Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

  • Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi bat da taldea; erakundeek eta poliziak ez dute ekiteko beharrik ikusten baina.


2025eko ekainaren 20an - 09:48
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Arrazakeria, islamofobia, erailketarako deiak eta mota guztietako gehiegikeriak. WhatsApp mezularitza aplikazioko “Lo Vimos en Irun” taldeko mezuak dira, maiatzaren 5ean sortu zenetik milaka mezu, bideo eta argazki trukatu dira bertan. 700 bat laguneko talde honetan antolatzen dira asteroko ‘auzokide patruilak’, larunbat gauetan Irungo kaleetan egiten direnak maiatza erdialdetik, delituak prebenitu nahian, antolatzaileen hitzetan. Praktikan, biztanleria magrebtarraren aurkako gorrotoaren haztegi bat da taldea, eta patruiletan behatze soilaz harago, eraso bortitzak egiteko asmoa erakutsi dute askok. Moro edo urdaiazpikoari alergikodeitzen dituztenekiko obsesio bat gailentzen da WhatsApp taldeko mezuak irakurrita.

 

 

Antxeta Irratiak hainbat aste igaro ditu taldean azken sei asteetan trukaturiko mezuak eta haien eranskinak irakurri, sailkatu eta ikertzen. Ondorioa argia da: taldean administratzaile botereak dituzten zortzi lagunak eskuin muturretik hurbil den ideologiak bultzatzen ditu. “Ideologiarik gabeko herritar taldea” direla behin eta berriz errepikatu arren, agenda politiko bat ezarri nahi dute Irunen. Administratzaile bat espainiar estatuko telebista batzuetako ohiko kolaboratzaile irundarra da, Israelen hezitako segurtasunean aditu mediatikoa.

“Lo Vimos en Irun” taldearen lehen ordu eta egunetan trukatu ziren mezurik bortitzenak, artean kide gutxi eta sortzaileen hurbilekoak bakarrik zirelarik bertan. Hala, maiatzaren 7an partaide batek mezu hau igorri zuen: “Aiako Harrian bada leku bat Allahrekin azkar elkartuko liratekeena”, amildegi baten argazki bat atxikiz. Erailketarako dei horri irriekin erantzun zioten hainbatek, eta kide bat kexatu zen, “errespetua” galdeginez. Segituan kanporatu zuten taldetik azken hau. Aste batzuk beranduago, ustez lapurretan ibilia zen magrebtar jatorriko pertsona bati buruz ari zirela, lagun hori lokal batean sartu eta lekuari sua emateko proposatu zuen beste kide batek. Honi, hainbat emojiren bidez bihotz eta txaloekin erantzun zioten.

Patruilak, jaka horiekin edo armaturik?

Ekainaren 7tik 8rako gauan, arratseko 00:30ean, Aduana kalean zebilen patruilako talde bat. Antolatzaileek jaka horien bidez identifikagarriak direla baieztatzen badute ere, parte hartzaile oso aktibo batek partekaturiko argazki batean argi ageri da kaleko jantzi arruntekin zebilela taldea. “Marokoar” baten atzetik zebiltzala zehaztu zuten mezuetan, eta ondoren bi bideo ilun bidali, arabiarrez egindako oihu batzuk entzuten direlarik soinuan, besterik ez. Bigarren bideoan aldiz, bi lagun ageri dira lasaitasunez oinez ibiltzen, neska eta mutil gazte bat. Ondoren igorritako mezuetan, alarma doinuan “inguratzen ari dituztela” ohartarazten du patruilako kide batek, jarraian “dena konpondua” dagoela errateko. Antza, arabiarrez egindako oihu batek eraman zituen bertaratzera, beste indiziorik izan gabe.

Jaka horirik ez, baina “Lo Vimos en Irun” taldean hamarnaka mezu eta irudi gurutzatu izan dituzte kideek, piper beltzeko esprai eta borra luzagarriei buruzko aholkuak ematen. Tresna haietako asko defentsarako legezkoak izanik ere, legez kanpokoak direnei buruz umore doinuan ere irakurri daiteke gomendiorik. Are larriagoa, “jipoi” hitza gutxienez sei aldiz agertu denean taldeko mezuetan, bestelako ekimen larriagoak kontuan hartu gabe.

Maiatzaren 24an bidalitako beste bideo batean, gizon bat ageri da Urdanibia plazaren inguruan, beste biren atzetik korrika. Bat harrapatzen du, segundo gutxiren buruan berriz askatzeko. Bideoa grabatzen, plazaren beste aldean, bi gizon, batek motxilan Punisher logoa duela, eskuin muturreko talde bortitzek eta ideologia horretako hainbat polizia agentek erabiltzen duten ikurra. Antxeta Irratiak ezin izan du bideoa noiz grabatua den ziurtatu, baina ekainaren 7ko gaueko patruilako irudi eta mezuak igorritako partaide berak igorri zituen taldera.

