Frantziako armada Malitik ateratzen hasi da

  • Frantziako Gobernua Malin destinatutako soldaduak etxeratzen hasi da. François Hollande presidenteak esandakoa bete du, tropak apirilean herrialdea uzten hasiko zirela adierazi baitzuen. Ehun batek jada utzi du Mali, eta uztaila bitartean besteak etxeratuko dira. Hala ere, Frantziak mila soldadu inguru utziko ditu bertan, NBEko 11.200 kasko urdinekin eta 1.400 poliziarekin batera.


2013ko apirilaren 10ean - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Frantziako Defentsa Ministro Jean-Yves Le Drian, Malin (Argazkia: AP)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Soldaduak Frantziara itzuli arren, Maliko etorkizuna ez dago argi. Interbentzioaren ondorioz, 600 gerrilari eta 100 soldadu inguru hil dira. Defentsa Ministro Jean-Yves Le Drianen ustez, euren “konpromisoaren” azken fasean daude eta egonkortasuna lortzeko bidean dira.

 

Zerk bultzatu du gerra?

Bertsio ofizialaren arabera, islamista fanatikoak Malin indarra hartu eta hori gelditu beharrean ziren. Batzuen ustez, berriz, interbentzioa bertako baliabideak ustiatu ahal izateko egin zuten. Pello Zubiria gerraren arrazoiei  buruz aritu zen astekarian, eta L'Obervatoire du nuclearie-ko presidente Stephane Lhommek, ARGIAn euskaratutako artikulu honetan, Frantziak herrialde afrikarrean dituen interesak aztertzen ditu. Batez ere, energia baliabideekin zerikusia dutenak.


Mali kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...