Osakidetzak gazteleraz eskaintzen dizkie saioak Gasteizko Zabalgana auzoko D ereduko haurrei, eta bi ikastetxek uko egin diote zerbitzuari

  • Hainbat urtetan jarduera hezitzaileak gazteleraz jaso ostean, bi urte direla Zabalgana ikastetxeak euskara hutsean ematea eskatu zion auzoko osasun zentroari. Osasun zentroko arduradunek diote ez dutela horretarako baliabiderik. Osakidetzak egoera ikasturte honetan konpontzeko konpromisoa hartu du birritan, baina ez du agindutakoa bete. Horren aurrean, Zabalgana eta Aldaialde ikastetxeek planto egin diete saioei. Zabalgana ikastetxeko zuzendari Itziar Badiola Maguregik azaldu dizkio ARGIAri egoeraren nondik norakoak.

Gasteizko Zabalgana auzoko osasun zentroa Zigor Olabarria Oleaga // ARGIA CC BY SA

2025eko ekainaren 16an - 07:03
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Urteak dira Zabalganako osasun zentroak saio hezitzaileak eskaintzen dizkiela auzoko ikastetxeei. Lau dira jarduerak, Badiolak azaldu duenez. Batetik, Haur Hezkuntzako 4 urteko haurrentzako antzerkia osasun ohituren inguruan: “Euskaraz jasotzen dute haurrek”. Bestetik, Lehen Hezkuntzako 3. mailako haurrentzako (8-9 urte) Ume Sorosleak jarduera; “Erizainak azalpenak gazteleraz ematen ditu, umeek euskaraz galdetzen dute eta erantzunak batzuetan euskaraz bestetan gazteleraz jasotzen dituzte”. Hirugarrenik, 5. eta 6. mailako haurrentzako (10-11 urte) ibilbidea osasun zentrotik; “profesional batzuek euskaraz egiten diete, eta beste batzuek gazteleraz”. Azkenik, 6. mailako haurrentzako (11-12 urte) hitzaldia ikasturte amaieran, alkoholaren ingurukoa; “dena gazteleraz”. Lau jardueretatik bakarra euskara hutsean, hortaz.

Bi urte eskean

Orain bi urte eskatu zuen lehenbizikoz Zabalganako ikastetxeak jarduera guztiak euskaraz ematea, 2022-2023 ikasturtearen hondarrean. "Esan genien zerbitzua asko eskertzen diegula, baina D ereduko ikastetxea garela". Ezinezkoa zitzaiela erantzun zieten osasun zentrotik, Zabalganako zuzendariaren esanetan. “Esan ziguten dituzten baliabideekin ez zela posible, langile gutxik dakitela euskaraz, edo jakinik ere ez direla gai ikusten hitzaldi luzeak euskaraz emateko, adibidez alkoholaren ingurukoa”.

Zabalganko ikastetxeak hiru kexa aurkeztu zituen iragan ikasturtean: Behatokian, Elebiden eta Osakidetzan. Aurten Arartekora jo dute Zabalgana, Mariturri, eta Aldaialde ikastetxeek

Hurrengo ikasturtean (2023-2024) irakasleak eta familiak batzen dituen eskola kontseilura eraman zuen gaia familia batek. “Gurasoek esan zuten ezin genuela hori onartu”. Hiru kexa aurkeztea adostu zuten kontseiluan: Hizkuntz Eskubideen Behatokian, Elebide Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzuan, eta Osakidetzan. Baina pentsatu zuten kexak aurkezteak ikastetxearen eta osasun zentroaren arteko harremana kaltetu zezakeela, eta hori zaindu nahian azken saiakera bat egitea erabaki zuten. Badiolak berak deitu zien osasun zentroko arduradunei. “Azaldu nien kontseiluan kexak aurkeztea erabaki zela eta zerbitzua euskaraz ez ematekotan uko egingo geniola, baina aurretik aukera zabaldu nahi genuela berriz ere, egoera konpontzeko. Berdina erantzun ziguten, ezin zutela euskara bermatu”.

