ELA eta LAB: "Eusko Jaurlaritzak ez du koronabirusaren aurreko neurririk aurkeztu ekonomia alorrean"

  • Martxoaren 10ean eragile ekonomiko eta sozialak bildu ditu Eusko Jaurlaritzak, koronabirusa ikuspegi ekonomiko eta enpresarialetik aztertzeko. Jaurlaritzaren arabera, "oraindik goiz da neurri posibleak iragartzeko". LAB eta ELA sindikatuek bilera ostean zera salatu dute: "Eskuak poltsikoan dituela aurkeztu da administrazioa. Eusko Jaurlaritzaren helburua eragile sozialekin argazki bat ateratzea izan da, besterik ez".

Argazkia: irekia.eus.

2020ko martxoaren 11n - 06:56

Eusko Jaurlaritzak deituta eragile ekonomiko eta sozialak bildu dira martxoaren 10ean, koronabirusa ikuspegi ekonomiko eta enpresarialetik aztertzeko. Eusko Jaurlaritzan bildu dira Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia, Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazu, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Perez, aipatutako sailetako sailburuordeak, eta Marcos Muro Enplegu sailburuordea. Baita Lan eta Justiziako zuzendari den Elena Perez. Enpresa-elkarteetatik Confebak, Adegi, Cebek eta Sea-ko ordezkariak; Arabako, Bilboko eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberetakoak, eta UGT, CCOO, ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariak. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ekonomia Sustapeneko foru diputatuak ere egon dira. Hemen irakur daiteke Eusko Jaurlaritzak bilera horri buruz egin duen kronika.

Jaurlaritzak bilera horretan zer ondorioztatu du: "Euskadin goiz da oraindik neurri posibleak iragartzeko afekzio hipotetikoak arintzeko, kontuan izanda oraindik enpresetan ez dagoela ez kasu ez datu kontrastagarri eta neurgarririk afekzio bat ziurtatzeko. Dena den, Eusko Jaurlaritzak eta eragileek komunikazio zuzena eta etengabea mantentzea adostu dute, etorkizuneko afekzioak detektatu ahal izateko, orain gertatzen ari ez badira ere, baztertzen ez direnak, giza baliabideen kudeaketaren eta kanpoaldetik datozen merkantzietan aurreikus daitekeen atzerapenaren ondorioz". Adierazi du lehentasuna pertsonen osasuna eta zaintza dela eta "Osasun Saila euskal gizarte osoari eskaintzen ari zaio jada arreta eta zaintza".

LAB eta ELA sindikatuek irakurketa partekatua plazaratu dute

Bileraren ostean adierazpen bateratua plazaratu dute ELA eta LAB-ek. Bertan zera diote: "Ematen du guztiok ikusten genuela arazoa bazetorrela. Guztiok Eusko Jaurlaritzak izan ezik. Urkulluren exekutiboak, berriro ere, aurreikuspenik gabe jokatu du, gaizki eta berandu".

Bi sindikatuek bileran adierazi dute lehenik lan-zentroetan ekin behar zaiola koronabirusaren prebentzioari. Baina ELA eta LABen arabera, "Osalan eta Osasun Saila, lan-zentroei dagokienez, desagertuta daude. Gobernuak enpresen gain jarri du prebentzioari dagokion guztia, inolako irizpiderik zehaztu gabe". Enpleguaren esparruan eman litezkeen egoerei aurre egin behar zaiela adierazi dute sindikatuek eta haien hitzetan, "honetan ere gobernuak ez du inolako ekimenik aurkeztu, eta patronalak aurreratu du egoera honek EEEak sortuko dituela. Proposamentzat jo daitekeen bakarra izan da enpresentzat kreditu lerro bat irekitzaren aukera. Honek erakusten duena da berriro ere, Jaurlaritza patronala eta bere interesentzako soilik ari dela lanean".

Bi sindikatuek azpimarratu dute Lan eta Osasun Sailekin biltzeko beharra, baita Osalan eta Lan Ikuskaritzarekin ere, "lan-zentroetan sortzen ari diren benetako arazoei ekiteko".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude