Rosi, bai, hala esaten baikenion etxekook eta lagunek. Ekainaren 30ean 29 urte egingo ditu hil zela, ertzainek 7-8 metrora jaurtikitako pilotakada batek eragindako infekzioaren ondorioz. Garbi geratu zen hori, 2023ko urtarrilaren 26an, Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordearen aurrean egindako agerraldian edo lan-saioan. Geroztik, urte eta sei hilabete joan dira, eta berririk ez “Giza eskubide, biktima eta aniztasun zuzendaritza” organo kudeatzailearen aldetik. Halako organo baten aldetik biktimenganako beste enpatia eta hurbiltasun jarrera bat espero zitekeen.
29 urte hauetan aurre egin diogu Rosiren heriotzari, bizitzak aurrera egiten baitu, baina, nola egin aurre une hartan eraiki zen gezurrari, gure emazte, ama, senide, laguna, Rosiren heriotza, heriotza naturala izan zela zioen gezurrari? Eta geroztik hori da egia ofiziala. Horrek, etsipena, injustizia sentsazioa eta gaindi ezina den mina eragiten dizkigu. Noiz arte? Horretara kondenatuta gaude betirako? Ez dugu erantzunik merezi Justizia(?) Sailetik? Ez al dago justiziarik biktima mota batzuentzat?
Azal ditzagun azken urte eta erdiko gertakariak kasuaren inguruan:
- 2022ko udan Giza Eskubideen Sailera deitu genuen eta e-maila idatzi, adierazita Xabier (Rosiren alarguna) urteetan gora zihoala eta osasunez ez zegoela ondo, eta kezkatu eta sufriarazten ziola izugarri emaztearen heriotza argitu gabe egoteak oraindik. Udazkenean izandako harremanen ondorioz, 2023ko urtarrilerako lotu genuen Balorazio Batzordearekin hitzordua.
- 2023ko urtarrilaren 26a. Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordearekin bilera Arantzazu hotelean.
Urte eta sei hilabete joan dira, eta berririk ez “Giza eskubide, biktima eta aniztasun zuzendaritza” organo kudeatzailearen aldetik. Halako organo baten aldetik biktimenganako beste enpatia eta hurbiltasun jarrera bat espero zitekeen
Lehenik, senarrak eta alabek luze, zehaztasunez eta datuak erabiliz azaldu zituzten zoritxarreko egun hartako gertakariak. Uneko egoera, ertzainek jaurtikitako pilotakada, haien jarrera Rosi lurrean zela… Baita hurrengo egunetako bilakaera ere, infekzioak heriotza eragin zion arte. Hori guztia errespetu osoz eta haienganako enpatia eta gertutasuna azaldu zuten batzordekideen aurrean.
Ondoren, Paco Etxeberria forentsearen galderei erantzunez, Rosiren jarraipena egiten zuen mediku nefrologoak heriotzaren arrazoiak zeintzuk izan ziren azaldu zituen hizkera espezializatuan, maiz, argibide arruntagoak erabilita, guztiok ondo ulertzeko moduan. Ez zuten zalantzarako zirrikiturik utzi. Heriotza pilotakadak eragindako infekzioaren ondorioa izan zen. Batzordeko parte diren forentseek ere ez zuten zalantza agertzeko moduko galderarik egin.
Oso gustura atera ginen saiotik. Gogorra izan zen, barnea astindu zigun, sendatu gabeko zauriak berriz zabaldu ziren, baina, aldi berean, ukendu modukoa eta sendagarria izan zen saioa. Behingoagatik, errespetuz, arretaz eta enpatiaz entzunak izan ginen. Gaia ondo bideratuta zegoen sentipena genuen guztiok.
- Bizpahiru hilabeteren buruan, batzordekideek esan zuten euren erabakia hartu eta Justizia Sailera helaraziko zutela, eta handik jakinaraziko zigutela zerbait. Lasai hartzeko, baliabideak ez zirela ugariak eta denbora behar izaten zela.
Martxoaren 29an, e-mail bat jaso zuen Xabierrek adierazten zuena egun batzuen buruan etxeko posta helbidean espedientearen ebazpena jasoko zuela. Espedientearen izena: Víctima: Rosa Zarra Marin. Zenbakia: xxxxx.
Gaur arte. Urte oso bat ondo pasata, eta berririk ez.
- 2023ko uztailean, Gasteizera deitu genuen ea zer gertatzen zen jakiteko. Gaia zaila zela eta luzatzen ari zela, baina udazkenean zerbait esango zigutela. Ezer ez. Udazkenean, onartutako lehen 66 biktimak aurkeztu ziren Kursaalen egindako ekitaldian. Bertan ez zegoen Rosi.
- Giza-eskubideen zinemaldian, 2024ko apirilaren 13an, Indarkeriaren oi(h)artzunak filma eskaini zuten (Ikuslearen sariaren irabazlea). Filmaren amaieran elkarrizketa izan zen: bertan ziren filmaren zuzendariak, Tamara Muruetagoiena (torturen ondorioz hildako Esteban Muruetagoienaren alaba) eta baita Balorazio Batzordeko burua ere. Amaieran ikusleoi parte hartzeko tartea zabaldu zitzaienean, gure egoera azaldu genuen, urtea pasata zela batzordearekin bildu ginenetik eta inongo berririk ez genuela geroztik. Batzordeko buruak esan zuen bertan ezin zuela azalpenik eman, oso logikoa, eta jarriko zirela harremanetan gurekin. Giza Eskubide Sailean lan egiten duen langile publiko bat gerturatu zitzaigun irteeran eta gauza bera agindu zigun, jarriko zirela harremanetan berehalakoan. Gaur arte. Isiltasuna, jaso dugun erantzuna.
Horren aurrean, guk Rosi maitasunez, goxotasunez eta samurtasunez gogoratzen jarraituko dugu. Eta zauriak sendatzen uzten ez diguten gertakarien eta gezurraren (egia ofizialaren) aurrean, aitortza, justizia eta erreparazioa eskatzen jarraituko dugu. Ekainaren 30ean, 12:30ean, omenaldi xumea egingo diogu Donostian, Amaran.
Tamarak erakutsi digu ez dela etsi behar, eta egiaren eta justiziaren bilaketa bera sendagarria gertatzen dela. Urtero-urtero irekitzen baitzaizkigu zauriak eta berritzen mina, Rosiren urtebetetze egunean, edo heriotzaren urteurrenean, edo, edonor dela ere, pilotakada batez begia galtzeko arriskua duenean, edo, orain dela gutxi futbola ikustera Anoetara zihoan emakume bat hil zorian egon denean…
Jasoko al dugu berri onik ekainaren 30a baino lehen? Berriren bat, behintzat. Hurrengo urtean, 2025ean, 30. urteurrena izango da. Ordurako bai berri onik? Edo berdin jarraituko dugu, zaharrak berri?
Xabier Irazusta, alarguna
Idoia, Amaia, Xabier, Gorka, Asier eta Maider, seme-alabak
Dani Goñi, gainontzeko senideen izenean
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]