Baxoa euskaraz aldarrikatzeko elkarretaratzea Baionan

  • Gaur hasiko dute Ipar Euskal Herriko ikasleek unibertsitatera sartzeko Baxoa froga. “Baxoa euskaraz” aldarrikatzeko Etxepare Lizeoak, Seaskak eta Baxoa euskaraz ikasle kolektiboak elkarretaratzea deitu dute 12:30ean Baionako Cassin azterketa zentroaren aurrean.


2014ko ekainaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Ikasle euskaldunek hiru azterketa soilik egin ahal dituzte euskaraz Baxoan (Argazkia: Nicolas Mollo. kazeta.info))

Azterketak ekainaren 24a arte luzatuko dira, eta historia, geografia eta matematikan soilik izango dute ikasleek azterketa euskaraz egiteko aukera. Beste azterketak frantsesez egitera behartuta daude.

Euskal Konfederazioak bat egin du gaurko protesta deialdiarekin: "Urtero ekaina ailegatzerakoan arazo bera gertatzen da: ikasketak euskaraz egin ondotik, ikasleek ezin dituzte Baxilergoko gai guziak euskaraz pasatu" salatu dute, Kazeta.info-k jaso duenez.

Iaz, Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek Baxoa euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko bideo hau egin zuten.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baxoa
Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


"Ikasleon etorkizuna proba bakar batean jokatzera kondenatzen gaituen unea heldu da"

Unibertsitatean sartzeko proba egingo dute laster Euskal Herriko milaka ikaslek. Lehia sustatu eta memorizazioa lehenesten duen proba dela salatu du Ikama ikasle mugimenduak: “Espektatiba eta desira jakin batzuk sortzen ditu ikasleongan, etorkizuna gure esku dagoela... [+]


2022-09-14 | ARGIA
EPPko ordezkariak inpresio onarekin etorri dira Paristik

Euskararen Erakunde Publikoa eta euskal parlamentari talde bat bildu da asteazken honetan Frantziako Hezkuntza Ministerioko bost ordezkarirekin, eta haiengan jarrera aldaketa ikusi dute. Han izan da, esaterako, Julie Benetti, Hezkuntza ministroaren aholkulari berezia.


2022-05-31 | ARGIA
Baxoa euskaraz egiteko Seaskaren eskaera atzera bota du Paueko Administrazio Auzitegiak

Joan den maiatzaren 23an aztertu zuen auzitegiak auzia, eta astearte honetan ezagutu da ebazpena: euskaraz ikasten duten ikasleek jarraitu beharko dute Baxoa azterketa euskaraz egiteko aukerarik gabe.


2022-05-24 | ARGIA
Hurrengo astean erabakiko du Administrazio Auzitegiak baxoaren ahozko azterketa euskaraz egiterik izango den

Seaskak salaketa jarria du Frantziako Hezkuntza Ministerioaren kontra eta berau aztertu dute maiatzaren 23an Pauen, presazko auzian. Datorren astean ebatziko du Administrazio Auzitegiak.


Eguneraketa berriak daude