko aukera izan dezaten. Euskaraz bizitzeko aukera izan dezagun.
Enpresa munduan, eremu sozioekonomikoan oro har, jauzia emateko garaia da. Horri erantzutera etorriko da, neurri batean, EAEn Eusko Jaurlaritza eremu sozioekonomikorako lantzen ari den eta laster abiatuko duen euskararen plan estrategikoaren prozesua, eremu honetako eragile eta agenteekin elkarlanean. Honek lagundu behar digu etorkizuna euskaraz pentsatzen eta eraikitzen. Bai Euskarari Elkarteak ere bere ekarpena egin nahi du, gure esperientzia eta ibilbidea partekatuz, osagarritasuna bilatuz eta, berandu baino lehen, beharrezkoak diren erabakiak, neurriak, eta baliabideak ezarriz. Seguru gaude esperientziak partekatzeak, osagarritasuna bideratzeak, elkarrekiko aitortzak eta proiektuen homologazioak arrakasta biderkatu dezakeela eta lorpenen eraginkortasuna areagotu eta sendotu.
Edabe berezirako osagai hauek guztion artean bildu eta nahastu behar ditugu. Konbinazio egokia asmatzea da erronka.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]