Eusko Jaurlaritzak kilometroko 0,29 euro emango dizkie eskola-garraiorik gabe egon diren familiei

  • Irailaren 27tik urriaren 27ra arteko epea izango dute eskaria aurkezteko. Aste honetan hasi dira garraio-enpresak zerbitzua berriz ematen, Hezkuntza Sailarekin elkarrizketari ekitea adostu ondoren.


2023ko irailaren 19an - 11:05
Azken eguneraketa: 14:08
Garraio zerbitzuaren egoera salatzeko mobilizazioak egin dituzte, besteak beste, Aiaraldean, Gasteizen eta Añanan. (Argazkia: Aiaraldea)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Eusko Jaurlaritzak kilometro bakoitzeko 0,29 euroko dirulaguntza emango die kurtso hasieran eskola-garraio zerbitzurik gabe egon diren familiei. Bizileku bakoitzetik ikastetxera dagoen distantzia hartuko dute kontuan kalkuluak egiteko.

Jokin Bildarratz Hezkuntza Sailburuak astearteko gobernu bileran onartu du deialdia; guztira, milioi bat euro bideratuko dituzte horretara. Familiek dokumentu bat bete eta ikastetxeko zuzendaritzan aurkeztu beharko dute laguntza eskatzeko. Sailburuak adierazi du dirua "denbora tarte labur batean" jasoko dutela.

Diru-laguntza eskatu ahal izango dute Haur Hezkuntzako 3., 4., eta 5. mailakoek, Lehen Hezkuntzakoek, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoek eta Oinarrizko Lanbide Heziketakoek.

Astebete baino gehiago zerbitzurik gabe

Kurtso hasieran ez dute eskola-garraio zerbitzurik jaso Araba eta Bizkaiko 7.000 ikasle inguruk. Lizitatu gabe geratu ziren ibilbide gehienak urtearen hasieran. Jaurlaritzak garraio enpresak behartu nahi izan zituen iazko ibilbide berak egitera, baina planto egin zuten. Astelehenean hasi dira berriz zerbitzua eskaintzen, Hezkuntza Sailak eta garraio-enpresek elkarrizketari ateak ireki ostean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Garraioa
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.