Andoni Unzalu Eusko Jaurlaritzako goi-kargu PSOEtarrak Ideas o creencias liburuxka argitaratu du, alderdiaren babesik handienarekin: Celáa, Retortillo, Lopez, San José, Prieto, eta beste hagintari batzuk izan ditu lagun aurkezpenetan.
Pentsamolde zaharkitua da Unzaluarena, antimodermoa, ez-zientifikoa, batere ekarpen berririk ez duena, mila aldiz errepikaturiko aurreiritzi linguistikoz ondua. Gutxienez, Unamunoren garaiaz geroztikoak. Berritasunik ez inperialismo linguistikoaren ortzemugan.
Halakoxe loreak bota ditu etakide ohiak, adibidez:
"El 33% sabemos euskara, pero el 100% de los funcionarios tienen que ser vascoparlantes. Así, se excluye al 70% de la población del acceso a la función pública.Esto debería alarmarnos a todos. Euskaldunizar la Administración es expulsar a todos los que no saben euskara".
Gezur handia da funzionarioen %100-i euskal hiztunak izatea exijitzen zaienik (espainiera-hiztunak izatea bai, ostera). Eta zer esanik ez, gezurra eta astakeria latza, biztanleriaren %70-i funtzio publikoan lan egiteko aukera ukatzen zaionik, euskararen ezagutza tarteko.
PSOEri berdin zaio. Gezurra errepikatuaren errepikaz, lortu du horiek bezalako hamaika uste ustel herritar askoren buruetan txertatzea. Erdaldunenetan batez ere, baina baita euskaldun askorenetan ere. Horregatik ematen die hauspoa unionismoak Unzaluren modukoei, lan zikina egiten gozatzen duten horiei.
Unzalu Kabinete zuzendaria da daTurismo Sailean. EAEren irudia, nolabait ere, munduaren aurrean aurkeztu/saldu behar duen Saileko ordezkari politikoa da. Horrek larriagotzen du bere jarrera euskarafobikoa. Ezaguna da ere, Patxi Lópezen garaian Lehendakaritzaren euskarazko konunikazio-politikak izan zuen deskalabroa. Andoni Unzalu zen haren protokolo-kabinete edo dena delakoaren burua. Aurrekoaren haritik, Jaurlaritzan kargu instituzionala duen heinean, premiazkoa da jakitea Jaurlaritzak zenbateraino konpartitzen dituen Unzaluren tesiak.
"Nos está costando una barbaridad el euskara. Si hubiésemos destinado lo mismo al inglés, a lo mejor tendríamos la generación mejor formada de la historia" dio subentzio mardulak kudeatu dituen Zornotzako Barnetegiko eta Aurten Bai fundazioko zuzendari ohiak.
Berak jakingo du zer egiten zuen jasotako diru publikoekin.
Ondotxo jakingo duen bezala, bere Patxi Lopez maiteak zelako dirutza publikoa xahutu zuen irakasle partikularra kontratatuz Lehendakari zenean, klasera ez zela joaten aitortzeko gero.
Esan gabe doa, Unzaluren PSOEk historikoki gobernatutako Andaluzian, Extremaduran, eta hainbat hiri eta herritan, herritar guztiak “ingelesez” mintzo direla eta “prestakuntzarik oneneko belaunaldiak” horietan bizi direla…
Unzaluren PSOEk historikoki gobernatutako Andaluzian, Extremaduran, eta hainbat hiri eta herritan, herritar guztiak “ingelesez” mintzo direla eta “prestakuntzarik oneneko belaunaldiak” horietan bizi direla…
Oker egongo naiz agian, baina ez dut alderdi abertzaleen aldetik erantzunik ikusi unionisten eraso berri honen aurrean, EAJren hizkuntza politika “kontsentsuatu” delakoaren hamaikagarren arrakasta
Oker egongo naiz agian, baina ez dut alderdi abertzaleen aldetik erantzunik ikusi unionisten eraso berri honen aurrean, EAJren hizkuntza politika “kontsentsuatu” delakoaren hamaikagarren arrakasta. Aldiz, ordezkari abertzale bati irakurri nion “ez zaiola Unzaluri jaramonik egin behar, ospe bila omen dabil eta”. Halako aitzakia merkeak soilik euskarari lotutako auzietan ageri ohi dira, ez bestelako ezein gaietan noski. Euskaltzaleen artean sarritan entzuten da "ez du erantzutea merezi", "horretan indarrak xahutzea ere...". Oso akats larria: unionismoak, supremazismo erdaltaleak espazio mediatikoa irabazten digu; erantzunik ezean, Unzaluren diskurtsoa errotzen da gizartean. Horregatik da hain beharrezkoa Torrealdairen jarrera eta mezua.
Acoso al euskara liburu mamitsua argitaratu du berriki JM Torrealdaik, euskaldunon eta euskararen egoeraren zergatiak ulertzeko tresna ezinbestekoa. El libro negro del euskara delakoan hasitako lanari jarraipena eman nahi izan dio, zorionez, Forukoak.
Bada, Acoso al euskara honek ere jarraipena beharko du, unionista espainiar eta frantsesen ekimen geldiezinari erreparatuz gero. Azken-aurreko erasoak, Lasarteko Udalean (PSOE eta Podemosen eskutik) eta Jaurlaritzan bertan pairatu ditugu. Nafarroan ere, alderdi abertzaleen utzikeria agerian geratu da beste behin ere, lanpostu publikoak lortzeko euskarak atzerriko hizkuntzak baino gutxiago (zero) baloratzen delarik!
Alderdi abertzaleek ez dute unionisten erasoei erantzuteko neurriko gaitasunik?
Beharbada ez dute euskararen eta euskaldunon egoera behar bezala ezagutzen, ez diotelako arreta handiegirik jartzen, euskalgintzaren esku utzi baitzuten euskararen defentsa, kasurik onenean, sortu zirenetik bertatik.
Beharbada uste dute ez zaiela bozketan errentagarria, unionistek ez bezala.
Kontuak kontu, unionismoa erasotik erasora ari zaigu euskaldunoi, gero eta lotsagabeago, ikusirik ganorazko erantzunik ez dutela jasotzen ordainetan.
Torrealdaik adierazi bezala, “Bizi-bizirik jarraitzen du euskararekiko mespretxuak, frankismo garaian bezala… Supremazismo linguistikoaren intelektualek gizartean eragin nahi izan dute, lortu dute eta gu ez gara enteratu ere egin”.
Gu ez, eta eragile abertzaleak are gutxiago. Horregatik ausartzen dira edozeinen bitartez, edozein ergelkeria jaurti eta zabaltzera. Abertzaleak bitartean, pagoari begira. Noiz arte?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]