Gaur-gaurkoz, “Lo Vimos en Irun” taldean ez da larunbatetako patruiletan bortizkeria fisikoa erabili izanaren ebidentziarik ageri. Aldiz, intimidazio saiakera ugari irakurtzen dira, askotan denbora errealean kontatzen baitute partaideek ikusi eta egiten dutena. Gizon eta emakumeak jarraitu, inguratu eta atxiki izana kontatu izan dute azken asteetan. Azpimarratzekoa da espainiar legedian 20 lagun baina gehiagoko elkartze oro elkarretaratze edo manifestaldia dela, eta hala, agintariei jakinarazteko beharra dagoela. Modu berean, pertsona bat haren borondatearen aurka atxikitzea legez kanpoko atxiloketa delitua izan daiteke, lau eta sei urte arteko espetxe zigorra aplika dakiokeen delitua.

Erakundeak, itsu, mutu, gor

Antxeta Irratiak maiatzaren 21ean eskatu zion Irungo Udaleko segurtasun ordezkariari ‘auzokide patruilei’ buruzko erreakzio bat. Bere komunikazio arduradunak Alkatearen kabinete buruaren ezezkoa helarazi zigun. Hurrengo astean, zuzenean kabinete buruari eskatu zitzaion berriz ere gaiari buruzko Udalaren erantzun ofizial bat, eta hark ezezkoa berretsi zuen. Ekainaren 12an, Sanmartzialetako segurtasun protokoloa aurkezteko prentsaurrekoan, gaiari buruz galdera egin zitzaien Irungo Alkateari, Segurtasun ordezkariari, Udaltzainburuari eta Irungo ertzain etxeko ertzainburuari. Azken honek, Andoni Urdangarinek, eman zuen erantzunean “txaleko batzuekin Irungo auzoetan paseatzen” dabiltzan herritar batzuei “garrantzirik” ematen ez dietela adierazi zuen. Haien berririk izan ez dutela ere azaldu zuen, erran zuenez ez dietelako dei egin, eta “zerbait ikusten badute, [badakitela] zer egin, Ertzaintzari edo Udaltzaingoari deitu”.

Urdangarin ertzainburuak dioenaren aurkako bidean doaz, baina, maiatzaren 24tik “Lo Vimos en Irun” taldean partekatutako hainbat mezu. Egun hartan, bezperako patruilari buruz bidalitako mezu batek hala zioen: “Atzokoa oso ongi joan zen, poliziarekin elkarlanean aritu ginen eta jada talde bezala ezagutzen gaituzte. (…) Berdinak ikusten ditugun hurrengo aldian zuzenean abisatzeko eskatu ziguten”. Ekainaren 7ko patruilan ere, ertzainak nora bidean ziren partekatu zuten lagun batzuek taldean, gutxienez dei bat egin izanaren seinale.

Islamofobia, 700 laguneko plaza publikoan

Fededun musulmanek txerrikirik ez jateko duten betebeharra dela eta, trufaz, “urdaiazpikoari alergiko” deitzen diete WhatsApp taldean jatorri magrebtarreko pertsona guztiei. Besteak beste, “urdaiazpiko bat ipurditik sartzea” edo “magra oso bat gainera botatzea” proposatzen dute taldeko kide batzuek. Jipoitzea, amildegi batetik behera botatzea, eta denak Euskal Herritik kanporatzea ere ohiko proposamenak dira “Lo Vimos en Irun” taldeko partaideen artean. Hainbat sare sozialetan eta kalean afixen bidez iragarritako sarbide publikoko taldea izanik, gorroto delitu gisa sailkatu daitezkeen mezuak dira. Irungo Udalak eta Ertzaintzak, baina, ez dute momentuz ekiteko beharrik ikusi.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskuin muturra
Bolsonaroren erorketa: zigor historiko baten gakoak

Auzitegi Gorenak 27 urte eta hiru hilabeteko kartzela-zigorra ezarri dio Jair Bolsonarori, Latinoamerikako ultraeskuindarren erreferenteari, Lularen aurka hauteskundeak galdu ostean, 2022an estatu-kolpe saiakera baten buru izateagatik.


Ihes eginda jarraitzen du Charlie Kirk eskuin muturreko influencerra hil duen pertsonak

Utahko Unibertsitatean, 3.000 entzuleren aitzinean diskurtsoa zabaltzen ari zela gertatu da hilketa asteazkenean. Donald Trumpen hurbileko aurpegi ezaguna zen Kirk.


