Gabriel Arestiren 'Harri eta Herri', Forum ekimenaren ardatz

  • Bilbo Zaharra euskaltegiaren ahaleginez antolatzen den Forum ekimenak Gabriel Arestiren Harri eta Herri hartu du gai nagusitzat aurtengoan. Iaz Bernardo Atxagarren Obabakoak obrarekin egin bezala, edizio honetan Arestiren obra enblematikoa irakurriko da, jendaurrean eta etenik gabe, bere estreinako argitalpenaren 50. urteurrena betetzen den honetan.


2013ko azaroaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Ohikoa denez, halaber, irakurraldi publikoari testuinguru jantzia emango zaio aurretik, gaurtik hasita. 19:00etan, Amaia Lasa arituko da poesiaz eta bestez. Ondoren, Itziar Lakaren hitzaldiari egingo zaio tartea, eta Aresti euskaldun berri izenburupean arituko da. Hizkuntzalaritza teorikoa eta psikolinguistika esperimentala uztartuko ditu Lakak, euskara eta elebitasunari buruz jarduteko.

Azaroaren 20an, 19:00etan, hitzaldi-errezitaldia eskainiko du Xabier Amurizak.  Arestiren kopla eta bertso sorta batzuk kantatuko ditu Amurizak, eta haren estiloari, ideiei eta teknikari buruz zenbait iruzkin egingo ditu.

Azaroaren 21ean, ordu berean, Koldo Izagirreren Zorrotzako portuaren errealismoa hitzaldiak hartuko du erreleboa. “Arestik poesia mailu bat dela esateko ausardia ukan zuen. Estreinakoz jarri zen euskal poesia poesiari buruz hausnarrean. Harri eta Herri, liburu fundazional guztiak bezala, ikur bilakatu zen”. Koldo Izagirreren ostean, Joseba Tapia trikitilaria arituko da.

- Gabrile Arestiren Harri eta Herri on-line, Susaren webgunean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal literatura
Otsoa dator!

Gizakiak istorio kontatzaileak gara, hainbeste, ezen esan ere egin daitekeen narrazio gaitasuna dela gizaki egiten gaituen ezaugarrietako bat. Kontakizunak behar beharrezkoak zaizkigu geure burua eta errealitatea eraikitzeko, eta bereziki aipatzekoa da ipuin klasikoek horretan... [+]


Uxue Alberdi. Hamarkada bi idazten (I)
Aulkitik aulkira, euli-giro eta Jenisjoplin, kontrako eztarritik dendaostera

Uxue Alberdiren lanari begira jarriko gara oraingoan. Lehenengo artikulu honetan helduentzako idatzi dituen ipuinak, eleberriak, saiakera eta kronika hartuko ditugu kontuan. Bigarren artikulu batean ilustratutako anekdotez, istorioez, filosofia liburuez eta idatzizko bertsoez... [+]


2024-02-12 | Jakoba Errekondo
Indi gaztainondoaren gerrateak

Zuloan sartuta egotea ez duk txarrena –esan zion Manuk–, txarrena duk ez jakitea noiz aterako haizen, edo inoiz aterako haizen ere. Lander Garroren Gerra Txikia nobelan, non gerra bateko iheslarien gorabeherak azaltzen dituen, pertsonaien artean, Anna Frank dakarte... [+]


2024-02-06 | Estitxu Eizagirre
Gorka Setien idazlea hil da

Gorka Setien Berakoetxea poemagile hernaniarra hil da otsailaren 4tik 5erako gauean. Bost liburu idatzi zituen, irrati libreetako ahotsa izan zen eta gozo entzuten eta zaintzen zekien. 2019an autoedizioan argitaratu zuen bere poema liburu berriena, Naufragoen altzoa.


Eguneraketa berriak daude