Gipuzkoako aterpetxeetan lan egiteko euskara eskakizuna “diskriminatzailea” dela berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak

  • Epaiak legez kanpokotzat jotzen du hizkuntza eskakizun egiaztagiria ez duten pertsonak Lan Eskaintza Publikotik kanpo geratzea. Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitearen kontrako epaia izan da. CCOOk eman du epaiaren berri eta garaipen gisa hartu du.


2025eko maiatzaren 26an - 16:00
Artxiboko irudia.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

CCOOk adierazi duenez, EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi du Gipuzkoako aterpetxe publikoetako garbitzaileentzako Lan Eskaintza Publikoko (LEP) deialdiak langileen "berdintasun-baldintzetan sartzeko eskubidea urratu" duela. Epaiari jarraiki, "lanpostuak baldintza berberetan lortzeko eskubidea" urratzen du euskara eskakizunak. Hamabost lanposturi eragiten dien epaia da. 

Pasaden urteko urrian ezagutarazi zen Donostiako epaitegi baten ebazpena: Gipuzkoako aterpetxeetako garbitzaileei jarritako euskara eskakizunak "neurriz kanpokoak eta diskriminatzaileak" zirela. Horri erantzunez, Gipuzkoako Foru Aldundiak helegitea jarriko zuela iragarri zuen. Orduan, Aldundiko bozeramaile Irune Berasaluzek erakundearen jarreraren berri eman eta herritarren defentsan arituko zela adierazi zuen: "Gure egitekoa da eskaintzen ditugun zerbitzu publikoen erabiltzaileen hizkuntza eskubideak bermatzea, eta hori egiteko konpromisoa dugu, Gipuzkoako gizarteak eskatzen digun bezala". EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea atzera bota du eta Donostiako epaitegiak hasieran emandako erabakian berretsi da.

CCOO, pozik 

CCOOk beste sindikatuen eta Foru Aldundiaren jarrera kritikatu ditu. "Penagarria da, LABek eta ELAk egin duten bezala, sindikatuek beraien lan eskubidea babesten saiatzen ari diren langileen kontra egitea". Bide beretik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarrera kritikatu du eta zera esan helegitearen inguruan: "Lotsagarria da Foru Aldundia Jaurlaritzaren hizkuntza-araudia ez betetzera tematua egotea". Adierazi du Aldundiak "jarrera baztertzailea eta segregatzailea" duela euskaraz ez dakiten, ulertzen duten baina hitz egiten ez duten edo profila lortzen ez duten pertsonen aurka.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
Nagore Irazustabarrena Uranga
#3
Nora Salbotx Alegria
#4
Uxue Apaolaza Larrea
Azoka
2026ko martxoaren 18
Betikoak

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.