Euskararen normalizazioaren aurkako “oldarraldi judizialaren” baitan kokatu du Kontseiluak Erandioko epaia

  • Maiatzaren 10ean agerraldia egingo du Euskalgintzaren Kontseiluak beste hainbat eragilerekn batera, azkenaldian udaletako lanpostuen hizkuntza-eskakizunetan izandako eskuhartze judizialei "desadostasuna agertzeko".

Erandioko udaltzain posturako hizkuntza-eskakizuna bertan behera utzi du epai batek. Argazkia: Kontseilua

2023ko maiatzaren 3an - 11:21
Azken eguneraketa: 13:28
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Bilboko epaitegi batek Erandion udaltzain jarduteko hizkuntza eskakizunaren derrigortasuna atzera botatzea euskararen normalizazioaren aurka "botere judizialaren oldarraldiaren urrats berri gisa" jo du Euskalgintzaren Kontseiluak. Bere esanetan euskara-eskakizuna kentzeak "erabat baldintzatzen" du herritarrek udaltzaingoarekin harremana euskaraz izateko duten eskubidea.

Epaileak erabaki du Erandioko lanpostu publiko horretarako B2 mailaren derrigortasun-data ezabatzea. Horretarako beste epai bat hartu du argudio gisa, Uliazpi Fundazioaren lan-deialdiaren kontra EAEko Auzitegi Nagusiak emandakoa, nahiz eta epai hori errekurrituta dagoen. Baina "oraingoan ez dute lan deialdi baten kontra egin, zuzenean Erandioko udaltzaingoko lanpostuen ezaugarrien kontra egin dute", azaldu du Kontseiluak.

Horrek herritarren hizkuntza eskubideengan izan dezakeen eragina nabarmendu du erakundeak: "Erabat baldintzatzen du herritarrek udaltzainekin harremana euskaraz izateko duten eskubidea", azaldu du Kontseiluko idazkari nagusi Idurre Eskisabelek.

"Behin eta berriro datozela euskaldunon eskubideak urratzea are eta errazagoa izatea ahalbidetuko duten epaiak"
(Idurre Eskisabel, Kontseilua)

Ezbaian dagoena da agente guztiek euskararen gutxieneko ezagutza bat izatea, erakundearen aburuz, eta ondorioz edozein agentek herritarrari oinarrizko zerbitzu hori bermatzea.

Maiatzaren 10ean agerraldia

Kontseiluak dio Erandiokoa ez dela kasu isolatua, "azken boladan epaitegietatik datorren joera baten beste katebegi bat baizik". Erakundearen ustez, epai horiekin, udalek hizkuntza-politika egiteko duten eskumena jarri dute auzitan.

"Ikusten ari gara epaitegietatik behin eta berriro datozela euskaldunon eskubideak urratzea are eta errazagoa izatea ahalbidetuko duten epaiak", azaldu du Eskisabalek, eta iragarri du Kontseilua Erandioko Udalarekin harremanetan jarriko dela, helegitea jartzeko babesa eta laguntza eman aldera.

Kontseiluak agerraldia egingo maiatzaren 10ean beste hainbat eragilerekin batera, goizeko 11:00etan EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren Bilboko egoitzaren aurrean, esku-hartze judizial horiei desadostasuna agertzeko.


2026ko uztailaren 6
Barra warroak
Urteten jakena

2026ko uztailaren 1
Enplegu Publikoaren Legea | Josu Aztiria, EH Bilduko legebiltzarkidea
“Orain, gutxienez, gure lege proposamena bizirik dago”

2026ko ekainaren 25
Enplegu Publikoaren Legea Eusko Legebiltzarrean
LAB: "Ez da hau momentuak eskatzen duen lege aldaketa"

2026ko ekainaren 25
Enplegu Publikoaren Legea Eusko Legebiltzarrean
EHE: "Legea ez da euskalgintzak aldarrikatutakora hurbildu ere egiten"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...