Ertzaintzaren laguntza jaso du ‘desokupazio’ enpresa batek Bilbon, baina ez du etxegabetzea gauzatzea lortu

  • AZET Etxebizitza Sindikatuak eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deituta, dozenaka manifestari bildu dira Bilboko San Frantzisko auzoko Mena kalean astelehen arratsean. 'Desokupazio' enpresako kideekin agertu da etxejabea. Iruditeri faxista zeramaten soinean. Ertzaintza agertu da, eta 'desokupazio' enpresako kideak babestu egin ditu. 

    Pello Maudo Herreroren argazkiak ikusgai, albistearen amaieran.

'Desokupazio' enpresako faxistak, Ertzaintzak lagunduta alde egiten. Pello Maudo Herrero / ARGIA CC BY SA

2025eko azaroaren 04an - 10:00
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Horus izeneko 'desokupazio' enpresa faxista kontratatu du Bilboko San Frantzisko auzoan apartamentu baten jabe den pertsona batek, etxebizitza horretan bizi diren inkilinoak kaleratzeko. Astelehen arratsean bertaratu dira faxista liskarzale eta handiputzak Mena kalera, baina AZET Etxebizitza Sindikatuaren eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren deiari erantzun dioten dozenaka manifestarirekin egin dute topo. Kosta ahala kosta etxegabetzea gelditzea zuten helburu, baita 'desokupazio' enpresa faxisten esku-hartzea salatzea ere. 

Ertzaintzaren kordoi polizialak babestu ditu faxista larderiatsuak manifestariengandik. Ezin izan dute etxegabetzea gauzatu, eta Ertzaintzak babestuta egin dute hanka handik, oihu artean. 

Horus Desokupa SL

Espainiako Estatuan du egoitza Horus enpresak, Gaztela-Mantxako Talavera de la Reina herrian. Erregistroan ageri den izen bakarra Rafael González Romero da, La haine-k jakinarazi duenez. Iraganean, diskoteketako atezain moduan eta segurtasun pribatuaren esparruan egin du lan. Beste 'desokupazio' enpresa batean egin du lan aurrez, DIO Express 24H deiturikoan, eta Horus-en ez ezik, D&S Desokupa enpresan ere aritzen da lanean. 

 Pello Maudo Herrero / ARGIA CC BY SA
 Pello Maudo Herrero / ARGIA CC BY SA
 Pello Maudo Herrero / ARGIA CC BY SA
 Pello Maudo Herrero / ARGIA CC BY SA
 Pello Maudo Herrero / ARGIA CC BY SA

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
Eguneraketa berriak daude