Osakidetzaren konpromisoa

Ikastetxeak aurkeztu zituen aipatu kexak, eta zuzendaria Osakidetzako euskararen normalkuntzarako teknikariarekin harremanetan jarri zen. “Teknikariak ardura hartu zuen, bisita egin zigun, esan zigun ez zela onargarria, eta Osakidetzako arduradunekin bildu zela egoera azaltzeko”. Denbora batera, teknikariaren deia jaso zuten, antza arazoa konponbidean zegoen. “Esan zidan, ‘lasai Itziar, lortuko dugu, zuzendariek diote posible izango dela, bertako osasun zentroko langileekin ez bada beste modu batera’”. Ikasturte berean ez, baina hurrengorako (2024-2025) jarduerak euskaraz emateko konpromisoa hartu zuen Osakidetzak.

Baina irailean ikasturtea hasi, eta zaharrak berri, Badiolak azaldu duenez. Osasun zentrotik berriz adierazi zieten 4 urteko haurrentzako antzerkia soilik eskaini zezaketela euskaraz. Esan zioten, dena dela, Osakidetzako arduradunen artean aldaketak egongo zirela, bazutela Zabalganako ikastetxearen berri, eta “agian” bigarren hiruhilabetekoan etorriko zirela aldaketak. “Bigarren hiruhilabetekoa heldu zen, hirugarrena amaitzear gaude jada, eta ez da inongo aldaketarik izan”, dio Badiolak.
 

Zabalgana ikastetxean soilik bederatzi talde gelditu dira formaziorik jaso gabe, 223 haur

Ikastetxeek uko

Ikastetxeak uko egin dio, hortaz, Osakidetzaren formazioari. Aurten euskarazko antzerkia soilik jaso dute, lau jardueretatik bakarra. “Bederatzi talde gelditu dira formaziorik jaso gabe, 223 haur”, salatu du Badiolak. “Gehien penatzen nauena da osasun zentroarekin beti izan dugula esker ona, haiek ere ahalegina egiten dute, baina ez dakit zer gertatzen den goian euskara ez bermatzeko, irtenbiderik ez bilatzeko”.

Eskubide urraketak ez dio Zabalganako ikastetxeari soilik eragiten. “Ondoan bi eskola ditugu, Mariturri eta Aldaialde, eta egoera berdina da. Mariturrik aurten erabaki du jarduerak egitea, baina Aldaialden ere adostu dute euskaraz ez diren formazioei uko egitea”.

Hain zuzen ere, auzoko hiru ikastetxeek kexa berria aurkeztea erabaki dute, oraingoan Arartekoan. Zabalganan azken ekimen bat ere egingo dute ikasturtea amaitu aurretik: “Familiei prestatutako idazki bat bidaliko diegu, familia bezala sinatu eta osasun zentroan aurkeztu dezaten”.

“Eskola kontseiluan hainbatetan atera da gaia: nola liteke gaur egun hau gertatzea?”

Ohitu edo harritu

Lanpostu publikoetarako euskara eskakizunen aurkako kanpaina mediatiko, politiko eta betea bizi dugu azken urteotan. Euskara gehiegi eskatzen omen da dagoen errealitate linguistikorako, baina Osakidetzak ezin die euskarazko formazioa bermatu D ereduko haurrei. “Langile horietako askok izango dute profila, ezta?, galdetu du Badiolak. Arazoa orokorragoa dela iritzi dio, halere: “Zenbat aldiz administraziora jo, paparrean nirekin euskaraz daraman langile bati euskaraz hasi, eta, ‘barkatu, gazteleraz hobeto’ entzun? Zoritzarrez, ohitu egiten gara”.

