Gutxienez 70 pertsona hil dira Malin, urre meategi bat erorita

  • Meatzea ilegalki ari ziren esplotatzen, Maliko Gobernuak ez baitzuen meategia irekitzeko baimenik eman. Dagoeneko gorpu batzuk berreskuratu dituzte.


2024ko urtarrilaren 25ean - 12:52
Azken urteotan eman den erorketa handienetako bat izan da. // Argazkia: EITB
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gutxienez 70 hildako izan dira Maliko urre meategi batean izandako luizian. Meatzea ilegalki ari ziren esplotatzen, Maliko Gobernuak ez baitzuen meategia irekitzeko baimenik eman, baina meatzariak “modu irregularrean” eta “beren kabuz” ustiatzen hasi ziren, hedabideetan iturri ofizialek emandako bertsioaren arabera. Dagoeneko berreskuratu dituzte gorpu batzuk. Maliko herritarrak dira hildako gehienak, baina badira meatzari atzerritarrak ere, batez ere Ginea Bissaukoak, EITBk jaso duenez.

Eskualdean hildako gehien eragin dituen erorketetako bat izan da. Meategia Kobada herrixkatik gertu dago, Bamakotik 250 kilometrotara.

 


Irakurri gehiago: Mali Nazioartea Afrika
Mali kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.