AEB

Seattle hirian gune aske bat sortu dute, Floyden hilketak eztandarazitako protesten ondotik

  • Astebete baino gehiagoz istiluen agertoki izan dena poliziarik gabeko gune autonomo eta aske bilakatu da egun batetik bestera: Capitol Hill Autonomous Zone.   


2020ko ekainaren 10ean - 13:57
(Argazkia: @SluttyPuppyTown)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

George Floyden hilketaren harira AEBetan hedatutako protestek Seatlle ere hartu dute, eta poliziaren errepresioarekin topo egin dute manifestariek han ere. Hiriko Capitol Hill barrutian astebetetik gora luzatu dira poliziaren eta manifestarien arteko istiluak, harik eta konfrontazio eremua gune aske eta autonomo bilakatu duten arte. Astelehenaz geroztik, poliziak eremua utzi zuela baliatuz, manifestariek barrutia kontrolpean hartu eta Capitol Hill Autonomous Zone (CHAZ) izendatu dute -Capital Hill Free Zone izenez ere deitzen diote-.

Ekainaren 7ko igandez herritar batek manifestarien aurka egindako erasoak aldatu zuen Capitol Hilleko gertakarien norabidea. Poliziaren errepresioa tarteko tentsioa nabarmena zen protestak hasi zirenetik, baina tentsioak goia jo zuen igandean, gizon batek manifestarien aurka egindako erasoaren ostean. Erasotzailea autoz gerturatu zen manifestariengana, bat-batean ibilgailutik atera eta 27 urteko Daniel Gregory manifestaria tirokatuz. Erasoa jasotzen duten bideoetan antzeman daiteekenez, poliziak ez zion inolako oztoporik jarri erasotzaileari, ezta momentuan bertan atxilotu ere:

Gertakariaren ostean, poliziek Capitol Hilleko East Precinct egoitza utzi zuten, protestek eztanda egin zutenetik blokaturik mantendu zuten eremutik erretiratuz. Seattleko Poliziaren Departamentuak astelehenean jakinarazi zuen kaleak irekiko zituztela “manifestariei Capitol Hilletik ibiltzea ahalbidetzeko”. Poliziaren erretiroa “manifestarien eta poliziaren arteko interakzioak modu proaktiboan murrizteko ahalegina” zela adierazi zuen egun berean Seattleko alkate Jenny Durkanek.

Nazioarteko borroka politikoen berri ematen duen Enough 14 blogean Laura izeneko manifestariak egiten duen kontakizunaren arabera, baina, polizia estrategia bati jarraiki erretiratu zen: “Argi eta garbi, poliziek espero zutena zen jendea geltokira joatea edo honi su ematen saiatzea. Egurrezko oholak ere jarri zituzten inguruan eta paletak utzi zituzten alde guztietan”. Horrek beren aurka oldartzeko eta atxiloketa masibo bati bide emateko arrazoia emango ziekeen, manifestariek gertakizunez egiten duten irakurketaren arabera.

Alabaina, protestan diharduen jendeak oso bestelako bidea hartu zuen: poliziak jarritako hesiak behera bota zituzten, eta hesi horiez baliatuta barrikadak eraikitzeari ekin zioten askatutako eremuaren bueltan. Asteartean kaleak birkonfiguratuta, eremu autonomo bilakatuta, argitu zuen barrutiak. “Barrikadak mailakatuta daude jendetza erraz pasa dadin, baina automobilak barrikada batekin topo eginez gero, gelditu egingo lirateke. Igandeko erasoaren ondoren, ibilgailuen erasoetatik babestearekin oso kezkatuta zeuden denak”, azaldu du Laurak.

"Polizia Seattleko Kapitoliotik erretiratu zenean, batzuk kaosa espero zuten. Eremu autonomo berriak, aldiz, hitzaldiak, doako janaria eta elkarri laguntzen dioten pertsonak ditu", dio Twitter bidez bertan den pertsona batek:

Seattleko Poliziaren Capitol Hilleko egoitza, hustua. "Espazio hau, orain, Seattleko jendearen jabetza da", dio pankartak (Argazkia: @raadzzi)

Sei eraikinen bueltan, barrikadekin segurtatuta dago eremua. Gune askearen baitan, hitzaldi, kontzertu eta askotariko ekimenak ari dira gauzatzen. Gertakarien bertatik bertarako jarraipena egiten ari dira Capitol Hill Seattle Blog atariaren bidez, eta bertan xedatu dutenez, antolatzaileek eremuan geratzeko asmo irmoa agertu dute beren eskakizunei jaramon egiten dieten arte -Poliziaren gastua programa sozialetara bideratzea kasu-.

