Ez da akordio orokorrik adostu EBko estatuko agintarien bileran

  • Errekuperazioa nolakoa izan behar den erabakitzeko akordio orokorrik ez dute lortu mandatariek. Europar Batasuneko liderrek bideokonferentziaz egindako laugarren goi-bilera aurrerapen handirik gabe amaitu da, garrantzizkoenari dagokionez: ez da adostu pandemiaren ondorioz bizitzen ari den egoera larriari aurre egiteko plan orokor bat.


2020ko apirilaren 23an - 21:03
Agintarien bilera bideo-konferentziaz egin da.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Europar Kontseiluaren lau orduko eztabaidaren ondoren, EBko estatuburuek ontzat eman dute Finantza eta Ekonomia ministroek azken Eurotaldean adostutako planak. Azken hauek hiru egun behar izan zituzten berau onartzeko: 240.000 milioi MEDEren baldintzarik gabeko maileguetan; 200.000 Europako Inbertsio Bankuaren bidez enpresetarako; eta 100.000 Sure langabezia-programarako, El Diario-k jakinarazi duenez.

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteari, halaber, maiatzaren 6an plan bat aurkezteko eskatu diote. "Berreskuratze funts bat sortzea adostu dugu", adierazi du Charles Michelek, baina funtsezko elementuak zehazteke daude oraindik: tamaina, mekanismoa eta transferentzietan edo diru-laguntzetan oinarrituta dagoen, Europako hegoaldeak eskatzen duten bezala, edo bakarrik diru-laguntzetan, Alemaniak, Herbehereek eta eskandinaviarrek nahi duten legez.

Christine Lagarde Europako Banku Zentraleko presidentea ere izan da bileran eta ohartarazi du euroaren eremuko ekonomia %15 ere uzkurtu daitekeela pandemiaren ondorioz. Bere ustez, agian berandu eta gaizki iritsiko da EB egoerari aurre egitera. Lagardek, hala ere, zehaztu du %15eko zifra muturreko agertokia dela eta bere erreferentzia estimazioa %9ko uzkurtzean dagoela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!