"G20ren diktadurari" aurre egitera eta herrien erabakia defendatzera dei egin dute

  • Hamburgon (Alemania) uztailaren 7 eta 8an egitekoa den G20ren gailurrean "herritarronak diren erabakiak gutxi batzuen interesak defendatzeko" hartuko dituztela salatu dute hainbat gizarte eragilek eta sindikatuk. G20ren "diktaduraren kontra esnatzeko", uztailean Euskal Herriko herrialde ezberdinetan antolatu dituzte mobilizazioetan parte hartzera dei egin dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko ekainaren 14an - 09:13

G20 bezala ezagutzen den gailurra, 1999tik aurrera munduko 20 estatu boteretsuenetako buruek osatzen dute, eta bertan, "munduaren geroari dagozkion erabaki garrantzitsuenak" hartzen dituzte.  

Bertan, politika ekonomikoa, finantzieroa, komertziala, enplegua eta garapenaren inguruan hitz egiten dute. Baita klimaren inguruan ere. Aurtengoan ordea, errefuxiatuen aferak, migrazioen fluxuak eta politika antiterroristak leku garrantzitsua hartuko dute. Iberdrola dorrearen aurrean buruturiko prentsaurrean adierazi dutenez, "gure ongizatea erdigunean edukiko luketen bezala planifikatzen dute gaiordena, ondoren herriok berezko beharko genituzkeen erabakiak luxu guztiez inguraturik 20ren artean hartzeko". Herritarrenak diren erabakiak "gutxi batzuen interesak defendatzeko" hartuko dituztela salatu dute.

Bi egunetan zehar, segurtasun neurri handiekin zaindutako luxuzko bunkerretan batzartuko dira agintariak, kalean protesta eta manifestazioak "ixilarazten dituzten" bitartean. 

Gizarte eragile eta sindikatuen arabera, herriek eta herritarrek horrela, ez dute "inolako erabaki gaitasunik". Bertan hartutako erabakiak, "goitik behera zuzendutako kate baten azkeneko katebegia izatera behartzen gaituzte". Eskema horren baitan "ez dugularik gure erabaki propioak hartzeko gaitasunik".

Baina, herriak gai dira erabakiak hartzeko. "Gai gara, gustuko duguna, ez duguna gustuko, guretzat ona dena eta txarra dena ezberdintzeko eta gure erabaki propioak hartzeko inolako injerentziarik gabe". 

Hortaz, "katebegia izateari utzi, begiak ireki eta kateak hausteko ordua" dela adierazi dute agerraldian: "Herritarrok, burujabetzarako eskubidea exigituko dugu, gaur egun erabakiak hartzeko aukera berdinak ez ditugula kontuan hartuta, erabakitzeko gaitasuna izan nahi dugulako".

Bi deialdi

Bi deialdi egin dituzte. Alde batetik, uztailaren 8an bueltan Euskal Herriko herrialde ezberdinetan egingo dituzten mobilizazioetan parte hartzeko deia. Bestalde, Euskal Herriko ordezkaritza bat bezala autobus bat antolatu dute Hamburgon uztailaren 7 eta 8an egingo diren manifestazioetan parte hartzeko. Autobusean izena emateko, herriokerabakiekimena@gmail.com helbidera idatzi behar da mezua.

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Nicolas Goñi
Oihanen kolapsoa saihestu dezakeen bioaniztasun globala nola zaindu?

Ekosistema askok itzulera gabeko puntuak dituzte, hau da, estresa maila berezi bat pairatuz gero –izan klima aldaketa, kutsadura edo kalte fisiko zuzenarengatik– desagertzen ahal dira, eta ekosistemak haien artean konektatuak izanez gero hurrenez hurren elkar... [+]


Heriotzaren merkatarien harrokeria

Moncloa jauregia, martxoak 18: industria militarreko elitea Espainiako presidente Pedro Sánchez eta Defentsa ministro Margarita Roblesekin bilduta. Azken lerroan, euskal ordezkaritza: Juan Ignacio López Gandasegui (Aernnova); Jokin Aperribay (SAPA); Carlos Azola... [+]


Otziren tatuaje modernoak

1991n Alpeetan Ötziren gorpua aurkitu zutenetik, egoera oso onean kontserbatutako 5.000 urteko arrastoak ikerketa asko egiteko erabili dituzte. Hasieratik arreta eman zuten azalean zeuzkan 61 tatuajeek. Adituek uste zuten tatuaje horiek azalean ebaki txikiak eginda eta,... [+]


Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


Eguneraketa berriak daude