11:30ean Leioako campuseko Mikel Laboa plazan euskaraz ikasi eta bizitzearen aldeko mobilizazioa deitu du Leioatik! proiektu komunikatiboak, hainbat elkarte eta talderekin batera, "unibertsitatean euskarak duen presentzia eta garrantzia eskasa salatzeko".
Leioako kanpuseko Medikuntzako Asanbladak, Zuzenbideko Ikasle Asanbladak, Zientzietako euskara taldeak eta Leioako Ikasle Abertzaleek egin dute bat deialdiarekin. Aurrez, 11:00etan, fakultate bakoitzean elkarretaratzeak egingo dira. Halaber, Medikuntza Asanbladako eta Zuzenbideko Ikasle Asanbladako kideek euren kexak errektoretzan erregistratzea aurreikusten da.
"Mobilizazio hau euskararen alde lan egiteko prest dagoen ikasle, irakasle, langile, asanblada eta taldeak elkarren artean saretzen hasteko baliatu nahi dugu", diote ikasleek. "Elkarri dagoeneko martxan dauden iniziatiba eraikitzaileen zein aldarrikapen zehatzen berri emateko ere baliatu nahi dugu mobilizazioa".
Aurrerantzean "euskararen inguruko lanketa sakonari" ekingo dio proiektu komunikatiboak. "Izan ere, EHUn dagoen euskararen presentzia tamalgarria dela uste dugu. Euskal Herriko Unibertsitatea bada ere, euskara bigarren maila batean dagoen irudia dugu".
EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]
Azken lau hamarkadetan itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgen komunitateetan izan duen eragina aztertu du EHUko ikerketa-talde batek. Bizkaiko kostaldeko eremu batean sakonera-puntu desberdinak ikertu dituzte eta ikusi dute egituratzaileak diren afinitate hotzeko... [+]
Proiektuaren memorian, nazioarteko erakunde laguntzaileak daude, eta horien artean Tel Aviveko unibertsitatea nabarmentzen da "erreferentzia" gisa. El Saltok lortu duen dokumentazioaren arabera, gobernu sionistak Gazan genozidioa hasi eta egun gutxira onartu zen... [+]
Euskal Herriko Unibertsitateko Bitartez ikerketa taldeak eta Pikara Magazine agerkariko kideek sortu dute.