Ainhoa Tirapu, Asier Riesgo, David Zurutuza eta Asier Illarramendi futbolariek eskatu dute Federazioaren Batzar Nagusiak agindutakoa betetzeko: nazioartean eskuduntzak dituzten erakundeen aurrean euskal selekzioaren ofizialtasuna eskatzeko.
"Abenduaren 12 batean, orain bi urte, Euskadiko Futbol Federazioaren Batzar Nagusira joan ginen Durangora, Federazioak berak aurkeztutako ekimenean", diote futbolariek, Euskal Herria Kirola-ren (EHK) webgunean plazaratutako gutunean.
"Federazioak klubei eta gainerako estamentuei eskatu zien nazioarteko erakundeetan parte izateko eskaera egitearen inguruan erabakitzeko, euskal selekzioaren ofizialtasuna eskatzeko ezinbesteko aurretiko urratsa delako. Orduan ulertu genuen batzarrak ia aho batez emandako baietzak eskaera bideratzea ekarriko zuela. Baina bestelakoa izan da gertatutakoa".
Futbolariek gogorarazi dute bi urte igaro direla batzar hartatik, eta Euskadiko Futbol Federazioko presidente Luis Mari Elustondoren agintaldia amaitzear dela, oraindik ez dela aurkeztu ez UEFAn ez FIFAn sartzeko eskaerarik.
"Futbolaren munduko oso sentimendu sakona jasotzen dugulakoan gaude, esaten dugunean gure selezioarekin dugun konpromisoari eusten diogula, baina beti ere ofizialtasunaren bidean aurrera egitekotan. Eta ildo horretan, hain zuzen ere, uste dugu ezinbestekoa dela Batzar Nagusiak agindutakoa betetzea: ofizialtasuna nazioartean eskuduntzak dituzten erakundeen aurrean eskatu behar da, eta eskaera hori Euskadiko Futbol Federakundeko egungo zuzendaritzak egin behar du".
Xabier Azkargorta: "Espainiako Federazioarekin akordiora iritsi behar da"
"Ofiziala ez den bitartean kaxkar ikusten dut [selekzioa]", zioen Xabier Azkargorta entrenatzaileak EHK-k azaroaren 24an plazaratutako elkarrizketan. "Bertara ez dira jokalari onenak joaten, eta jokalariak ere ez diote beste munduko garrantzirik ematen. Ohartu zaitez adibidez jokalarien kurrikulumean, inork ez duela Euskal Selekzioarekin jokatu duenik aipatzen. Horrek duen garrantziaren islada ematen du". Aurrera egiteko zer egin behar den galdetuta, halaxe zioen: "Gauza onak baditu, zaletuak, tradizioa, kirolari onak eta abar. Jokatzen diren partidak serio hartu behar dira, baina benetako partida politika arloan dago. Espainiako Federazioarekin akordiora iritsi behar da. Tristea da baina Espainiako Federazioarekin adostu gabe ez da aurrera egingo".
Hori horrela izanik ere, edota UEFA eta FIFAren balizko erantzunak, ez dira aitzakia euskal federazioak eskaera ez bideratzeko. Batak ez du bestea kentzen, eta duela bi urteko batzarrak hala erabaki zuen gainera.
Abian da zesta-puntako Nazioen Liga. Ekainaren 6ra bitartean, hainbat selekzio arituko da lehian Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan, euskal selekzioa tartean. “Historikoa” da hori, txapelketaren antolatzaileek adierazi duten moduan, euskal selekzioak aurrenekoz... [+]
Euskal Pilotako Nazioarteko Federazioaren eta Espainiako Federazioaren arteko gatazkak bere horretan jarraitzen duen bitartean, Jose Manuel Rodriguez Uribesek euskal selekzioaren aldeko adierazpenak egin ditu. Desadostasunak direla eta, Nazioarteko Pilota Federazioaren eta... [+]
Euskal selekzioaren ofizialtasuna lortzera bidean urratsa eman du Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak, Euskadiko Federazioa eskubide osoko kide izatea onartuta. “Lorpen historikoa da”, zioen Euskadikoak pasa den abenduaren 28an, baina zuhurtziaz mintzo zen,... [+]
Lapurdiko Makean egin du Euskal Selekzioa Orain elkarteak lehenengo biltzar nagusia. Iazko udan Frantziako selekzioarekin jokatzeari uko egin ziotela iragarri zuten Ipar Euskal Herriko hamabost pilotarik osatzen dute gaur gaurkoz ekimena, zeinak helburu duen, besteak beste,... [+]
Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]
Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]
Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]
Espainiako Federazioak salatu du ez zaiola parte hartzen utzi iragan asteburuko Nazioarteko Pilota Federazioaren biltzar nagusian, eta hori “bidegabekeria” dela. Biltzar hartan onartu zuten, bozketan, Euskadiko federazioa nazioartekoaren eskubide osoko kide gisa... [+]
Euskadiko Euskal Pilota Federazioa eskubide osoko kide izatea onartu du Nazioarteko Pilota Federazioak, larunbatean Iruñean egindako batzarrean. Ofizialtasuna lortzeko bidean urrats handia da, "lorpen historikoa", Euskadiko Federazioak adierazi duenez, baina... [+]
Euskal Herriko ardi moztaileek ofizialtasuna lortu dute nazioarteko lehiaketetarako, eta 2026ko munduko txapelketan parte hartzeko asmoa daukate. Lehenago, 2025ean, Euskal Herriko txapelketa egin nahi dute.
Iruñeko Labrit pilotalekuan ari da jokatzen 22 urtez azpiko XI. Munduko Euskal Pilota Txapelketa. Abuztuaren 31ra bitartean zazpi herrialdetako 200 pilotari baino gehiagok hartuko dute parte. Euskal selekzioak lehiatzerik ez duela-eta, haren ofizialtasuna eskatu dute... [+]