“Euskara ikasteko nire superboterea da etengabe hitz egitea, lotsa alde batera utzita”

  • 44 urte ditu, ama mexikarra, eta eskoziarra aita. Mexiko Berrian jaio zen, Utah-n hazi, eta duela hogei urte izan zuen euskararen berri, Cadizen Zinemagintza ikasten ari zela, norbaitek abizen euskalduna zuela esan zionean. Duela bi urtetik Donostian bizi da eta euskara ikasten ari da. Agian berarekin egin duzue topo kalean edota TikTok sarean. Bertan, egunero zerbait igotzen du euskara hutsean: bideo laburrak, zuzeneko emanaldiak… “Zuzenekoetan, etengabe hizketan ari naizela, hizkuntza lantzen dut, eta nire jarraitzaileek akatsak zuzentzen dizkidate”, diosku estatubatuarrak, pozik eta harro.


2025eko otsailaren 18an - 09:31
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Nolatan TikTok?

Pertsona sortzailea naiz eta sormenari ematen diot lidergoa bertan. Zinemagintza ikasi nuen eta, beste gauza askoren artean, musikaria ere banaiz. Euskaltegian urtebete egin ondoren, TikToken euskarazko bideo bat argitaratzea erabaki nuen.

5.000 jarraitzaile dauzkazu, ez da makala.

Hala da. Lehendabiziko bideo hark atentzio handia bereganatu zuen eta, ordutik, nire euskal ibilbidearen lanketa sareetan partekatu izan dut. Gainera, hizkuntzak asko gustatzen zaizkit. Era batera edo bestera, TikToken nire bizitzako alde horiek guztiak jorratzeko aukera aurkitu nuen.

Egunero igotzen duzu zerbait?

Bai. Zuzeneko emanaldiak 22:00etan egiten ditut. Edozein gauzez hitz egiteko aukera daukat, ikusleek akatsak zuzentzen dizkidaten bitartean. Niretzat oso garrantzitsua da hori: egoa alde batera utzi eta euskaltzaleek nire hizkuntza zuzentzeko aukera izatea. Horrela ikasten dira hizkuntzak. Laguntza jasotzea ezinbestekoa da. Euskaltegia ere garrantzitsua da, jakina. Zuzenekoetan, baina, etengabe hitz egiten eta hizkuntza lantzen aritzen naiz. TikTok dut euskara ikasteko tresnarik onena.

Zergatik euskara bezain hizkuntza “txikia”-ri horrelako ahalegina eskaini?

Familiako misterio baten gisakoa dut euskara. Nire euskal loturaren berri izan nuenetik, euskara ikastearen bitartez, nire iraganean lo egon den erraldoi bat esnatzeko aukera izango banu bezala sentitu naiz.

Misterio horrek ekarri zaitu Euskal Herrira?

Bai. Duela hogei urte, Andaluzian bizi nintzela, Cadizko lagun batek esan zidan Zuñiga abizen euskalduna zela. Nik ez nekien “euskalduna” izatea zer zen, eta ikertzen hasi nintzen. Nolatan ez dut euskara bezalako hizkuntza eder eta misteriotsuaren berri izan orain arte? Halaxe pentsatu nuen. Euskal historia, hizkuntza eta kulturaren inguruan irakurtzen nuen heinean, gero eta gehiago maitemindu nintzen. Esango nuke nire bizitzako helbururik nagusiena noizbait euskara ikastea dela.

Nolakoa da euskara ikasteko zure prozesua?

Pixkanaka-pixkanaka ari naiz, denbora hartzen dut. Etengabe hitz egiten dut, lotsa alde batera uzteko gai naiz. Hori da nire superboterea. Bestalde, euskara altxorraren maparen erakoa da. Mapari begiratzen diodan bakoitzean, altxorrera gerturatzen nauten pista berriak aurkitzen ditut. Egun batean altxorrera iritsiko naiz. Oraingoz, asko disfrutatzen ari naiz eta berriz ere umea banintz bezala sentiarazten nau. Egunero zerbait berria ikasten dut nire altxorraren bila.

Zaila egiten al zaizu?

Hizkuntza bat ikasteak sakrifizio handia dakar, denbora eta lan asko eskaini behar baitzaio ikasteari. Nire ustez, hizkuntza ikasteko nahia eta arrazoia ulertzea da gakoa. Hizkuntza ikasteko arrazoi sendo bat duzunean errazagoa da beti ikasketa prozesuaz jabetzea. Baliteke hizkuntza bat ikastearen zailtasunak norberaren gogoen araberakoak izatea.

