Eutanasia legeztatzeari baietz esan diote Zeelanda Berrian, eta ezetz marihuanari

  • Urriaren 17ko hauteskundeetan Zeelanda Berrian eutanasia eta marihuanaren kontsumoa legeztatzeari buruz erabaki zuten herritarrek. Eutanasiari dagokionez, hautesleen % 62,5ek legeztatzearen alde bozkatu du, eta % 33,8k aurka. Kalamua legearen barruan kontsumitzeaz, aldiz, ezetzak irabazi du: % 53,1 kontra eta % 46,1 alde. Partaidetza osoaren % 17 inguru, 480.000 boto berezi, oraindik ez dira zenbatu beraz, erreferendumeko emaitza ofizialak azaroaren 6an argitaratuko dira. 


2020ko urriaren 30an - 11:00

Zeelanda Berriak eutanasia legeztatzearen alde bozkatu du erreferendum batean, eta kanabisaren erabilera eta aisialdirako kontsumoa legeztatzea baztertu du, Hauteskunde Batzordeak ostiral honetan jakitera eman duenez. Urriaren 17ko hauteskundeetan zeelandaberritarrek bi aspektu horiei (eutanasia eta kalamua) buruzko legeak aldatzeko botoa eman izan zuten. 480.000 boto oraindik ez dira zenbatu beraz, erreferendumeko emaitza ofizialak azaroaren 6an argitaratuko dira. 

Eutanasiari dagokionez, hautesleen % 62,5ek legeztatzearen alde bozkatu du, eta % 33,8k aurka. Lege bihurtuko da hamabi hilabeteko epean, horrela, gaixotasun terminala duen pertsona batek lagundutako heriotza eska dezake. Lagundutako heriotza gerta dadin, bi medikuk ebatzi beharko dute ea pazientea gaiaz ondo informatuta dagoen eta legezko irizpide guztiak betetzen direla ziurtatu beharko dute. Gaixotasun terminala duten eta sei hilabete baino gutxiagoko bizi itxaropena duten pertsonek bakarrik erabili ahal izango dute baliabide hori.

Bestalde, kalamua legeztatzeari buruzko galderak emaitza lehiakorragoak izan ditu, Zeelanda Berriko hauteskunde erakundearen datuen arabera:  % 53,1 kontra eta % 46,1 alde. Kalamua aisialdirako kontsumitzea eta erostea baimentzeko legeriaren proposamenak gutxienez 20 urte izatea proposatzen zuen, baita etxean landatzeko aukera mugatuak eta hezkuntza publikoko programa bat ere. Merkataritza eskaintzaren araudiak eta mugak ere jasotzen zituen. Hala ere, erreferendumaren galdera hori ez zen loteslea, eta, beraz, hurrengo gobernuak nahi duenean ekin ahal izango dio auziari atzera ere. 

Jacinda Ardern lehen ministroak adierazi du baiezkoa eman ziola kalamua legeztatzeari, 'The Press' egunkariak jakinarazi duenez. 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eutanasia
Eutanasiari buruzko lege-proiektua jakitera eman du Macronek apirilerako

Liberation eta La Croix egunkariei emandako elkarrizketan, eutanasiari bide emango dion lege proiektu bat bozkatzeko asmoa dutela iragarri du Frantziako presidenteak.


2023-12-21 | ARGIA
Eskatzen dutenen erdiak lortzen du Eutanasia Legearekin hiltzea Espainiako Estatuan

2022an 576 herritarrek eskatu zuten hiltzeko laguntza eta 288k lortu zuten Eutanasia Legearen babesa. 2021eko ekainean jarri zen indarrean legea eta, harrez geroztik, 749 pertsonak erabili dute. 2021ean 173 izan ziren eskaerak eta 75 izan ziren onartuak.


2023-03-31 | ARGIA
2021etik Nafarroan hamabost herritarrek heldu diote eutanasiari hiltzeko

Osasunbideko arduradunek zehaztu dutenez, bermatu da eskubidea ahalik eta berme handienekin gauzatzea bai herritarrentzat, bai eskatzaileentzat, bai haien senitartekoentzat, eta baita osasun-profesionalentzat ere.


2021-12-14 | Leire Artola Arin
Hamahiru pertsonari egin diote eutanasia EAEn eta 34k eskatu dute

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du 34 eskaera jaso dituztela Eutanasiaren Legea ekainean indarrean sartu zenetik; hamahiru laguni hiltzeko laguntza medikoa eman diete, eutanasia egin aurretik hil dira zortzi, beste eskakizun bati uko egin diote eta gainerako hamabiak... [+]


Eguneraketa berriak daude