Fusilak, droneak eta interes ekonomikoak: heriotzaren negozioa

  • Trumpen garaipenak, Ukrainako gerraren birkokatze geopolitikoa eragiteaz gain, Europaren apustu belikoa agerian utzi du.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko martxoaren 12an - 12:43
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Agenda sindikala eta gero, Uberreko grebalari eta ELAko kide Unai Olondok abenduaren 11tik egiten dabiltzan greba mugagabearen berri eman digu. Ostean, asteko gaiari heltzeko industria militarraren norabideari erreparatu diogu.

Trumpen garaipenak, Ukrainako gerraren birkokatze geopolitikoa eragiteaz gain, Europaren apustu belikoa agerian utzi du. Argi daude zeintzuk diren inplikazio politikoak, baina, sarritan, ez diegu ondorio ekonomikoei erreparatzen. Zedarriak euskal think tank-aren hitzetan, armagintzaren sektorea negoziorako abagunea izango da hurrengo urteetan. Euskal Herrian uste baino gehiago dira industria honetan aritzen diren enpresak.

Horretaz hitz egiteko, gurean izan ditugu Gasteizkoak kolektiboko kideak eta Zigor Olabarria ARGIAko kazetaria.


Irakurri gehiago: Armagintza Ekonomia Industria
Armagintza kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.