Francoren deshobiraketa egiazko oroimen historikoari aurre ez egiteko sasi keinu nahasgarri gisa

  • Baliteke iritzi artikulu honen izenburuak hainbat irakurle harritu izana Oroimen historikoa bere balioa galtzen ari den garai hauetan, zerbait etereo eta zuria bilakatu arte (Egia, Justizia, Erreparazioa eta berriz ez gertatzeko Bermeak printzipioetatik erabat urrunduta), ezin dugu kritikatu besterik Francoren momiaren inguruan burutzen ari den operazio kosmetiko hutsala. Espainiako gobernuko presidenteak bere burua zuritzeko tamainako operazio kosmetikoa da hain zuzen, non memoria historikoa erabili nahi duen keinu laino gisa, gai honetan zerbait egiten duela adierazteko, baina hori bai, gehiegi “busti” gabe.


2019ko urtarrilaren 11n - 11:23

Trantsizio garaian, “bake eta adiskidetze nazionala”ren mesedetan, Erregimen Frankistak eragindako gizateriaren aurkako krimenak amortizatu zuen PSOE berbera, “1977ko Amnistiaren legea”, (“ley del punto final” ere deitutakoa) hain eredugarritzat definitzen duen berbera, guzti honen buru jartzen da. Nazioarteko legeria guztiek aitortuta zituzten biktimen eskubideak zapuztu zituen alderdi burua, orain Oroimen historikoaren itsasontziko lemazaina izendatu nahi du bere burua, Francoren momiaren inguruan muntatutako ekaitz mediatiko hutsarekin. “Gatopardo” bezala: zerbait aldatzen doala sinestarazi, azkenean ezerez aldatzeko; Franco hobitik ateratzea trantsizioko iruzur itzela oraindik gehiago finkatu, eta aldi berean Erregimen Frankista kriminala eta ondorengo oinordekoen erabateko inpunitatea irauteko eta mantentzeko erabili.

Zeren arazoaren muina ez da Francoren momia hilobitik atera ala ez, baizik eta Espainiako erakunde publiko zein pribatu guztietan (Armadan, Epailetzan, Eliza katolikoan, Polizian, Hezkuntzan, Alderdi politikoetan, komunikabidetan...), erroetaraino txertatuta dagoen  frankismo infiltratua azaleratzea eta hortik kentzea.

Hobe litzateke diktadorea amaraunen artean eta naftalina katoliko-benediktinoen artean, bere mausoleoan jarraitzea baina diru laguntza publikorik jaso gabe eta Espainiako Estatuak bere osotasunean egin beharrekoa behingoz egitea, hau da, bere barneko arrasto faxistak eta frankistak betirako astintzea eta garbitzea.

Diktadorea “Valle de los Caidos”tik ateratzea faxismoa goraipatzeko beste santutegi batera eramateko Elizaren bedeinkapenarekin, da, hain zuzen, saihestu beharrekoa. Faxismoaren  biktimen enegarren umilazioa bihur ez dadin eta genozidioren ukapenaren jarraitzaile multzoaren inpunitateak, nahiz maila pertsonalean, nahiz komunikabide taldeetan edota antolakunde politikoetan, jarrai ez dezan.

Francoren deshobiraketa, “bake nazionalari”,“ereduzko trantsizioari” eta Espainiako “ereduzko demokrazia monarkikoari” kantu berri bat bihurtzea tristea litzateke (eta beste behin, betikoen inpunitatearen gainean eraikitakoa).

Eraildako milaka iraultzaileek, errepublikazaleek, abertzaleek (hauetako batzuk EAE-ANVko ezker abertzaleko militanteak), non genozidak eta bere jendailek hauen hilobia arpilatu zuten, ondotik bortxaz Diktadorearen mausoleoan hilobiratuak izateko, biktimak izanda, zerbait gehiago merezi dute; eta haien oroimenaren alde ere, zerbait gehiago merezi dute. Guztiaren gainetik Egia, Justizia, Erreparazioa eta berriz ez gertatzeko Bermeak merezi dute. Jakina,  PSOEko gobernuaren amarru folklorikoek ez dute, ezta urrutitik ere, horrelakorik eskaintzen.

Alberto Muñoz Zufia  eta Txarli Gonzalez Llorente

Eusko Lurra Fundazioko kideak

 

 

 

Euskal Herria, 2019ko urtarrilaren 10a.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Donostiako Polloe hilerriko gurutze frankista eraisteko eskatu du EH Bilduk

CNT sindikatuak egin duen eskaera ofiziala babestu du udaleko koalizio abertzaleak, eta faxistekin batera lurperatu zituzten biktima guztiak bilatzeko eskatu du.


