Francoren hezurrak mugitzeko lege-dekretua auzitara eramango du PPk

  • Espainiako alderdi eskuindarrek ez dute babestuko Sánchezen gobernuaren ekimena, Francisco Franco diktadorearen hezurrak Erorien Haranetik ateratzeko.


2018ko abuztuaren 23an - 10:21
(arg.: Wikipedia)

Ostiralean da onartzekoa Espainiako Gobernua lege-dekretua, eta ondoren, Kongresuan bozkatuko dute. Orain arte aho txikiarekin aritu badira ere, asteazkenean Ciudadanos eta PP alderdietako bozeramaileek argi azaldu dute ez dutela lege-dekretua babestuko, abstenitu egingo dira. Areago, popularrek Konstituzio Auzitegira jotzeko asmoa erakutsi dute, lege-dekretuaren formula teknikoa aitzakia hartuta.

Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sánchezek uda hasieran iragarri zuen pronto zirela diktadore faxistaren hezurrak monumentutik ateratzeko, baina arazo legal ugari eta frankismoa defendatzen duen eskuin-muturraren oposizioa aurkitu ditu bidean. Francoren oinordekoek, esaterako, Espainiako erregimenak Vatikanoarekin bere garaian sinatu zuen konkordatua erabili nahi du ekimena eragozten saiatzeko.

Frankismo garaiko epaiak bertan-behera

Sinbolikoki Francoren gorputzarekin zer egin baino garrantzia askoz handiagoa duen urratsa emateko prest dagoela adierazi du Espainiako Gobernuak, Oroimen Historikoaren Legea aldatuz: frankismoko epai eta zigor guztiak bertan behera uztea.

Biktimen elkarteek aspaldi egindako eskaria da eta PSOEko bozeramaile Andriana Lastrak azaldu duenez dekretu hori ere kaleratuko dute, ERC alderdiarekin adostutakoaren arabera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskuin muturra
Erorikoen monumentua eraistea eskatu dute Iruñean

Memoria historikoaren aldeko hemeretzi eragilek bat egin dute, Askatasunaren Plazako eraikina eraisteko eskatzeko. “Ezinezkoa da frankismoaren monumentu honi nortasun berri bat ematea”, azaldu dute.


2024-02-09 | Gedar
Isuna jarri diote Barakaldoko lagun bati, faxista bati aurre egitea egotzita

Iazko uztailean eraso zion faxista talde batek, labanaz. Orain, erasotua izan zen pertsona horri jarri diote 600 euroko isuna, faxistetako bati aurre egitea leporatuta.


Analisia
Ituñoren aurkako kanpaina: BMW, Iberia, eta izan automata

Presoen eskubiderako Sarek larunbaterako deitu zuen manifestazioan parte hartu zuen, beste urte batez, Itziar Ituño aktore basauritarrak. Eskuin muturreko eragile eta erabiltzaileek bere aurkako kanpaina jarri dute abian. Lehen neurriak heldu dira: BMWk eta Iberiak... [+]


Voxeko euskal anti-sistemak

“Eta, zer giro sumatzen duzu ostegunari begira?”, galdetu nion A30eko grebaren antolakuntzan ari zen militante feministari. “Egia esan, burua ikastetxeko gatazka batean izan dut azkenaldian”, erantzun zidan larritasun aurpegiarekin.

Vox alderdiaren... [+]


Eguneraketa berriak daude