2025-09-08 | Axier Lopez
Argentinako ultraeskuinak lehen kolpea jaso du haustekundeetan

Peronismo klasikoak Buenos Aires probintziako hauteskunde legegileetan botoen %47,2 lortu du. Javier Mileiren La Libertad Avanza hautagaitza 13 puntura geratu da (%33,7). Emaitza esanguratsua da bozka emateko eskubidea duten argentinarren %38 Buenos Aires probintzian biltzen... [+]


Arrazakeria, eskuin muturrerantz arrastatzen gaituen korronte zabala

Europan eta munduan arrazakeria gora doa, eta Euskal Herria ez dago joera horretatik salbu. Egun, herritarrak eta jendarteak eskuin muturraren baloreak bere egiteko bide nagusietakoa da arrazakeria. Arazoaren larritasunari tamaina hartzen saiatu gara, eta aztertu ditugu zenbait... [+]


2025-07-30 | Ahotsa.info
Eskuin muturreko talde sektario batek 'Nabarro'ren omenaldia oztopatu du Abarzuzan

Eskuin muturreko sekta erlijioso bateko kideek, Deierrin bizi direnek, 1986an erbesteratuen aldeko ekintza batean Hernanin hil zen Fernando Ros Abartzuzako gaztearen omenezko ekitaldiko bidea oztopatu zuten igandean.


2025-07-22 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Japoniar nazionalismoa hasi da berragertzen mozorrorik gabe

Japoniako goi-ganberaren erdia berritzeko uztailaren 20an egindako hauteskundeek berretsi eta ondu egin dituzte aurreikuspenak: Alderdi Liberal Demokratikoak eta haren ia betiereko aliatua den Komeito konfesional eskuindarrak galdu egin dute Aholkularien Batzar horretan zuten... [+]


Migrazio politikak gogortzeko eskuin muturrarekin bat egin du Portugalgo Gobernuak

Portugalgo Gobernua osatzen duten Alderdi Sozialdemokratak eta CDS-Alderdi Popularrak Chega eskuin muturreko alderdiarekin bat egin dute Atzerritarren Legea erreformatzeko. Delitu larriak egiten dituzten migratzaile nazionalizatuei pasaportea kenduko diete, herritartasuna... [+]


2025-07-17 | Gedar
Faxisten protestak porrot egin du Torre Pachecon: Polizia eta prentsa gehiago, manifestariak baino

Lintxamenduen ostean immigrazioaren aurka izan den lehen mobilizazio-saiakerak ez du jarraitzaile gehiegi erakarri, baina izu arrazistak hartu du herria.


Delinkuentzia eta segurtasun eza, migratzaileak jipoitzeko aitzakia faltsuak

Jazarpen arrazistak eztanda egin du Espainiako Torre Pacheco herrian, Euskal Herrian ere ezagun zaizkigun diskurtsoak hauspotuta: immigrazioa lotzea delinkuentziaren, sexu-erasoen eta segurtasun faltaren gorakadari. Baina datuek frogatzen dute gezurra direla gorroto diskurtso... [+]


2025-07-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Torre-Pacheco

Twerk klasean gertatu zen, Bilbon. Merkataritza-gune batean dago dantza eskola, eta gortinek ez dituzte kristalak erabat tapatzen. Emakumezko lau ikasleok eta irakasleak luzaketak egiten geundela, gure short labur eta top-ak jantzita, bi mutiko hasi zitzaizkigun kristalaren... [+]


Etorkinen aurkako "ehiza-gau" antolatuak egin dituzte Espainiako herri batean, inpunitate osoz

Hainbat gauez jarraian, gorrotoa eta arrazakeria hedatu eta "etorkinen aurkako ehiza" egin dute Murtziako herri batean, "Espainia garbitzeko". Kolektibo antiarrazistek ultraeskuinaren inpunitatea salatu dute.


Baionako fiskaltzak ikerketa abiatu du Ane Lindanek EHZn egindako emanaldiaren harira

Espainiako Abokatu Kristauen Fundazioak Bilboko artista salatu du arrazoi beragatik, “eskarnio delitua” egin duela argudiatuta. EHZk barkamena eskatu die artistaren emanaldiak mindu dituenei, baina egoera gorrotoa sustatzeko baliatu dutenengandik “urrun”... [+]


Hernaniko Txosna Batzordea: "Faxismoari eta arrazakeriari bidea itxiko diegu"

Hernaniko San Joan jaietan magrebtarren kontrako eraso gehiagoren berri eman dute Hernaniko Txosna Batzordeak eta Amher SOS Arrazakeriak. Salatu dute herrian asteak daramatzatela "jarrera, gezur eta ekintza antolatu arrazistak" bizitzen, eta ohartarazi dute: "Hau... [+]


Ehunka herritar elkarretaratu dira Hernanin San Joan gaueko eraso arrazisten kontra

Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]


Eskuin muturreko talde batek Donostiako 'Jesusen Bihotza'-ren aldeko ekimena egin du

Donostiarra, defenda ezazu zurea leloarekin pankarta bat jarri dute, Jesusen Bihotza duen Espainiako bandera batekin batera.


Eguneraketa berriak daude