Azawad inbaditzera, Baionatik abiatuta

  • Frantziako armadako buruzagiek larunbatean iragarri zuten Azawadeko hiruburua, Gao, kontrolpean hartu dutela. Bamakoren ipar-ekialdera dago, 1.200 kilometrora. Igandean Sud Ouest egunkariak informatu zuenez, Baionako paratxutisten errejimentuak parte hartu du operazioan.


2013ko urtarrilaren 28an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Baionako lehen RPIMA (argazkia: Roxane Minato BA118).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Indar armatu berezi horiek aireportua eta Gao hiria berreskuratzen eginiko lana goraipatu zuten Frantziako armadako goi-estamentuek. Hizkuntza militarrean esaten den moduan, “atea irekitzeko” erabili ohi dira.

Baionako lehen RPIMako (Itsas-armadako Infanteriako Paratxutisten Errejimentua) soldaduak eta COS (Operazio Berezietarako Komandoak) unitate batzuk Malitik banandu nahi duten Azawadeko independentisten kontrako interbentzio militarrean lehen lerroan dabiltzala erakusten du albisteak.

 


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...