Maliko gerla: nola zaindu Frantziaren uranio hornitzea

  • Frantziako Estatuak Malin abiatutako interbentzio militarraren benetako kausa energia baliabideak segurtatzea da, Stéphane Lhommek Rue89 webgunean argitaratu duenez. Artikulua osorik euskaratu du Iñaki Etxelekuk, gure webgunean publikatua. Horren hainbait pasarte dituzu jarraian. 

2013ko urtarrilaren 11n, Frantziako Estatuaren armadak eskua sartu du Malin, talde islamista armatu batzuek Bamakora buruz abiatu dituzten mugimenduen ondorioz. Badira hilabeteak talde hauek beren esku daukatela Mali iparraldea, eta hara non, omen, ausartu diren herrialde osoaren okupatzeko.

Nork sinets dezake zinez, operazio hau “Maliko demokraziaren aldekoa” dela? Hamarkadak baditu, herrialde horietako erregimen erosiek zangopilatzen dutela. Hauek Frantziarengandik azkarki sustengatuak direlarik. Beraz, zergatik ote, halako bat bateko urgentzia “demokratikoa”?

Halaber, nork sinetsiko du “eskualdearen babestea” dela helburua? Egiazko helburua da Frantziako Estatuaren zentral nuklearren uranioz hornitzearen babestea: uranio hori, Niger iparraldeko meategietan ustiatzen baitute. Basamortu gunea da, mapa geografikoetan marra soil batek bereizten duena Malitik.

Artetik errateko, azpimarratzekoa da botere kolonial ohiak zein perbertsoak izan diren, zentzurik gabeko muga horiek marrazteko mementoan, lekuko populuak batere kontutan hartu gabe, eta inguru guztiz bitxiak dituzten herrialdeak asmatuz: Niger eta Mali; biak ere harea ordulari baten itxurakoak dira. Hego-sartaldeko eremu bat hiri buruarekin, arras bazter emana eta gehienbat basamortuz egina den ipar-sortalde eremu handitik urrundua.

Dudarik gabe, indar kolpe neokoloniala da hau, itxura egiteko, mementoko Maliko lehendakariaren laguntza eskaera batekin mozorrotu bada ere. Lehendakari horrek sinesgarritasunik ez duelarik, 2012ko martxoaren 22an egin den armadaren estatu kolpe baten ondorioz baita gobernu horretan. Berriz ere diogu ez diegula sinesgarritasun izpirik ematen fundamentalista lanjerosei. Droga eta arma salerosleak direnak gainera, jende zauritzeko eta hiltzeko lotsarik ez dutenak.

Bizkitartean, “demokraziaren aldeko” esku sartze militarraren ipuina ez dugu onartzen. Jada askotan erabili aitzakia da, bereziki AEBek nahi izan zutelarik petrolio iturriak bereganatu. Eta hara non berriz agertzen den, Frantziak bere erreaktore nuklearren uranioz hornitzea bermatu nahi baitu. Anartean, errate baterako, Rafale gerra hegazkin baten kostua, orduko 27.000 €koa delarik, azpimarra daiteke nuklear jatorriko argindarra, uste genuena baino askoz garestiagoa dela...

Bukatzeko, berriz ere, begi- bistakoa da atomoak eta Estatu arrazoiak ez dietela ingurumenari eta bizidunei kalte egiten baizik, baita demokraziari ere.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude