Datorren abuztuaren 24, 25 eta 26an Miarritzen G7ak burutuko duen gailurra dela eta, herriz herri “G7 EZ Plataformak” antolatzeko eskaintzen ari garen hitzaldi xortan behin eta berriz atera da eztabaidarako datuen beharra. Iritzi artikulu honen helburua datu batzuk eskaintzea da, argumentu gisa erabiliak izan daitezen. Inork zalantzarik izan ez dezan, kapitalismoak mundua dominatzeko osatu duen Mundu Bankoak (BM) bere 2018 urteko balantzean erabilitako datuak dira gehienak, beraienak beraz. Eta, halere, beldurgarria da erakusten diguten munduaren argazkia.
Pobrezia endemikoa eta lurraldekako desoreka: azken 30 urteetan, pobrezian bizi den pertsonen kopurua da handitu dena eta ez bizimodu duina dutenena. 1.000 milioi lagun pobrezia larrienetik atera omen dituzte, baina pobrezian bizi direnen poltsa gizenduz. Halere, egun beste 736 milioi pertsonak pobrezia larrian jarraitzen dute oraindik, eguneko 2 dolar baino gutxiagorekin. Gehienak Sahara azpiko Afrikan daude, munduko 28 Estatu pobreenen artean, horkoak baitira. Munduko pobreziaren banaketa desorekatzen ari da beraz, zonalde osoak miseriara kondenatuz. Ezin dugu ahaztu, gainera, pobrezia larria bizi duten lurralde horiek direla normalean gatazka, gerra, gosetea eta hauen ondorio larriak pairatzen dituztenak. Lurralde horiek %34.4 ziren 2011n eta % 36 ziren 2015ean. Azken urteetan zifra hori handitu da, zalantzarik gabe.
Migrazio fluxuaren indartzea: pobrezia edota gerraren ondorioz, 68,5 milioi lagunek indarrez bere lurraldea utzi behar izan dute. Gatazkak, gerrak, klima aldaketak eta goseteak eragindako populazioaren desplazamendu hau, inoiz eman den handiena da. Horien artean 40 milioik bere Estatu barruan mugitu dira, baina beste 24.5 milioik atzerrira jo behar izan du. Eta hauetako milaka eta milika atzerriratze bide horretan hil dira, asko eta asko Europar Batasunaren atarian, Mediterraneoan, edota Estatu Batuetako mugan. Emigranteei ateak ixten dizkiete Estatu aberatsek. Horretan adierazle dira Sarvini eta Trump, besteak beste.
Desastre ekologiko itzuli gabeari muga jarri zaion 1.5ºC-ko berotze klimatikotik gero eta gertuago gaude eta, okerragoa dena, ez da noranzkoaren aldaketarik aurreikusten
Aldaketa klimatikoaren areagotzea: desastre ekologiko itzuli gabeari muga jarri zaion 1.5ºC-ko berotze klimatikotik gero eta gertuago gaude eta, okerragoa dena, ez da noranzkoaren aldaketarik aurreikusten. C02ren isurketari jarri zaizkion mugak ez dituzte errespetatu. 2030 urterako karbono dioxidoaren jaurtiketak %45 gutxitu behar dira, 2050 urtean hutsean uzteko. Baina ez da horretarako behar den neurririk hartzen. COP21eko akordioak Trumpek ez ditu onartzen eta besteek ez dituzte betetzen. Lehen ondorioa da, gauzak aldatu ezean, beste 100 milioi lagun pobrezia larrian sartuko direla datozen bi hamarkadatan. Migrazio klimatikoa hasi da eta indartuko egingo da etorkizunean. Dagoeneko Afrikaren hegoaldean, Asian eta Latinoamerikan 140 milioi migratzaile klimatiko aurreikusten dira.
Airearen eta uraren pozoitzea: munduko biztanleriaren %91k ez du kalitatezko airerik arnasten, kutsadura munduko bazter guztietara zabaldu delako. Beste era batean esanda, munduko 10 pertsonetatik 9k aire kutsatua arnasten du. Estatistikek azaltzen dutenez, egun munduan 7 milioi lagun hiltzen dira urtero arnasten duen aire kutsatuaren ondorioz. Hori bai, hildako kopuru horren %90a ez da G7ak biltzen dituen Estatuetan ematen. Nola ez, kutsadura honetan ere zer ikusi zuzena du munduan ia inon egiten ez den hondakinen behar bezalako birziklatzeak eta errauste politikek. Azken hilabete honetan zer esan handia ematen ari den plastikoen itsasoaren kutsadura ere horren lekuko da.
