Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher elkarte multikulturalak deituta, ehunka lagun elkarretaratu dira herriko plazan astearte arratsaldean.
Sanjoan festetan, ekainaren 23ko gauean istilu larriak izan ziren Hernanin, eta zaurituak eta atxilotu bat eragin zituzten hainbat borrokak eta Ertzaintzaren oldarraldiak. Txosna Batzordeko eta Hernaniko Udaleko iturriek azaldu dutenez, liskar baten ostean hasi ziren istiluak, eta gauean zehar hiru talde-eraso arrazista izan ziren, “jipoi masibo eta antolatuen bidez”. Pertsekuzio horien ondorioz pertsona bat ospitaleratu behar izan zuten, Gedar-ek zabaldu duenez.
Gertakariak salatzeko, Amher elkarte multikulturalak eta beste hainbat eragilek deituta ehunka pertsona bildu dira Hernaniko Gudarien plazan astearte arratsaldean. Amaieran irakurri duten adierazpenean esan dute Hernanin “magrebtar jatorriko herritarren aurkako gorroto mezuek” ez dutela lekurik, “ezta edozein herritarren osotasun fisikoa arriskuan jartzen duten jarrerek ere”.
"Edozein kasutan, herri bezala horrelako egoerei eman nahi diegun erantzuna da hemen jokoan dagoena”, Amher elkartea
Elkarteak argi du Hernanin bizitakoa bezalako gertakariek “jatorri arrazista” dutela: “Edozein kasutan, herri bezala horrelako egoerei eman nahi diegun erantzuna da hemen jokoan dagoena”, esan dute amaieran.
Hernaniko Udalak bat egin du elkarretaratzearekin eta gertakariak gaitzesteko adierazpen instituzionala onartu du. Azaldu duenez, ez dago “informazio argirik” istiluen aurretik izandako liskarraren inguruan. Pertsona batek ZIUn amaitu zuela zabaldu zen sare sozialetan, baina inork ez du halakorik baieztatu.
Hernaniko alkate Xabier Lertxundik EiTBri azaldutakoaren arabera, San Joan gauean pertsona batek babesa bilatu zuen udaletxean dozenaka lagun atzetik zituelako; istiluek gain hartuta, Udaltzaingoak Ertzaintzari laguntza eskatu zion eta horrek “giroa are gehiago gaiztotu” zuen.
Txosna Batzordea: “Ez dago lintxamendua justifikatzerik”
Hernaniko Txosna Batzordeak poliziak txosnagunean egindako “oldarraldi bortitzak” salatu ditu eta elkartasuna adierazi die zaurituei.
“Irmoki salatu nahi ditugu gertakarien harira asmo interesatuarekin zabaltzen ari diren bulo eta gezur arrazistak, baita Hernanin jaien aurretik hedatutakoak ere”, Hernaniko Txosna Batzordea
Era berean, Amherren elkarretaratzearekin bat egin du eta bere iritzia eman nahi izan du eraso arrazisten aurrean: “Liskar edo borrokaldi batek ez du sekula justifikatuko talde eraso antolaturik”, esan du.
Batzordean daude Hernani Errugbi Elkartea, Bilgune Feminista, Ernai, Mugimendu Sozialista, Kontrakantxa Gaztetxea, Askapena, Denak Etxera, Elkartasun Taldea eta Boltaia. “Irmoki salatu nahi ditugu gertakarien harira asmo interesatuarekin zabaltzen ari diren bulo eta gezur arrazistak, baita Hernanin jaien aurretik hedatutakoak ere”, azaldu dute ohar batean. Beren ustez elkarbizitza urratzen duten jokaeren aurrean “ez dago lintxamendua justifikatzerik”.
Buloak eta gezur arrazistak
Hernanin aurreko asteetan hainbat mezu xenofobo zabaldu dira ultraeskuinari loturiko sare sozial toxikoetan, herriko segurtasuna aitzakia hartuta. Horren aurrean, Amherrek elkarretaratzea egin zuen pasa den ostiralean, arrazakeria salatzeko.
