Nafarroako D-PAI ereduan bideratu nahi diren aldaketak euskararen kaltetan doazela gaitzetsi du guraso talde batek

  • Erriberri, Tafalla, Gares, Sarriguren, Buztintxuri eta Noaingo ikastetxe publikoetako D-PAI ereduko guraso talde bat Nafarroako Hezkuntza batzordean egon da, 57/2024 foru aginduari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuak bideratu nahi dituen aldaketak deitoratzeko. Euskarazko orduak ez murrizteko eskatu diote Hezkuntza Departamenduari. 


2025eko maiatzaren 22an - 14:30
Azken eguneraketa: 2025-05-23 08:25
Nafarroako Parlamentuko artxiboko argazki bat. Nafarroako Parlamentua
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Nafarroako Hezkuntza Sailak, 57/2024 Foru Aginduari jarraikita, hurrengo ikasturtera begira aplikatuko duen D-PAI ereduaren berrikuntzen kontra azaldu da Erriberri, Tafalla, Gares, Sarriguren, Buztintxuri eta Noaingo ikastetxe publikoetako guraso talde bat. Hain justu, foru agindu horri segi, D ereduko zenbait ikastetxetan ugaritu eginen dira PAI programaren barruan ingelesez emanen diren ikastorduak, eta horrek pisua kenduko dio euskarari. Horrekin, ingelesezko eskola orduak handituko lirateke, euskararen kalterako. EH Bilduk eta Zurekin Nafarroak eskatuta, guraso talde bat egon da parlamentuko Hezkuntza batzordean, argi uzteko aldaketak ez duela "ez oinarri pedagogikorik ez linguistikorik".

Aldaketa hurrengokoa litzateke: Haur Hezkuntzan astean jasotako ingelesezko orduak hirutik laura pasatzea; eta Lehen Hezkuntzan, ingelesaren onurarako, euskarazko orduak zazpi eta hamabi bitartekoak izan beharrean, sei eta bederatzi artean izatea. Euskararen kaltera izango den aldaketa dela ohartarazi dute, hots, murgiltze ereduaren kaltera: "Zertan geratuko da D eredua euskarari ordu gehiago kentzen badizkiogu?".

Erriberriko ikastetxeko ama den Irene Muruzabal eta Gareseko zentroko ama den Estibaliz Agirre mintzatu dira batzarrean. Aldaketak "alde bakarrekoa" eta "inposaturikoa" izan direla salatu dute.

Ikasgaiak ingelesez emateak arazo ugari eragin ditzakeela gogoratu dute, eta horrek ikastetxetik kanpoko ordu gehiago eskatuko dizkiela batzuei: "Badakigu zenbaitek ahalko dutela, baina beste batzuek ez". Aukeren berdintasunaren auzia dago, finean, mahai gainean.

Zentroak eredutik ihesi

PAI eredua Nafarroan 2011n ezarritako hezkuntza eredua da, garai hartako UPNko Nafarroako lehendakariak hala aurkeztu zuen eredua: "D ereduaren hedapenari eusteko plana", Naizek jaso duenez. Harrezkero, Castejon eta Cascanteko zentroek lortu dute bertatik irtetea. Biak gaztelaniazko irakaskuntza-zentroak dira. 

Hala ere, 2025ean ezagutu da D ereduko beste bi zentrok PAI eredua utziko dutela hurrengo ikasturtean: 2017tik eremu mistoan kokatzen den Garesko ikastetxeak, eta eremu euskalduneko Elizondokoak. Biak gradualki irtengo dira. Sarrigurengo Joaquin Lizarraga ikastetxeak ere eredutik ateratzeko eskaera egin du, eta beste batzuk ere egon daitezke.

UPNk euskararentzat "astirik ez"

UPNko parlamentari Pedro Jose Gonzalezek PAI ereduaren aurkakoak "nazionalistak" direla adierazi du eta "guraso elkarteak, sindikatuak eta alderdi politikoak" zaku berean sartu ditu. Halaber, argudioei erantzun dezakeela ziurtatu du baina horretarako "astirik ez" duela. PSNko parlamentari Kevin Lucero, bere aldetik, PAI eredua babesten duten printzipio teorikoak irakurtzera mugatu da. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaldunen aurkako erasoak
Epai euskarafoboen gainetik, euskaraz jarraituko dutela jakinarazi eta protestara deitu du UEMAk

​UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]


2025-07-17 | ARGIA
EH Bildu: “Ez da nahikoa salaketa, hizkuntza politika ausartak behar dira”

Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzakideak prentsa agerraldi batean esan du Eusko Legebiltzarrean dauden "gehiengoak" baliatu beharko liratekeela "hizkuntza politika berri bat ahalbidetzeko". 