Zabalganako ikastetxean, ordea, ez dute ohitu nahi izan. Eskola komunitatea “harrituta” dagoela dio ikastetxeko zuzendariak. “Eskola kontseiluan hainbatetan atera da gaia: nola liteke gaur egun hau gertatzea?”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaldunen aurkako erasoak
2025-06-13 | Ahotsa.info
Euskararen Defentsarako Sarea
“Bidegabea da euskara lanpostu publikoetan ez baloratzea”

Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]


Gipuzkoako aterpetxeetan lan egiteko euskara eskakizuna “diskriminatzailea” dela berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Epaiak legez kanpokotzat jotzen du hizkuntza eskakizun egiaztagiria ez duten pertsonak Lan Eskaintza Publikotik kanpo geratzea. Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitearen kontrako epaia izan da. CCOOk eman du epaiaren berri eta garaipen gisa hartu du.


2025-05-22 | ARGIA
Nafarroako D-PAI ereduan bideratu nahi diren aldaketak euskararen kaltetan doazela gaitzetsi du guraso talde batek

Erriberri, Tafalla, Gares, Sarriguren, Buztintxuri eta Noaingo ikastetxe publikoetako D-PAI ereduko guraso talde bat Nafarroako Hezkuntza batzordean egon da, 57/2024 foru aginduari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuak bideratu nahi dituen aldaketak deitoratzeko. Euskarazko... [+]


Euskara eskakizunak defendatuz Pasaiako Udalak aurkeztutako helegitea atzera bota du epaitegiak

2023an B1 maila eskatu zuen udalak kale garbitzailea posturako, baina horren kontrako epaiak eman zituten Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2. eta 3. zenbakiko epaitegiek. Epai horien aurkako helegiteak atzera bota dituzte orain. Hizkuntza eskubideen urraketei... [+]


2025-05-06 | ARGIA
Beste epai euskarafobo bat, administrazio publikoko langileen euskara eskakizunen kontra

Administrazio publikoarentzat Gipuzkoako zahar etxeetan lan egiten duten langileen euskara eskakizunak (B1 eta B2 mailak) “neurriz kanpokotzat” jo zituen iaz Donostiako epaitegi batek. Epai horren aurka Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitea atzera bota du... [+]


2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Kutxa Banku Fundazioa ez da ados agertu Arriolaren adierazpenekin: “Euskara ez da oztopo”

Kutxa Banku Fundazioak adierazi du Kutxabankeko presidentearen adierazpenek ez dutela fundazioaren pentsamoldea islatzen, "Hizkuntza aniztasuna beti da aberastasun iturri, nekez izan daiteke oztopo", argudiatu dute.


Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Atzerriko talentua erakartzeko euskara “oztopo garrantzitsua da”, Kutxabankeko buruaren ustez

"Poloniar bat etortzen bada eta bost urte pasako baditu proiektu batean, joder agian ez zaio egoki irudituko seme-alabek euskaraz ikastea, ezta?", bankuko lehendakari Anton Arriolak adierazi duenez. Euskalgintzako eragileek gogor kritikatu dute eta esandakoa... [+]


Gurekin egiten dutena

Ba al dakizue frantses batzuk harritu egiten direla mugaren alde honetan ere euskaldunak bagaudela jakitean? Ba bai, harrigarria bada ere, behin, Donostian, frantses batzuei entzun nien sinetsi ezinik beren buruari galdetzen: “Saint-Sébastien est au Pays... [+]


Beste epai euskarafobo bat: bitarteko Idazkari izateko lan poltsa eskaeraren aurka

Gasteizko 1 zenbakiko Auzitegi Kontentzioso-Administratiboak emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Lan poltsan parte hartzeko euskara maila altuenaren baliokide diren 3. eta 4. eskakizunak indargabetu zituen Gasteizko Auzitegiak. 


2025-03-04 | ARGIA
Euskaraz egiteko eskatzeagatik Tolosan EHEko kide bati eraso egin diotela salatu dute

Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.


“Botere judizialaren injerentzia” salatu dute Donostian, udaltzainen euskara eskakizunen auziaren harira

Euskarazko B2 eskakizuna zuten bi udaltzain lanpostu baliogabetu zituzten epaileek iazko urtarrilean, euskara eskatzea "diskriminatzailea" izan zitekeela iritzita; eta aitzineko astean, Donostiako Udalak aurkezturiko helegitea ez aztertzeko erabakia hartu du EAEko... [+]


Eguneraketa berriak daude