Emakumearen bazterketa integrala: egun 2.700 milioi dira gizonek dituzten eskubide eta baldintzak ez dituzten emakumeak. Maila guztietako oztopoak jasaten dituzte emakume hauek, oztopo sozialak, ekonomikoak, sexualak... 104 Estatuetan emakumeek ez dute nahi duten lanean aritzeko eskubiderik. 59tan eraso sexisten aurkako legezko babesik ez dute eta 18tan, senarrek emazteek ezin dutela lan egin erabaki dezakete. Nola ez, lan beraren truke gizon eta emakumeen soldataren berdintasuna ez da ia inon ematen, baina arrakala handia da, bereziki Estatu pobreenetan. Toki askotan, gainera, hezkuntza ere ukatzen zaie neskei, emakumean analfabetoak bihurtuz. Jabego eskubidearen azterketa oraindik eta okerragoa da, Estatu askotan emakumea ezin baita benetan ezeren jabe izan, ezta kredituak eskuratu ere. Kapitalismo heteropatriarkala da G7ko estatuek munduan demokrazia gisara saltzen duten eredu soziala.
Urtero 1.6 milioi haur hiltzen da bere lehen urteetan izandako hazkundean atzerapenak direla medio. Eta beste 150 milioik atzerapen seinale argiak ditu, lehen urte horietan izan duten elikatze eta zaintza desegokiaren ondorioz pairatu dituzten gaixotasunengatik
Haurrak ezin hazi eta hezi: urtero 1.6 milioi haur hiltzen da bere lehen urteetan izandako hazkundean atzerapenak direla medio. Eta beste 150 milioik atzerapen seinale argiak ditu, lehen urte horietan izan duten elikatze eta zaintza desegokiaren ondorioz pairatu dituzten gaixotasunengatik. Nola ez, haur horien gaztetako atzerapenek ondorio larriak dituzte haur horien ondorengo bizitza osoan, bai afektiboan, zein profesionalean. Nahikoa ez balitz, egoera hori pairatzen duten haurrak nagusiki Estatu pobreetakoak izanik, ez dute dagokien benetako hezkuntza proiekturik ere. Hazkunde atzerakadari, hezkuntza mailako atzerapena gehitu behar zaio. Egun, gutxienez 260 milioi dira inolako hezkuntzari jasotzen ez duten eta miseria gorrian bizi diren eta kondenatuak dauden haur eta gazteak.
Urbanizatze neurrigabea: adituek diotenez, 2050 urtean munduko biztanleria %70a inguru zonalde urbanizatuetan biziko da. 1960An, %30 ziren eta 2018an, %55. Baina urbanizatze tasaren %90a Estatu pobreenetan edota hazkunde prozesuetan murgilduta daudenetan emango da, Afrikan eta Asian nagusiki. Ondorio nabarmenenak bi dira: lehena, nekazaritza eremuaren hustuketa larria ekarriko du, hiriarekiko desoreka areagotuz. Eta, bestalde, urbanizatze hori Estatu pobreenetan emango denez, beste 1000 milioi lagun bizi baldintza duinik gabe, auzo pobre edota fabelatan bizitzera kondenatuak izango dira, horrek dakartzan ondorio larriekin arlo familiarrean, sozialean, ekonomikoan, laboralean...
Aniztasunaren aurkako uniformizazioa: Nazio Batuetan 200 Estatu inguru daude, baina UNESCO aitortzen duenez, 6.000 inguru dira munduko hizkuntzak. Ondorioa argia da, munduko ia hizkuntza guztiak Estatuaren defentsarako mekanismorik gabe dago. Gauzak aldatzen ez badira, eta ez dirudi hala izango denik, datozen 100 urteetan ehunka hizkuntza, kultura, herri desagertuko dira, asimilazio prozesu bortitzaren ondorioz. Nola ez, G7ko Estatuen hizkuntzak izango dira milaka hizkuntza horiek ordezkatuko dituztenak, batez ere, ingelesak, frantsesak eta alemanak. Bioaniztasuna ekosistemarako beharrezkoa den neurri berean da beharrezko hizkuntza eta kultura aniztasuna. Tamalez, G7ren eskutik munduaren kultur eta hizkuntza uniformizazio basatienean indartzen ari da. Unibertsitatera iristen diren jatorrizko herrietako kide oso gutxien artean, %2ak soilik gordetzen du bere ama hizkuntza ikasketen amaieran. Kultur genozidio argia.
