Euskarazko lehen liburuaren ale bakarraren faksimil digital bikaina

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko apirilaren 6an - 14:47
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Linguae Vasconum primitiae Bordelen argitaratu zuen Bernart Etxeparek 1545ean. Arnaut Oihenarten esanetan bigarren argitalpen bat ere izan zuen, eta Rene Lafonek, ordea, uste zuen aurretik edizio laburrago bat izango zuela. Nolanahi ere, 1545eko edizioaren froga besterik ez daukagu, eta honena, ale bakarra gainera, Parisko Liburutegi Nazionalean gordeta dagoena. Berriki, digitalki argitaratu du liburutegi horrek eta primeran irakurtzen da bere edukia, kontserbazio bikaina baitu liburuak. Joan azken orrietara Sautrela eta Kontrapasa, again liburuko eduki ezagunenak, irakurtzeko.

Liburua osorik ikus daiteke hemen: http://gallica.bnf.fr/ark:/12148/btv1b8609513p

 

 

Albiste hau Sustatuk argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal literatura
2025eko urriaren 29
Heriotza haur literaturan
Bazen behin... izan zen

Eguneraketa berriak daude