Euskara hutsean etiketatzeagatik nekazari bati kargu hartu dio Gasteizko Udalak

  • “Etxeko Baratza”-ko nekazarien salmenta-postuari kexa formala ezarri zion Gasteizko Udaleko Osasun Saileko langile batek produktuen etiketak soilik euskaraz idatzita zeudelako. Ekainaren 9an ohiko ikuskapena burutzen ari zela egin zuen, Santa Bárbara plazako azokan.


2016ko ekainaren 15ean - 12:31
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Indignatuta” daudela azaldu dute “Etxeko Baratza”-ko nekazariek. “Guk euskaraz ipini ditugu prezioak azokara iritsi ginenetik. Gure hizkuntza da eta egokiena horrela egitea dela uste dugu”. Euren Facebook kontuan azaldu dute pasa den ekainaren 9an gertatutakoa.

Legez etiketak gazteleraz jarri behar dituztela adierazi zien udal langileak. Eta nahi bada, euskaraz ere bai. Cadena Ser irratiak azaldu du kexa egun hartako aktan jaso zela baina ez dela zigorrik izango.

Elikagaien Etiketatze, Aurkezpen eta Publizitatearen Arau Orokorra erabili zuen ikuskatzaileak kexa jartzeko. Arau honen arabera Espainiako Estatuan merkaturatzen diren produktuen etiketak gazteleraz egon behar dira idatzita beti. Salbuespen bakarra beste hizkuntza ofizial bat duen lurraldean emango da, produktua bertan bakarrik komertzializatzen bada.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Gure txinpartak

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Izateak eta izenak

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Beharra, eragile handi

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Non dago biziraupenaren langa?

Eguneraketa berriak daude