Hizkuntza mugak baldintzatzen zaitu?

Hizkuntza mugak hor daude, baina nik ez ditut sumatzen. Gainera, jendeak asko animatzen eta errazten dit nire eguneroko bizitza euskaraz egiteko. Gaztelania edo frantsesa bezalako hizkuntzak ikasten dituzunean inork ez zaitu bereziki animatuko, bai, ordea, euskara ikastean.

Nola erantzuten du jendeak estatubatuarra zarela eta euskaraz egiten duzula entzundakoan?

Galdera interesgarria da. Euskaraz entzuten didatenean asko harritzen dira. Bertako batzuk esan didate kanpotar bat euskaraz entzuteaz harro daudela. Jendea asko pozten da ni euskaraz entzuterakoan eta beti laguntzeko prest daude.

Hizkuntzaz gain, Euskal Herritik gustuko duzun beste zerbait?

Urtarrilean, Donostiako danborradan, negar malkotan hasi nintzen! Euskal Herrian komunitate batasunaren ideia eta sentimendua oso indartsuak dira. Estatu Batuetan ez da horrelakorik.

Euskara ikasi nahi dutenentzat aholkuren bat?

Beldurrik gabe hitz egitea. Barruan gordetzen baduzu, bertan hil daiteke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Zertaz ari garen ezer gertatzen ez denean, edo hiru idazle errealista

Anton Txekhov, Raymond Carver eta Alice Munroren ipuingintzari buruzko mahai-ingurua egin dute Iker Sancho, Harkaitz Cano eta Isabel Etxeberria idazle eta itzultzaileek, Ignacio Aldecoa zenaren ipuin literarioaren jaialdian, Gasteizen. Beñat Sarasolak gidatuta, autore... [+]


Nafarroako Euskaraldiaren hamaikakoa, prest

Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Nafarroan: Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez  Goxuan Saltsan taldeko abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria,... [+]


2025-03-24 | Emun kooperatiba
Gazteak eta euskara: oztopo errealak eta aukera berriak

Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]


Euskararen aldeko sareak ehuntzeko Erriberan Euskaraz ekimena sortu dute Nafarroa hegoaldean

Prentsaurrekoan, maiatzaren 17an ospatuko duten Erriberako Euskararen Egunaren inguruko argibideak eman dituzte. Ume, gazte zein helduentzat zuzendua izango da. Ekimena, Erriberan egiten diren ekimenetan indarrak biltzeko eta euskararen normalizazioaren alde saretzeko... [+]


Atzerriko talentua erakartzeko euskara “oztopo garrantzitsua da”, Kutxabankeko buruaren ustez

"Poloniar bat etortzen bada eta bost urte pasako baditu proiektu batean, joder agian ez zaio egoki irudituko seme-alabek euskaraz ikastea, ezta?", bankuko lehendakari Anton Arriolak adierazi duenez. Euskalgintzako eragileek gogor kritikatu dute eta esandakoa... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-20 | Iñaki Inorrez
Euskaraldia ez! Euskal Oldarraldia bai!

Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.

Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]


Euskararen zapalkuntza sistematikoa

Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]


Elkarri begira ez, elkarlanean

Oldarraldia ari du EAEko administrazioa euskalduntzeko erabakien aurka, berriz ere, enegarren aldiz. Oraingoan berrikuntza eta guzti, espainiar epaitegiak eta alderdi eta sindikatu antieuskaldunak elkarlanean ari baitira. Ez dira izan akats tekniko-juridikoak zuzentzeko asmoz... [+]


2025-03-19 | Gorka Torre
“Bayonne” bukatu da, Libération egunkariak “Baiona” idatziko du

Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:

“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du

Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]


Ireki dute Euskaraldian izen emateko epea

Gasteizen egin duten ekitaldian ireki dute izen ematea, laugarren edizioa hasteko bi hilabete falta direla. Erakundeetako ordezkariak, herritarrak eta entitateetako kideak agertu dira, besteak beste. Euskaraldiaren koordinazioa Euskal Herriko erakunde publikoen eta Taupa... [+]


Crowfunding kanpaina abian, Korrika eta euskararen etorkizuna ardatz dituen dokumentala egiteko

Korrikaren "bihotza eta burua" erakutsiko ditu dokumentalak. Proiektua gauzatzeko, herritarren babesa "ezinbestekoa" izango dela adierazi dute AEK eta Mirokutana ekoiztetxeak, eta apirilaren 25era bitartean crowdfunding kanpaina bat abiatuko dute jalgihadi.eus... [+]


Eguneraketa berriak daude