Frantziatik Saudi Arabiara armak eraman ez ditzaten borroka legala

  • Frantziako ekintzaile talde batek salaketa aurkeztu du, Marseillan porturatu den Saudi Arabiako barkua blokeatzea helburu. Ekintzaileek diotenez, Frantziak saldutako obusak eraman nahi dituzte bueltan, Yemengo gatazka lazgarrian erabiltzeko. Ez da blokeoa egiten duten lehen aldia.


2019ko maiatzaren 29an - 16:58
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Duela bi aste, Saudi Arabiako beste barku bat kargamenturik gabe atera zen Frantzia iparraldetik, mehatxatu baitzioten ez ziotela armekin itsasoratzen utziko. Orduan ere, ACAT taldeak helegitea aurkeztu zuen, armak Yemengo herritarren aurka erabili zitezkeela eta beraz Nazio Batuen ituna urratzen zela argudiatuta.

ACAT taldearen hitzetan, armak Saudi Arabiara iritsi ez daitezen herritarrak eta gizartea mobilizatzea da euren helburua. Hala jaso du Al Jazeerak.

Saudi Arabiako barku konpainia honetako ordezkariak adierazi du gezurra dela armak eramateko asmoa dutenik. Dena den, harritzekoa ez litzatekeela izango adierazi du Frantziako Defentsa ministroak, Saudi Arabiarekin akordioa dutela gogoratuz.

Frantziako tankeak eta misilak herritarren aurka

Pasa den apirilean azaleratu zenez, Yemengo gerran herritarren aurka Frantziak Saudi Arabiari saldutako armak erabili dira, tartean tankeak eta misilak.

NBEren arabera, Yemengo gatazka da munduko krisi humanitariorik latzena. 3,3 milioi herritar desplazatu ditu gerrak, 24,1 milioi laguntza beharrean daude eta 2015ean gatazka hasi zenetik 10.000 lagun inguru hil dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Armagintza
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!