Dena dela, eremu askearen sorrerak ez ditu protestak bertara mugatu. Gune askeaz harago, herritarrek aldarrikapenei eta salaketei eutsi diete. Horren adibide, asteartean Seattleko udaletxea hartu zuten hainbat pertsonek. Vitalist International-en arabera, “manifestariak Hong Kong-ekoen tankerako kale borroka taktikak ari dira baliatzen poliziaren erasoei aurre egiteko eta azpiegitura bereganatzen hasi dira”:

 Aterkia ikur gisa

Seattleko protestek bere egin dute aterkiaren irudia, poliziarekin aurrez aurrekoetan beren burua babesteko aterkiak erabili baitituzte manifestariek:

 

Polizia eta manifestariak parez pare, istiluetan. Lehen lerroetako manifestariek aterkiak dituzte zabalik, beren burua babesteko.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AEB
2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Trumpek ezarritako %30eko muga zergekin, kolokan dago EBn eta AEBen arteko merkataritza

Etxe Zuriko maizterrak larunbatean iragarri zuen EB Europako Batasunaren esportazioei %30eko muga zergak ezarriko dizkiela abuztuaren 1etik aurrera, biak merkataritza akordio batera ez iritsiz gero. Horren aurrean, AEBei muga zergak igotzeko prest dagoela adierazi du EBk... [+]


2025-07-11 | ARGIA
NBE-ren errelatore Francesca Albanese
“AEBek ni zigortu izana haien erruduntasunaren seinale da”

AEBek Francesca Albanese NBEk Palestinar Lurraldeetan duen errelatore berezia zigortu dute genozidioari buruzko txostena argitaratu eta egun gutxira. Albanesek sare sozialetan azaldu duenez, “boteregabeen alde hitz egiten dutenak boteretsuek zigortzea ez da indar... [+]


NBEren errelatorea zigortu dute AEBek, Palestinako genozidioari buruzko txostena argitaratu eta egun gutxira

Ondasunak blokeatu eta trantsakzio ekonomikoak egitea debekatu dio Washingtonek Frances Albanese NBEk Palestinar Lurraldeetan duen errelatore bereziari. Nazioarteko Zigor Auzitegian "Israel eta AEBetako herritarrak ikertzeko ekimenetan zuzenean kolaboratzea" leporatu... [+]


2025-07-08 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Konponduko ote du etorkizuneko diruak iraganeko ustetsuen hutsegitea?

Errealitatea da dirua ez dela nahikoa ontziolak nahieran sortu eta itsasontziak nahi ahala egiteko. Kokapenak, azpiegiturak, laneskua, lehengaiak, talentua, eskarmentua… gauza asko behar dira, diruaz gain. Ontziolak erauztea oso “erraza” izan zen AEBentzat;... [+]


Israelek onartu ostean, Hamasek esan du 60 eguneko su-etena “berehala” ezartzeko prest dagoela

Hamasek jakinarazi du Palestinako erresistentziako beste taldeekin hitz egin duela AEBek, Egiptok eta Qatarrek proposaturiko meniaz, eta "pozik" hartu dutela. 60 eguneko su-etenaz gain, akordioak barne hartuko luke Hamasek Gazan dituen hamar bahitu israeldar askatzea,... [+]


BRICS+ taldeak Trumpen muga zergak gaitzetsi ditu, eta honek %10 igotzea mehatxu egin die

BRICS+ taldeak hamazazpigarren gailurra egin berri du Rio de Janeiron, eta herrialde parte hartzaileek oharra argitaratu dute Trumpen muga zergak eta Iranen aurka eginiko erasoak gaitzetsiz. Erantzun gisa, AEBetako presidenteak mehatxu egin die "Amerikaren aurkako... [+]


NATO eta ‘daddy’

Hagan ekainaren 25ean NATOk egindako goi-bileran, gastu militarra herrialde bakoitzaren BPGaren %5 izateko konpromisoa hartu dute Aliantza Atlantikoko Itunaren Erakundeko kide diren estatuek. Horretarako hamar urteko epea izango dute, 2035 arte. Erabaki horrekin, 2014an... [+]


2025-07-01 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Japoniak ikusia du jada film hori

Duela astebete Hagan egindako NATOren goi bilera historia handian gogoratu beharko da –batez ere egitasmoa egikaritzen bada– “BPGaren ehuneko 5aren bilkura” izan delako.


Gastu militarra %2tik %5era igotzea onartu dute NATOko herrialde guztiek

Hamar urteko epea dute NATOko estatu-kideek helburu hori lortzeko. Espainiak ere sinatu du akordioa, baina, aldi berean, Mark Rutte aliantza atlantikoko idazkari nagusiaren gutun bat eskuratu du Pedro Sánchezek, ustez "malgutasuna" emango liokeena. Donald Trumpek... [+]


Sánchezen NATOko tratuak hautsak harrotu ditu zenbait estatu kideren artean

Asteazkenean bozkatuko dute NATOra bideratutako diru kopurua, eta Pedro Sánchez Espainiako presidenteak kuoten igoeran lortutako salbuespenak haserrea piztu du AEBetako eta Europako zenbait herrialdetako gobernuetan.


Israelek gerra hasi eta Mendebaldeak babestu

Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.

Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]


2025-06-25 | June Fernández
Meloi saltzailea
Persepolis

Irango hiru gune nuklearrei eraso diete AEBek pasa den asteburuan. Donald Trump eta aiatolaren arteko pultsuan eta Netanyahuren rolean zentratu dira hedabideak albistea ematerakoan, ez ordea bertoko zein diasporako herritarren larritasunean: Teheranetik ihes egiteko bultzakada,... [+]


Pentagonoak Trump gezurtatu du: AEBen erasoek ez dituzte guztiz suntsitu Irango gune nuklearrak

AEBetako Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten batek dio gune nuklearrei eginiko erasoek ez dutela Irango gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Etxe Zuriko bozeramaile Karoline Leavitt-ek leporatu... [+]


Eguneraketa berriak daude