Gauzak horrela, bi dira Miarritzeko G7ren gailurraren aurrean egin behar ditugun lanak. Lehena, Euskal Herrian, mundu beste tokietan bezalaxe, bestelako mundu baten alde lanean ari garela erakustea da, Irun-Hendaian abuztuaren 21, 22 eta 23an Europako eragile alternatibo eta ezkerrekoekin antolatutako kontra gailurrean parte hartuz. Eta, bigarrena, munduaren aurrean G7 salatzeko abuztuaren 24an, 25ean eta 26an antolatuko diren mobilizazio ezberdinetan parte hartzea da. Bitartean uztailaren 13an Miarritzen dugu hitzordua manifestaldi nazionalean. Informazioa osoa duzue g7ez.eus web orrian.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Energia eta telekomunikazio burujabe eta iraunkorraren aldeko manifestu kolektiboa.
Bisita, bizipen eta hausnarketa egunak izan ditut maiatzekoak. Hor nabil, intersekzionalitatea nola gauzatu, borrokak lotu nahian, bertsolarien moduan puntu guztiak esan nahian, potorik egin gabe...
Lan egiten dudan LoRa irrati komunitariotik, Maiatzaren 1erako... [+]
Oliver Laxe-k esan zidan behin enpatiari eustea dela zuzenena bizitza honetan. Zauritutako jendeak hunkitzen duela, eta jakin-min handia sorrarazten diola; eta hori dela, hain zuzen ere, gehien gustatzen zaion gauzetako bat: bere buruari galdetzea zergatik hunkitu duen horri... [+]
Ustekabean edo... urte hasiera honetan bi mila milioitik gorako irabaziak izan omen ditu Iberdrolak, baina ez omen dago txapliguak, altxafuegoak, etxaferuak... edo dena delakoak zeruetara botatzeko egoeran, izan ere, iaz aldi berean baino %27 gutxiago irabazi omen du. Atalen... [+]
Hezkuntzari buruzko eztabaidan, gutako batzuk erabiltzen ari garen neologismoa (uste dut horrela deitu ahal diogula) da pedagogismoa, agian azalpenik behar duena. Asmoa da pedagogiari aukera bat ematea, bi gauzak bereizita. Zientifizismoa eta zientziaren arteko bereizketan... [+]
Politikan, gizartean eragiteko nahiaren eta identitate zeinuetan sakontzearen arteko tentsioa ekidinezina da. Zabaltzearen eta norberaren ezaugarriak indartzearen arteko hartu-emana politikaren adierazle baita. Bi arloak lortu nahi izaten dira, eta elkarren artean elikatzen... [+]
Animalia askok biziraupen estrategia gisa darabil taldearekin bat etortzea. Izaera hori mespretxatu da sarri, kolektibo asko artaldeekin parekatuz, gidatua izan behar duen izaera propiorik gabeko masa bailitzan. Baina kolektibitateak, mehatxua susmatzen duenean, badaki bere... [+]
Bio etiketadun sagar edo tomate bat erosten dugunean, sagar edo tomateari osasungarri hitza lotzen diogu eta lurra zaintzen ari den nekazaria irudikatu dezakegu. Lurraren zaintzari jarritako mimoagatik, erosketaren prezio altua ulerkorra egiten zaigu. Sagarraren erosketak... [+]
Marioker guztiok nola, erreferenteen egarri nintzen nerabezaroan, bisexuala nintzela onartzeko prozesuan, eta bakan batzuk topatu nituen: Skin, Skunk Anansieren kantaria (tartean ez nekien bisexuala zenik, baina radarrak funtzionatzen zidan), Lucía Etxebarriaren Beatriz y... [+]
Israelgo Estatuaren aldeko funts batek Espainiar Estatuko makrojaialdi gehienak erosi ditu. To. Hondartza ondoan noria eta guzti duen jaialdia zein hardcoreta tatuajedunak joaten direna, 1.400 miloi euroko trukea, Palestinako kolonia israeldarretan etxebizitzak eraikitzeko... [+]
Energia politikek haserreak eta desadostasun sakonak sortu dituzte ekologisten artean. Ez da gauza berririk. Hemen eta atzerrian. Hemen eta orain, nabarmen. Duela bi urte, 2023ko udaberrian, gure ikerketa taldeak (ekopol.eus) hiru mahai-inguru antolatu zituen Donostian,... [+]
Momentu honetan, eta buruileraino, Adimen Artifizialari buruzko erakusketa erraldoi bat ikusgai da Parisko Galerie nationale du Jeu de Paume museoan, izenburu honekin: Mundua, Adimen Artifizialaren arabera. Erakusketa horretan, hainbat arte obra garaikide agertzen dira,... [+]
Zurea ez da ekologia, zurea ideologia da!”. Espainiako oposizio buruaren hitzak dituzue, oraingoan itzalaldia aitzakia hartuta. Zer den ideologia hitza desitxuratzea; trantsizio energetikoa edota energia politika, hitzak dioen moduan, politika hutsa delako. Kapitalismoaren... [+]