Konfinamendua betetzen ez dutenei hiltzera tiro egiteko agindu du Filipinetako presidenteak

  • Rodrigo Duterte Filipinetako presidenteak konfinamendua betetzen ez dutenei tiro egiteko agindu du. Herrialdeko biztanleria osoaren %16a pobrezian bizi da, eta kaleetan lan egitea da bizirauteko duten era bakarra.


2020ko apirilaren 2an - 10:41
Rodrigo Duterte Filipinetako presidentea.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Arazoak sortzen badituzu hilobira bidaliko zaitut”, esan du Dutertek koronabirusaren neurriak leuntzeko egindako manifestazio baten harira. Ezkerreko alderdiei bota die jendea kalera ateratzearen errua, eta horretan jarraitzen badute izurritea amaitu arte kartzelaratuko dituela mehatxatu die.

Joan den astean kongresuak “botere bereziak” eman zizkion presidenteari. 4.000 milioi dolarreko diru funtsa onartu du 18 milioi etxe pobretuen artean banatzeko. Laguntza hori oraindik ez da eman, gobernua “datu base kontsolidatu” bat eratzen dabilelako. Hala ere, lasaitasun mezua zabaldu nahi izan die herritarrei: “Itxaron dirua heldu arte, berandu heltzen bada ere, helduko da eta ez duzu goserik pasako. Ez zara gosez hilko”.

Kritika larriak jaso ditu presidenteak bere jarreragatik. Karapatan giza eskubideen erakundeak ohartarazi du presidentearen hitzek giza eskubideen urraketei bidea ireki diela, eta hurrengo egunetan Estatuaren indarkeria eta errepresioa jasango dutela.

CEGP ikasle mugimenduko erakundeak ere kritikatu du Duterte, jendea gosez badago mugitzea normala dela adieraziz. Gehitu du Gobernuak ez lukeela plan faxistarik eta militaristarik ezarri beharko “goseak eta erregimen ezgai baten aurkako haserreak jota dagoen nazio baten aurka”.

Barne kritikak

Oposiziotik eta gizarte mugimenduetatik soilik ez, Poliziaren partetik ere jaso ditu kritikak. Archie Gamboa Flipinetako Poliziaren buruak esan du ez dutela beteko presidenteak tiro egiteko emandako agindua. Presidenteak "larregi esajeratu" duela esan du, eta Poliziak legea betearaziko duela.


Koronabirusa kanalean gehiago
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...