2025-07-17 | ARGIA
Jaurlaritzak esan du ez duela bat egiten Auzitegi Gorenaren erabakiarekin

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, “indar politiko batzuk erabaki politikoak judizializatzen ari dira”.


Udaletan euskara normalizatzeko dekretuaren zati handi bat baliogabe utzi du Espainiako Justiziak

Vox alderdi ultraeskuindarraren eskariz EAEko Auzitegi Nagusiak 2023ko irailean baliogabetu zituen EAEKo Udal Legearen hainbat artikulu, euskararen normalizazioaren ingurukoak. Erabaki hura berretsi du orain Espainiako Auzitegi Gorenak, eta ez dago helegiterako aukerarik... [+]


2025-07-08 | ARGIA
Euskaraz aritzeagatik lotarako tokia hartzea ukatu diote Bilboko aterpetxe batean Lapurdiko eskola bati

Lapurdiko eskola batetik saiatu dira datorren ikasturterako Ganbara Hostel Bilbaon aterpea lotzen, baina Behatokian salatu dutenez, idatzizko komunikazioan euskaraz aritzeagatik zera esan diete azkenean: “Espainolez mintzatzen ez ginenez, ez gintuztela beren hotelean... [+]


Osakidetzak gazteleraz eskaintzen dizkie saioak Gasteizko Zabalgana auzoko D ereduko haurrei, eta bi ikastetxek uko egin diote zerbitzuari

Hainbat urtetan jarduera hezitzaileak gazteleraz jaso ostean, bi urte direla Zabalgana ikastetxeak euskara hutsean ematea eskatu zion auzoko osasun zentroari. Osasun zentroko arduradunek diote ez dutela horretarako baliabiderik. Osakidetzak egoera ikasturte honetan... [+]


2025-06-13 | Ahotsa.info
Euskararen Defentsarako Sarea
“Bidegabea da euskara lanpostu publikoetan ez baloratzea”

Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]


Gipuzkoako aterpetxeetan lan egiteko euskara eskakizuna “diskriminatzailea” dela berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Epaiak legez kanpokotzat jotzen du hizkuntza eskakizun egiaztagiria ez duten pertsonak Lan Eskaintza Publikotik kanpo geratzea. Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitearen kontrako epaia izan da. CCOOk eman du epaiaren berri eta garaipen gisa hartu du.


Euskara eskakizunak defendatuz Pasaiako Udalak aurkeztutako helegitea atzera bota du epaitegiak

2023an B1 maila eskatu zuen udalak kale garbitzailea posturako, baina horren kontrako epaiak eman zituten Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2. eta 3. zenbakiko epaitegiek. Epai horien aurkako helegiteak atzera bota dituzte orain. Hizkuntza eskubideen urraketei... [+]


2025-05-06 | ARGIA
Beste epai euskarafobo bat, administrazio publikoko langileen euskara eskakizunen kontra

Administrazio publikoarentzat Gipuzkoako zahar etxeetan lan egiten duten langileen euskara eskakizunak (B1 eta B2 mailak) “neurriz kanpokotzat” jo zituen iaz Donostiako epaitegi batek. Epai horren aurka Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitea atzera bota du... [+]


2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Kutxa Banku Fundazioa ez da ados agertu Arriolaren adierazpenekin: “Euskara ez da oztopo”

Kutxa Banku Fundazioak adierazi du Kutxabankeko presidentearen adierazpenek ez dutela fundazioaren pentsamoldea islatzen, "Hizkuntza aniztasuna beti da aberastasun iturri, nekez izan daiteke oztopo", argudiatu dute.


Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Atzerriko talentua erakartzeko euskara “oztopo garrantzitsua da”, Kutxabankeko buruaren ustez

"Poloniar bat etortzen bada eta bost urte pasako baditu proiektu batean, joder agian ez zaio egoki irudituko seme-alabek euskaraz ikastea, ezta?", bankuko lehendakari Anton Arriolak adierazi duenez. Euskalgintzako eragileek gogor kritikatu dute eta esandakoa... [+]


Eguneraketa berriak daude