Hernaniko ikastetxeak eta hezkuntza eragileak biltzen dituen Hezkuntza Plataformak, bere aldetik, ohartarazi du azkenaldian “xenofobiaren gorakada nabaria” gertatzen ari dela herrian eta horren atzean “mezu faltsuak” baino ez daudela. Harrera Sareak ere X sareko kontu batzuk seinalatu ditu “gezurrak zabaltzeagatik” eta Hernanin gertaturiko “ehiza” salatu du.
Euskal Udalekuetako hezitzaileek agerraldi jendetsua egin dute ostiralean. Azaldu dute edozein eraso “erabat” gaitzesten dutela eta prest agertu dira, beren artean erasotzailerik balego, “neurriak hartzeko”.
Mugimendu transfeministaren ustez, Bernedoko udalekuen inguruko gezurrak hedatu dituzte eskuin muturrak eta sektore erreakzionarioek. “Lintxamendu kanpaina” eta “eraso antolatua” olatu erreakzionario orokorrago baten markoan kokatu dituzte. Sexu-genero... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
50 urte bete dira Txiki eta Otaegi fusilatu zituztenetik. Urteurrenaren harira, BERRIAk lan hau ekoiztu.
«Txikiren anaia bat kalean ikusi nuen behin, Zarautzen [Gipuzkoa], eta pentsatu nuen: '50 urte igaro dira fusilamenduaz geroztik. Zer pentsatuko du berak? Nola... [+]
"Ikasleok ez dugu genozidioa onartzen; ikasleok Flotilla babesten dugu; ikasleok ez dugu Trumpen planean sinesten, eta Palestina askatu nahi badugu, Israelen aurka borrokatu eta Israel suntsitu behar dugu", azaldu du IAk.
Zahartzaro duina eta askea izatea eta bakardadeari aurre egitea dira, besteak beste, Etxekide kooperatibaren helburuak.
“Elkarrekin ehuntzen dugun merkatua” ekimena sortu dute Santo Domingoko merkatuaren egoera eta etorkizunaren inguruan hausnartzeko. Comiruñak kudeatuko du Santo Domingoko merkatua eta espezializazio proiektu batean sartzea proposatu du
AEBn egindako ikerketa batean frogatu dute maila sozioekonomikoan diferentzia handiak egoteak arrastoa uzten duela haurren garapen neurologikoan. Hala, desberdintasun ekonomiko nabarmenean bizi diren haurrek osasun mentaleko arazoak izateko joera handiagoa dute, hainbesteko... [+]
Frantziako Gobernuaren aurrekontua fintzen ari diren honetan, "justizia soziala eta fiskala" aldarrikatu dute karrikatik. Irailaren 18ko mobilizazioak baino jarraipen ahulagoa ukan du osteguneko greba deialdiak.
Sei hilabete bete dituzte Gasteizko lorezainak greba mugagabean. Hamaika mobilizazio eta Enviser enpresarekin zein Udalarekin eginiko bilera batzuen ostean “epe laburrean” akordiorik lortu ezean borrokarako fase berri batean sartuko direla iragarri dute langileek... [+]
Hemeretzi herritan izango dira IAk antolatutako mobilizazioak, "Israelgo Estatu sionista eta terroristaren genozidioa salatzeko".
Euskal Herriko zazpi lurraldeetan barna, hamabost egunez segidan hamabost kontzertu antolatu ditu Musika Zuzenean proiektuak, 15 urte betetzen dituztelako. Areto txiki, taberna eta espazio autogestionatuetan izango dira. Anari, Niña Coyote eta Chico Tornado, Ezpalak eta... [+]
Bizikleta denda bat dauka Juanlu Primok Bilboko San Frantzisko auzoan: bere gurasoek taberna izan zuten auzo berean. Gurpilez betetako dendan jarraitzen du gustura, auzoan izaten ari diren aldaketen lekuko.
Armadoreak salatu zuen hamasei arrantzaletik hamabi matxinatu egin zirela, eta Guardia Zibilak artatu eta gero, Asturiasen egon da amarratuta. Asteazken goizaldean heldu da Getariako portura.
Hungaria, 1038. Eztebe I.a erregea, erresumaren fundatzailea hil zen. Handik mende erdi eskasera, 1083an abiatu zen haren kanonizazio prozesua, eta, hala, historiako familia santuenaren historia ere abiatu zen; guztira, Hungariako errege-familiako hamar kide izendatu zituzten... [+]