Kasko urdinen txanda Malin

  • Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Afrika mendebaldeko 6.000 kasko urdin bidali ditu Malira. Urtea amaitu baino lehen beste 6.000 soldadu batuko zaizkie. Helburua, "segurtasuna eta egonkortasuna mantentzea", NBEren arabera.


2013ko uztailaren 1ean - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Urtea amaitu baino lehen 12.000 kasko urdin helduko dira Malira.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Urtarrilaz geroztik, errebelde tuaregen eta talde yihadisten aurkako nazioarteko aliantza militarraren buru da Frantzia. Malira heldu diren kasko urdin afrikarrek soldadu frantziarrak ordezkatuko dituzte, baina horrek ez du esan nahi Frantziako tropak etxera itzuliko direnik. Malin geratuko dira, euren laguntza beharrezkoa izan daitekeelakoan, Frantziako Gobernuak azaldu duenez. Gaur egun 3.200 soldadu frantziar daude Malin, bereziki Gao, Tessalit eta Kidalgo aireporturen inguruan.

Kasko urdinen egitekoa Mali iparraldeko hiriak babestea da batetik, eta uztailaren 28ko presidentetzarako hauteskundeetan segurtasuna bermatzea bestetik. Aurreikuspenen arabera, Minusma operazioak urtebete iraungo du.

Kasko urdinek egindako operazio militar handienetakoa da Malin hasi dutena.


Irakurri gehiago: Mali Nazioartea Afrika
Mali kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.