Gobernuak, “langile publikoek alarma egoera bukatuta ere telelanean jarraitu ahal izatea adostu” duela iragarri du ekainaren 19an. Ez da egia baina.
Jaurlaritzak CCOO eta UGTrekin (gutxiengo sindikalarekin) adostu dituen neurriek ez diete eragiten “langile publikoei”, bere eragin zuzenpeko langile publikoen proportzio urri bati baizik. Telelanean aritzeko luzapenak kanpo uzten ditu Eusko Jaurlaritzaren ardura zuzenpeko herri-langileen %98 inguru.
Plantillako 80.000 langile baino gehiagok dihardugu Eusko Jaurlaritzaren aginduetara (milaka eta milaka langile azpikontratatuak zenbatu barik). Horietatik 7.300 langile inguru gara Administrazio Orokorreko plantillako langileak. Bada, azken hauen arteko laurden bati, asko jota, eragiten diete gutxiengoan adostutako neurriek; ondokoei hain zuzen: COVID-19aren krisiaren ondorioz bereziki “zaurgarritzat” sailkatutako langileei, 14 urtez beherako haurren zaintzaz arduratu behar direnei, menpekotasuna duten adinekoen zaintzaz arduratu behar direnei, eta Telelanean jarduteko baimena zeukaten 202 langileri. Kito.
"Krisialdi betean, EAEko Administrazio Orokorreko Alorreko Mahaian ordezkaritza daukagun sindikatu guztiok (ELA, LAB, CCOO eta UGT), Zearretari idatzi publikoa helarazi baikenion, gezurrak esateari uzteko exijituz"
Hortaz, honakoa litzateke goiburu zuzena: “Jaurlaritzak, bere langile publikoen %2 baino gutxiagori eman die telelanean jardunez zaintza-lanak eta lan jarduna kontziliatzeko aukera”.
Bestalde, Zearreta sailburuordeak dioenez “Egoera honetan ez dago zentral sindikal batzuen jarrera ulertzerik. … administrazioak ahalik eta zerbitzurik onena eskaini behar du… Guk lanean jarraituko dugu, administrazioa herritarrengandik hurbil egon dadin beti, egoera horretan laguntzen. Konpromiso bera eskatzen diegu Mahai Sektorialean ordezkaritza duten zentral sindikal guztiei…”
Ohituta bezain gogaituta gaude Gobernantza Saileko buruen irtenaldiekin. Gobernantza Sailak, Eusko Jaurlaritzak, ezikusiarena egin digu sindikatuei (guztiei) eta langileoi krisi hau hasi zenetik (eta lehenagotik ere). Ez du gurekin bildu nahi izan. ELAko zerbitzu publikoetako idazkari nagusiak bi gutun igorri dizkio Andres Zearretari egoera gogor honetan elkarlanerako gonbita luzatuz eta Funtzio Publikoko Mahai Orokorreko deialdia egin dezan eskatuz. Sailburuordeak, ordea ez die erantzunik ere eman gonbitei eta ez du Funtzio Publikoko Mahai Orokorreko deialdirik egin ( Nafarroakoa behintzat, birritan bildu da ). Ez digu informaziorik eman. Ez die gure proposamenei erantzun ere egin… Eta azken minutuan deitu gaitu bilera askoz mugatuago batera ( mahai sektorialera) , gizartearen aurrean bere jarrera zurruna eta kudeaketa eskasa zuritzeko, akordio oso eskas bat proposatuz.
Zearreta sailburuordearen eta Jaurlaritzaren manipulaziorako joera ez da berria
Hedabide nagusien laguntzaz, gure agintariek herri-langileez eta zerbitzu publikoez errealitatearekin ezer ikusi gutxi duen irudi bat zabaltzen dute sarri-sarri.
Krisialdi honetan mozorro guztiak erantzi, eta lotsagabe aritu dira gezurretan. Hain agerikoa izan da ze, maiatzaren 12an, krisialdi betean, EAEko Administrazio Orokorreko Alorreko Mahaian ordezkaritza daukagun sindikatu guztiok (ELA, LAB, CCOO eta UGT), Zearretari idatzi publikoa helarazi baikenion, gezurrak esateari uzteko exijituz eta negoziatzeko batere borondaterik ez zutela salatuz.
Urkullu Lehendakariari berari ere, gezurretan ez aritzeko eskatu behar izan genion duela egun batzuk!
Bitxia bada ere, ez batak eta ez besteak ez digute erantzun…
ELAk lanean jarraituko du, denona den Administrazio Publikoa herritar guztien zerbitzura egon dadin beti. Konpromiso bera, eta zintzotasun apur bat, eskatzen diegu Gobernantza Saileko eta oro har Eusko Jaurlaritzako buruei ere.
*ELA GIZALAN
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]