Ezkabako iheslari Segundo Hernandez identifikatu dute Eguesibarreko Eliako hobian

Gasteiztarrarekin bederatzi dira ihesaldian parte hartu zuten identifikatutako pertsonak. Guztira, Nafarroako DNA Bankua sortu zenetik 43 pertsonaren datuak lortu dituzte.


Garaileak esaten duenean amaitzen al da gerra bat?

Badakigu gerra bat noiz hasten den, baina ez noiz amaituko den. Hainbatetan entzun dugu esaldi hori, eta topikoa dirudi, baina arrazoirik ez zaio falta, gaur egun munduan barrena bizirik segitzen duten gatazka ugariei erreparatuz gero. Gauza bera esan liteke 1936ko uztailaren... [+]


2024-09-06 | Ahotsa.info
Jose Mari Esparza, herrigintzari eskainitako bizi oso bat

Hamaika TBk estreinatutako Esker Onez saioa dedikatu diote Tafallako editore eta Ezker Abertzaleko militante historikoari.


Iruñeko historia, hamar emakumeren bizipenetatik kontatua

Kalean eginen den antzezlan batek garai bateko Iruñean bizi ziren hamar emakume izanen ditu protagonista. Memoria Eszenikoa izenarekin emakume haien bizipenak, sentimenduak, pairatutako errepresioak eta isilarazitakoak kontatuko dituzte hiru aktorek. Alde Zaharrean barna... [+]


Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako zentroari Gasteizko Urrezko Domina ematearen aurka mobilizatuko dira oroimenaren aldeko elkarteak

Abuztuaren 5ean emango dio domina zentroari Gasteizko Udalak, eta abuztuaren 2rako elkarretaratzea eta prentsaurrekoa deitu du Memoria Osoa plataformak. Martxoak 3 elkarteak salatu du “planteamendu diskriminatzailea” eta “irakurketa partziala” egiten... [+]


Otxandioko sarraskitik 88 urte betetzen diren egunean, EH Bilduk mozioa aurkeztu du Senatuan Angel Salas Larrazabali kondekorazioak kentzeko

Otxandioko bonbardaketaren erantzule nagusietako bat da Angel Salas Larrazabal urduñarra. Hortaz, herritarren aurka Euskal Herrian eginiko lehen bonbardaketan parte hartu zuen.


Arabako diputatua zen Modesto Manuel Azkonaren hezurrak bere sorterrira itzuli dira, 88 urteren ostean

1936an fusilatu zuten frankistek, une horietan Arabako diputatua zela, eta herriko beste 42 fusilatuen hilobian bertan sartu zituzten Manuelen gorpuzkinak.


Bego Ariznabarreta Orbea. Gerrarik ez
“Gure aurrekoek bizitako gerraren traumak eta sintomak ditugu oraindik”

Gurasoak hilik, etxeko ganbara husteari ekin zioten
seme-alabek. Hainbat gauzaren artean, koaderno eta paper sorta, argazkiak eta nahi beste agiri. Bego Ariznabarreta Orbeak aita aspaldi zenduaren gerrako memoria harrigarriak zurian beltz irakurri, eta jabetu zen altxorraz,... [+]


Aurreskua, bertsoak eta musika emanaldiak German Rodrigezen omenez

Aurten ere, uztailaren 8an, astelehenean gogoratuko dute German Rodrigez haren omenezko oroitarriaren alboan. 13:00etan izanen da: aurreskua lehenbizi, Mikel Lasarteren bertsoak gero eta La Furia eta Fermin Balentziaren emanaldiak bukatzeko. Iluntzean, Peñak, isilik eta... [+]


Angel Berrueta eta bere senitartekoak indarkeria polizialaren biktima moduan aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Naiz.eus-ek aurreratutakoaren arabera, 2004ko martxoan Espainiako polizia batek eta bere semeak erail zuten Angel Berrueta eta bere alargun zein seme alabek, Nafarroako Gobernuaren aitortza ofiziala jasoko dute, indar polizialen indarkeriaren biktima moduan.


Igari eta Bidankoze arteko errepidea eraiki zuten frankismoaren esklaboei omenaldia egin diete

1939 eta 1941 bitartean Igari eta Bidankoze arteko errepidea eraikitzera behartu zituzten frankismoaren 2.400 esklaboak omendu zituzten larunbatean, Igariko gainean. Errepresaliatu antifaxista haien memoriak gure bidea izan behar duela aldarrikatu zuten omenaldia antolatu zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude