Ez da euskal presorik geratzen Mont de Marsanen

  • Ekaitz Sirvent presoa maiatzaren 28an geratu da aske eta espetxea utzi duelarik ez da euskal presorik geratzen Mont de Marsan kartzelan. Guztira 18 dira Frantziako Estatuko presondegietan dauden euskal preso politikoak.


2022ko maiatzaren 31n - 12:40
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

ETAko kide izatea leporatuta, hamahiru urte egin ditu preso Ekaitz Sirvent zarauztarrak, eta zigorra osorik bete ondoren atera da kalera.

Mont de Marsan euskal presoz husten joan bada ere, Frantziako espetxeetan 18 euskal preso politiko daudela gogoratu du Kazeta.eus-ek: gehienak Lannemezanen daude, hamahiru gizon; Reau Sud Francilien espetxean dira Iratxe Sorzabal, Ainhoa Ozaeta eta Izaskun Lesaka (azken hau Dei Auzitegiak onartu dion baldintzapeko askatasunaren zain);  Ion Parot Mureten dago; eta Itziar Moreno Rennesen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!