Cira Crespo historialari, idazle eta feminista kataluniarra elkarrizketa du Ainhoa Pardinak. Berria egunkarian argitaratu zuen Hizkuntza bakarra dut, eta ez da nirea artikulua irakurri ondoren gogotsu geunden Hala Bedi irratiko Hizpidea saiora gonbidatzeko. Urteak dira Gasteizen bizi dela eta euskarari buruz bezala, katalan hizkuntzaren inguruan galdetu diogu.
Gasteizen bizi den historialari eta idazle feminista kataluniarra da Crespo. Katalana da bere etxeko hizkuntza, kontatzen duenez, bere amari esker, familia osoari eskatu baitzion beren artean gaztelaniaz egin arren, Cirarekin katalanez egiteko.
Euskaraz ikasten hasi zen mutil laguna euskalduna zuelako, eta gerora Euskal Herrira etorri da bizitzera. "Guztiz aberasgarria izan da euskara ikastea, sortzaile bezala, asko ikasi dut sorkuntza prozesuari buruz. Hala ere, azpimarratu nahi dut orain hobeto bizi naizela. Hitz ponposoekin esatearren, pertenentziaren sentimenduan sakondu dut", kontatu du elkarrizketan.
Gasteizen euskaldun izateari buruz galdetuta, dio alde positiboa eta negatiboa ikusten diola. Negatiboa: oso zaila dela euskaraz bizitzea. Ez duela hainbeste erraztasun eta aurkitzen duenak gaztelaniara bultzatzen duela askotan. Hala ere, positiboa, oso eroso dagoela euskal komunitatean. "Sentsazioa dut asko ari direla Gasteizen euskara ikasten, saiatzen, ahaleginak egiten eta abar. Hori niretzat airea da". Gasteiz, euskalduntasunean periferiako leku gisa, interesgarri eta garrantzitsu ikusten duela adierazi du.
Entzun gogoeta hauek eta askoz gehiago azpiko audioan.
Europar Batasuneko estatu kideen gehiengoak atzera bota du euskara, katalana eta galiziera EBn hizkuntza ofizialak izateko eskaera. Finantzazio eta arlo legalean hainbat "zalantza" dituztela plazaratu dute.
Igande goizean elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian Euskarazek deituta, Geldi euskara zapaltzea! lelopean.
UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]
Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]
Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.
Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]
UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]
Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzakideak prentsa agerraldi batean esan du Eusko Legebiltzarrean dauden "gehiengoak" baliatu beharko liratekeela "hizkuntza politika berri bat ahalbidetzeko".
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, “indar politiko batzuk erabaki politikoak judizializatzen ari dira”.
Vox alderdi ultraeskuindarraren eskariz EAEko Auzitegi Nagusiak 2023ko irailean baliogabetu zituen EAEKo Udal Legearen hainbat artikulu, euskararen normalizazioaren ingurukoak. Erabaki hura berretsi du orain Espainiako Auzitegi Gorenak, eta ez dago helegiterako aukerarik... [+]
Euskal Herrian euskara "hainbatetan ukatua edo bigarren hizkuntza bezala tratatua" dela salatu du EHEk, eta egoera hobetzeko hizkuntza politiketan jauziak egitea ezinbestekoa dela adierazi du. Hori dela eta, elkarretaratzeak egingo ditu Maulen, Donapaleun eta Baionan,... [+]
Egoerak bere horretan segituz gero, Euskal Hirigune Elkargoak ez du izenpetuko EEP Euskararen Erakunde Publikoa osatzeko hitzarmen berria. Orain artekoa urte hondarrean bukatuko denez, baliteke 2026an ofizialtasunik gabe izateaz gain, hizkuntza politika bideratzeko egitura... [+]
Laba, EHE eta Harituk antolatuta, bazkaria Oko Plazako Herri Sanferminak gunean izan da. Bertan, antolaketaren zergatiak azalduko dizkiguten galderak egingo dizkiegu.
40 elkarte biltzen dituen kolektiboa baikor agertu da, azken hilabeteetako hartu emanetan Irungo Udalak hizkuntza politikak elkarlanetik zuzentzeko borondate berria erakutsi duelako. «Hasierako alde bietako mesfidantzak gaindituz, adostasunak bilatu eta Hizkuntza Plan... [+]
2025-2026 ikasturtean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu EHUk. Erakundeak adierazi du kopuru hori lortzea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailarekin izandako... [+]